Jaka Horien ‘batzarren batzarra’ antolatu dute 26 eta 27rako Commercyn

  • Urtarrilaren 26an hamaikagarren larunbatez bilduko dira jaka horiz jantzitako herritarrak Frantziako estatu osoko biribilgune, hipermerkatuetako parkin eta autopistetako peajeetan agintari neoliberalen –zehazkiago Emmanuel Macron lehendakariaren– politiken kontra protesta egitera. Lorena eskualdeko Commercy herrikoek Hexagono guztiko Jaka Horiei egin diete dei, beren herrian biltzeko "batzarren batzarra" osatu eta aurrera begirako bideak marrazteko.

Jaka Horiak autopista mozten Commercy herrian. (Argazkia: Age Of Zinc)

2019ko urtarrilaren 24an - 13:43

Commercyko (Meuse departamendua, Nancy hiritik ez urrun) biribilgune bat okupatzen duen Jaka Hori talde txiki batek egin zuen deia duela aste batzuk, sare sozialetan asko ikusi den bideo batean. Honela hasten dute beren deialdia: "Jaka Hori guztiei. Oraindik jaka horia jantzi ez duten baina sabelean gure haserre bera sentitzen duten guztiei. Asteak dira okupatzen ditugula biribilguneak, etxolak, plaza publikoak, errepideak eta elkarrizketa guztietan denen ahotan gaudela. Eutsi egiten diogu! Aspaldi honetan borroka bat ez zen izan hain jarraitua, hain lagundua, hain adore emailea!".

Commercyko jaka horiak pozik daude agintariak dardarka ikusi dituztelako beren jauregietan, ogi-apur batzuk eskaintzen hasi zaizkietelako, baina aldi berean Jaka Horiak ez direlako erori etsaia saiatu den zatiketaren zepoan: "Ulertu dugu gure benetako etsaiak direla beren aberastasun izugarriak partekatzen ez dituzten horiek: Frantziako 500 pertsona aberatsenek 2008ko finantz krisitik hona hirukoiztu egin dituzte beren aberastasunak, 650.000 milioi eurotaraino iritsi arte! Onartezina da".

Beren pena adierazi ostean errepresioak protestalarien artean eragin dituen biktimengatik –"zenbait heriotza eta dozenaka larriki zauritu– eta madarikatuz hori baimendu dutenak, berretsi dute aurrera jarraitzeko erabakia: "Bazter guztietan bildu behar dugu, herritarren batzarrak antolatu, herrikoiak, gizakiaren neurrikoak, hitza oztopo barik entzungo denekoak. (...) Ez diogu inori utzi behar gure hitza bahitzen". Uler daiteke Commercyn bilduko direla ez Macronen gobernuak antolatu duen herritarren parte hartzerik eta ez Frantzia mailako bozeramaile edo ordezkaritzarik onartzen ez duten taldeak.

Commercyko Jaka Horiek jakinarazi dutenez, urtarrilaren 23rako ziento erdi bat talde baino gehiagok adierazia zuten larunbatean harantza joateko erabakia, mapa honetan ageri denez:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jaka Horien mugimendua
Aldo Rubert. Hitzak eta ekintzak
“Klase popularrak ez daude desmobilizaziora kondenatuta”

Frantziako Jaka Horien mugimenduari buruzko tesia egiten ari da Aldo Rubert soziologoa: klase popularren politizazio heterogeneoa ulertzea interesatzen zaio, herritarrek politikarekiko daukaten harremana ezin baita murriztu hauteskunde-garaian gertatzen den –edo gertatzen... [+]


2021-11-17 | ARGIA
Jaka horien ekintza batek auto pilaketak eragin ditu AP-8 errepidean

Hiru urte dira jaka horiek lehen protestak egin zituztela. Urtemugarekin loturan ekintza egin du hogei pertsona inguruko taldeak Biriatuko pasabidean, auto ilarak sortuz.


