Jakingo da, noizbait


2023ko ekainaren 12an - 06:57
Azken eguneraketa: 15:16
Argazkia: Ukrainian Presidential Office

Seymour Hersh edo antzekoren batek, edo halabeharrak, esku hartzen ez badu, urte mordoa beharko dugu Nova Kakhovako presa nork suntsitu duen ziur samar jakiteko. Ez dezagun itxaropena galdu: Nord Stream 2 gasbidearen kasuan ere halatsu uste nuen nik. Baina Syk –atzeko atetik sartuta, egia da– tapakia altxatu zuen eta niretzat behintzat gertakaria nahiko argi dago orain. Baten batzuek bonbillari harrika jarraitzen badute ere. 

Dnipro ibaiko urtegikoa, oraingoz, apenas dakigun nola egin den ere. Modus operandia argitzeak, agian, lagunduko luke eztandaren nolakotasuna ulertzen. Baina urtegia nahiko hustu arte itxaron beharko da horretarako; alegia, hilabeteak beharko dira. Eta ondoren, borondatea, hautsita dagoen eustorma behatu eta kontuak atera ahal izateko. 

Irudietan antzematen diren kalteek aditzera ematen dute presaren barrunbean izan z(ir)ela eztanda(k). Baina horrek berak ere ezer gutxi argitzen du: horrelako azpiegitura erraldoia eraiki zenetik egon zitekeen gaituta ez ezik guztiz prest estualdi batean suntsitua izateko (ez izutu: ez litzateke horren kasu aparta izango). Beraz, mekanismoa aktibatzeko irismena duenak egin zezakeen. Ukrainako kasuan, alde biek. Apenas nabarmendu gabe. 

Gerragintzaren katoiak esaten du horrelako izugarrikeriak defentsiban, eta nahiko larri, dagoenak egin ohi dituela. Nova Kakhovako kasuan, ordea, horrek berak ere ez du argi handirik gehitzen; besteak beste, suntsiketaren ondorio humanitarioak agerikoak badira ere, militarrak ez direlako batere gardenak. Presatik behera uholdearen pean geratu den erriberan ez zen aparteko mugimendu militarrik espero; eta urtegia hustu ahala haren ertzetan agertu behar duen istingadiak... urtegi beteak baino babes hobea ematen ote dio norbaiti? Hori guztiak, defentsiban, baina ez hil edo biziko estualdian, leudekeenak errusiar indarrak liratekeela ontzat emanda. 

Eskarmentuak, aldiz, gogorarazten du halako desmasiek aurretiazko kalkuluen oso gainetik leudekeen kalteak egin ohi dituztela; baita egilearen aldeari berari ere. Eta ia inoiz ez dituztela beren helburu militarrak erdietsi. Maila apalago batean, Ukrainan egin ziren antzekoak II. Mundu Gerran, ondorio militar aipagarririk gabe. 

Baina aurrekaririk gogoangarriena, eta kidetsuena, duela 85 urte, 1938ko ekainean, japoniarren aurkako gerran, Chiang Kai-sheken indarrek, Falkenhausen jeneralaren gomendioei men eginez, Ibai Horiari eusten zioten dikeak Huayuankoun suntsitu zituztenekoa izango da. Ondorio militarrak oso handiak izan baziren ere, ez ziren erabakigarriak izan. Eta galera zibilen zenbatekoa, izugarria nolanahi ere, aztergai da oraindik. Dozenaka, ehunka mila lagun hil ziren. 

1980ko hamarkadan argitu zen txukun samar, Chiang hil eta gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
Gerra galtzen ari den Ukrainan, negoziazioaren bideak indarra hartu du

Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]


2024-10-07 | Joan Mari Beloki
Euskal europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde

Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


2024-09-11 | Gedar
Ukrainako Azov Batailoi faxistak errekrutatze-bira bati ekin dio Europan

Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.


2024-09-10 | Axier Lopez
Ikasturte berrian ere, gerra ate joka

Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Errusiak eraso bortitzak egin ditu Ukrainako hainbat lurraldetan

2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


NATOk gogor egin du Txina eta Errusiaren kontra, 75. urteurreneko goi-bileran

Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]


2024-07-09 | Mikel Aramendi
Hungariako lehen ministro Viktor Orbanek badarabil plan zehatzen bat buruan

Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.


Ukrainaren “lurralde batasuna” lehenetsi behar dela esan dute nazioarteko goi bileran, adostasunik gabe

Bakearen goi bilera deiturikoan, Suitzako Bürgenstock hirian, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik hitzordua baliatu du presio diplomatikoa egiteko Errusiari eta fokua, atzera ere, Israel-Palestinatik Europako ekialdera eramateko.


Ukrainak EBko armamentuarekin Errusiako lurraldeari eraso egitea babestu du Borrellek

EBko atzerri- eta segurtasun-politika arloko ordezkari Josep Borrellen hitzak azken asteotako eskalatzea elikatzera datoz. Azkenaldian Mendebaldeko hainbat agintarik egin dituzte adierazpenak zentzu berean. Errusiak iragan astean ohartarazi zuen Ukrainari beren armamentua... [+]


Eguneraketa berriak daude