Jaizkibel konpainiako kideak Batzar Nagusietan izan dira: konponbidearen alde lanean jarraituko dute

  • Berdintasun Legea aplikatzeko beharra nabarmendu dute, eta Hondarribiko alardearen gatazka ez dela bizikidetza arazoa, berdintasun arazoa baizik. Izaskun Larruskain eta Ana Mari Aristondo kideek parte hartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietako solasaldian, astelehenetan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 02an - 12:17

Onartu dute lortu dutela Kale Nagusian jaiaren hautu parekidearen kontrakoek egiten dituzten keinu itsusiak gutxitzea, eta, ororen gainetik, aldekoak gailentzea. Bide hori sendotze aldera, "elkarrizketa" sustatzen jarraitzea ezinbestekoa dela esan dute, eta instituzioak ondoan behar dituztela horretan. Erakunde publikoen laguntza behar dutela.  Baina, oraindik ere, emakumeek baztertuta jarraitzen dutela Hondarribiko festetan. 

Aurten "elkarrizketarako" bidean hainbat urrats egin direla onartu dute. Hain justu, diputazioak sustatuta elkarrizketak bideratzeko prozesu bat hasi zen aurrena, desfile ez-parekidearen antolatzaile Alarde Fundazioak mahai baten bueltan esertzeko prest zegoela adierazi zuen gero, eta justu uda partean Jenny Pearce bitartekaria ahalegindu da estreinako bilera batean elkartzen alde guztiak. Ez zen bilera hori egin, azkenean. 

Baina urrats horiei segida emateko borondatea agertu du Jaizkibel konpainiak. 

Aldiz, elkarrizketa prozesu horretan zenbaitetan informazio falta izan dutela diote, adibidez, Markel Olano diputatu nagusiari deitzen diotela, eta ez dutela erantzunik jasotzen. Hitz politiak bai, momentuz, urrats zenbaitzuk ere, baina asko falta da oraindik. 

Izaskun Larruskain kapitain ohi eta egungo bozeramaileak hartu zuen hitza Batzar Nagusietan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
2024-12-17 | Antxeta Irratia
“Gazteok urte gogor haiek ez genituen bizi, eta karga emozional hori gabe altxa dugu ahotsa”

Alardean desfilatuta ere honek «herriaren benetazko errealitatea irudikatzen ez zuela» ikusita sortu zen 2019an Guztion Alardea, «herria polarizatua dagoelako, baina ikusten ez den masa gris handia dagoela irudikatu beharra zegoelako». Eneko Gonzalez eta... [+]


Hondarribiko alkatea jotzen saiatu ziren herriko jaietan

Hondarribiko Alardearen harira herrian aurten bizi izan den tentsioa garbi islatu du Igor Enparan alkateak, hondarribiar guztiei bidali dien eskutitzean. "Gezurrez eta gorrotoz betetako kanpaina pairatu dut. Zurrumurruak eta gezurrak zabaldu dira herritar guztion arteko... [+]


Zerbait mugitzen hasi da Hondarribian

Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


“Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?”

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


2022-09-08 | ARGIA
Jaizkibel konpainiak aurrera egin du aurten ere: “Inoiz ez genuen plaza horrela bete”

Hondarribiko alardean konpainia parekide bakarrak egindako desfilea oso jendetsua izan da eta txalo artean hartu dute ibilbidean zehar.


2022-07-07 | ARGIA
Guztion Alardea elkarteko 64 emakumek alardean parte hartzeko eskakizun formala egin dute

Alarde fundazioari eta Hondarribiko Udalari bideratu diete alardean parte hartzeko eskakizuna, kantinera bezala ez ezik, soldadu gisa ere bai. Guztion Alardea elkarteak eman du urratsaren berri. Alarde baztertzailearen bueltako gazteek sortu zuten elkartea, defendatzen baitute... [+]


2021-09-08 | ARGIA
25. urteurrenean, Jaizkibel Konpainia alardeko konpainia bat gehiago izateko eskaeran berretsi da

Koronabirusagatik desfilerik gauzatu ez den arren, Jaizkibel Konpainiak kaleak hartu ditu. Elkarretaratzea egin dute alarde parekidea aldarrikatzeko, eta uztailean egindako proposamena berriz plazaratu dute: datorren urtean alardeko konpainia bat gehiago izatea.


2021-09-07 | ARGIA
Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena gogoratuko dute Hondarribian

Emakumeek ere alardean desfilatu ahal izatea helburu, duela 25 urte atera zen lehen aldiz Jaizkibel konpainia Hondarribian. Aurtengo irailaren 8an ez da alarderik izango, baina elkarretaratzea egingo dute, “1996 urrun hartan, alarde parekidearen aldeko aldarria kaleratu... [+]


Eguneraketa berriak daude