Éric Vuillard
“Beti hartu behar da serio bere ideiengatik hiltzen den norbait”

Herria eliteen aurka. Edo beharbada errealitate konplexuagoa, historiaren barrunbeetan sartzen zarenean. Horrela islatzen dute Éric Vuillarden liburuek. 2017an Frantziako letren saririk handiena, Goncourt saria jaso zuen L’Ordre du jour liburuarengatik.


2020-06-16 | Mikel Eizagirre
Parisko poliziaburuaren aurkako barne-kritikak zabaldu dira

CRS eta jendarmeen barne-oharretan kritikatua izan da Didier Lallement buruzagiaren gestioa. Bere praktikak “legalki zalantzagarriak eta politikoki kaltegarriak” direla diote.


Poliziaren granada bat jaso du aurpegian kazetari batek, Parisen

Le Média Pour Vous komunikabide independentekoa da kolpaturiko kazetaria. Larunbateko Parisko Jaka Horien manifestazioaren jarraipena egiten ari zela jaso du aurpegira Poliziaren granada bat.


2019-11-08 | Mikel Asurmendi
Jaka Horien urtea datutan: 3.000 zigortu eta 400 preso

Jaka Horiak mugimendua kale eta bideetara atera zela urtea beteko da azaroaren 17an. Mugimenduak badu zer ospatua, izaera sendoa agertu baitu, baina badu ere zer pairatua. Horren lekuko, hona datu bat: Frantziako justiziak 3.000 zigor ezarri dituzte iazko azarorik aurtengo... [+]


2019-09-26 | Simon Fairlie
Frantziako Jaka Horiak eta krisi ekologikoa: Hilabete bukaera versus Mundu bukaera

Jaka Horien (Gilets Jaunes, frantsesez) mugimendua 2018ko urrian abiatu zen eta urtebete beranduago bizirik dirau. Ekarri dituenen eta huts egindakoen balantzea egiteko goizegi ote da? Itsasoaren beste aldetik, Ingalaterratik, Simon Fairlie saiatu da eta LARRUNerako euskaratu... [+]


2019-04-26 | Mikel Asurmendi
Errepublikari mintzo zaio Emmanuel Macron presidentea Jaka Horiekiko auzia saihestuz

Eztabaida Nazional Handiaren berri eman bezperan, Notre Dame katedrala sutu zen. Jaka Horien oldeari aitzi egiteko Errepublikako presidente Macronen asmoak ezagutu gabe geratu ginen. Ostegunean agertu zen Frantziako nazioaren aurrean, baita bere gobernuaren neurri politiko... [+]


M1: Matxinada horia

Azken sei hilabeteotan arreta bereziarekin jarraitu ditut Jaka Horiek Estatu frantsesean sortu duten zurrunbilo politikoa eta eragin duten egoera berria. Haien inguruan idatzitakoak ere irakurtzen saiatu naiz, batez ere, sare sozialetan. Izan ere, Estatu frantseseko... [+]


2019-04-05 | | Aiaraldea
“Poliziak uste zuen Parisko Jaka Horiek Korrikako furgoneta irauliko zutela”

Txaleko horietatik moreak eramatera igaro zen Paris iragan astean. Lorea Ibañez egon zen, besteak beste, Pariseko Korrikan. Zer gertatu zen jakin nahi?


2019-04-03 | Bea Salaberri
IRITZIA
Laru beilegi hori

Txaleko Horien mugimendua, altxatu bezain laster, itzaltzera kondenatzen zen. Hor dirau. Bazirudien ez zuela deus lortuko. Zerga soil baten kontra altxatzen zelako, agian? Ala ez zuelako sarien eta aberastasunen birbanaketa seriosa planteatzen? Orain jada diskurtsoa jantziagoa... [+]


2019-03-27 | Juan Mari Arregi
Macronen bolborategia

Jaka Horien mobilizazio soziala Frantziako Estatu osoan zabaldu da, baita Ipar Euskal Herrian ere, eta Macronek gidaturiko gobernuaren politika hankaz gora ari da jartzen. Baina orain, arriskua dago herri sektore horiek mahairatu duten sakoneko problemari soilik errepresioz... [+]


Eguneraketa berriak daude