Estatu batetik bestera, sistema ekonomiko eta politiko batetik bestera, gutxiengoen nazio eta etniaren barne, arazoek modu desberdinak hartzen dituzte. Nazio-arazo bera ez da arazo berdina Jugoslavian, Frantzian edo Espainian.
Erakunde estatal bat daukagunean, eta nazio bat baino gehiago haren barruan, –desberdinak beren artean– zein izan daiteke jokabide hoberena: askatzea, beraz, nazio bakoitzak bere erakunde estatal berjabea burutzea? Estatu berean elkarrekin jarraitzea, federazio edo konfederazio gisa?
Beharbada horregatik helburu zehatzak argi jakinarazi eta hauek denei ongi ezagutaraztea, derrigorrezkoa da. Nazioen autodeterminazioaz, elkarte nazional arrotzetatik Estatu gisa askatzeko eskubidea ulertzen baita, Estatu nazional burujabeen sortzea ulertzen da. Eta jakinik, Estatu espainolean demokrazia eskasaren baitan bizi garela, eman beharreko urratsak ongi neurtu behar dira.
Euskal ezker abertzaleak, –edo Antonio Gramscik, italiar idazleak esango lukeen bezala “ezker abertzale historikoak”– azken berrogei urte luze hauetan erakutsi du, borrokan dakiela, eta orain, politika hutsa egiten ere maisu behar da izan.
"Gizarteari sinestarazi zaio, kudeaketa publikoak prestakuntza bereziaz gain, esperientzia handia, pertsona sendo eta fidagarriak behar dituela, beraiek bezalakoak"
Berrogeita hamar urteko “demokrazia” politiko kontrolaezin luzean, eginkizun publikoen agintea, kasta zahar baten pribilegio izan da eta da.
Gizarteari sinestarazi zaio, kudeaketa publikoak prestakuntza bereziaz gain, esperientzia handia, pertsona sendo eta fidagarriak behar dituela, beraiek bezalakoak, naiz aspaldian ustelkeria ugari ikusi.
Garai berriak sortu nahi dira, eta garai berri horietara egokitzen ari gara. Orain arte, Euskal Herriko gizarteak –nahi ala ez–, erreferentzia garbi eta seguru bat izan du azken hamarkadetan: ETA. Autoritate zaila, baina era berean irmoa. Kontrolatzerik ez zegoen, baina autoritate oso-osoa zen. Autoritate bezala osoki aitor zitekeena eta harekin osoki identifika zitekeen, nahiz ez partaide izan…
Orain? Nahiko erraza da, buruzagi-agintariei jarraitzea. Horiek zer diren eta zer dabiltzan ikustea, eta zein azkarrago bai edo ez, lehian dabiltzan arren, ez dira jendetzak behar zuen eta duten erreferentzia garbia izatera iritsi. Agian oker dabil gizartea eta ezin daitekeena eskatzen diete. Edo beste norbait behar dute, goraino bultzatzeko.
Bestelako denborak dira, egia, baina gaur ere, betiko dohainak behar ditu gaurko agintariak; zintzoa, argia eta zehatza.
Egia da etsaiak –Estatu espainiarra – gure sukaldeko altzari gehienak, askotan, hankaz gora jarri dituela eta ez dela erraza izan, bertan plater goxorik antolatzea. Egia , bale, baina nire ustez, Ezker Abertzalea osatzen duten Alderdiak, “lehen” ganbaran gordeta zegoena, indar berriekin emandako “fusioa”, argitara eraman behar dute, gaurkotu, zoritxarrez, oraindik ez baita behar bezala ulertu.
Egoera asko aldatu dela egia da, baina betidanik, borroka luze eta gogorrez bakarrik lortzen da askatasuna. Beraz, nola edo hala, iraultza da eta lortzen denean festa izan ohi da. Gero, –ez dakit noiz–, baina festa egunak pasatzen direnean, nazio sentimenduak epeltzen hasten dira. Arras normala. Arazo berriak laster agertuko dira, eta lehen hainbesteko garrantzia zuten gauzei –nazio hizkuntzak adibidez– garrantzi gutxiago ematen zaie.
Ataka hori ez da politikoen afera hutsa, baina egiazkoa da eta horregatik, kontuak garaiz ateratzea hobe. Egia baita, herri zapalduan aukera gehiegirik ez dela izaten, nazio hizkuntzak galdutakoa berreskuratzeko. Gaur bertan, gaztelania euskara zapaltzen ari baita. Horregatik entzuten dugu, tolerantea izan behar dela, zapaltzailearen hizkuntza besterik ez dakitenekin. Ez dela gehiegi eskatu behar. Baina agian aukera gehiago izateak gogo gutxiago ere ekartzen ahal du. Eta nahi omen “luketelako” hartatik; ezin dutela, zaila dela, ez dela hain garrantzitsua….
Lehen nioen helburu zehatz eta argiaren ezagutza ezinbestekoa dela, orain gehiago sakonduz, berriro Estatuari begiratuko diot.
Ezinbestekoa da, gizarte zibilak pentsatzen duena jakin eta behar bezala ulertzea. Gizarte zibila ez baita batasun hermetiko bat, sailkatuta dago mila era, talde eta maila sozialetan.
Esperientziak erakusten du, siglaren azpian bizi den kolektiboaren adimena, lana eta indarra, zuzen-zuzenean txertaturik, beharrezkoak direla. Horrela, lan sendoa eginez, gizartearen laguntza eta bultzada lor daiteke, eta horrekin, aginpide politikoa eskuratzea posible da.
Helburuen arabera, Estatu sortzeak teoria eskatzen du, eta teoriak, adimena eta buruargitasuna.
Arrazoia argia da; kulturak zerumugak irekitzen baditu, jakinduriak, ezagutzak, bideak irekitzen ditu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]