Jaizkibel konpainiak lehenbiziko entsegu jendetsua egin du igandeko Alardea prestatzeko

  • Hondarribiko Alardean emakumeek gizonen pare desfilatu dezaketen konpainia bakarrak lehenbiziko entsegua egin du astelehen honetan. Parte hartzaile askorekin ibili dira herriko kaleetan barrena eta ez da istilurik izan Alarde baztertzailearen aldekoekin gurutzatu direnean.

Jaizkibel konpainia Hondarribiko San Pedro kalean Alardea prestatzeko lehen entseguan.

2019ko irailaren 03an - 01:05
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Irailaren 8an ospatuko den Hondarribiko Alardea prestatzeko lehenbiziko entsegua egin du Jaizkibel konpainia parekideak. Ikusmina zegoen, iazko Alardean herriko kale nagusian jasan zuten jazarpenaren ondoren aurten animoak nola egongo ziren. Eta entsegua hasi baino lehen, askok nabarmendu dute parte hartzaile kopuru handia.

Entsegurako formatu ondoren, Oihana Etxebarrieta konpainiako kapitainak hitza hartu du: “Badakigu garaipena gurea dela, baina egiteko asko daukagu oraindik”, adierazi die Jaizkibeleko kideei.

Konpainia geroz eta handiagoa bihurtzen ari dela ikusirik, eta iaz txistu eta irain artean partaide askok bizi izan zituzten estuasunak kontuan hartuta, aurten ohiko agintedun postuez gain, arduradunen figura ere izango dela esplikatu du kapitainak. “Elkar babesteko eta elkar laguntzeko” zeregina izango dute arduradunek, Alardeak irauten duen bitartean partaide guztiek festa lasaitasunez egin ahal izateko. “Elkar lagunduz eta elkar babestuz geroz eta konpainia handiagoa egingo dugu”, esan du Etxebarrietak.

Herritar batzuk bizkarra emanda

Entseguaren lehen zatia Alde Zaharrean egin ondoren, San Pedro kalean sartu da Jaizkibel. Entsegu-egunetan Alarde baztertzailearen aldeko pertsona gehienak kale horretan egoten dira, emakumeek kantinera gisa bakarrik parte har dezaketen desfileak ikusten.

Jaizkibel konpainia handik pasa denean, herritar batzuek bizkarra eman diote, beste batzuek txalo egiten zuten bitartean. Nolanahi ere, ez da istilurik izan eta konpainia parekideak espero bezala bukatu du entsegua.

Beste bi entsegu egingo ditu Jaizkibelek irailaren 8aren aurretik: astearte arrats honetan lehenbizikoa eta ostegunean bigarrena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


“Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?”

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


2022-09-08 | ARGIA
Jaizkibel konpainiak aurrera egin du aurten ere: “Inoiz ez genuen plaza horrela bete”

Hondarribiko alardean konpainia parekide bakarrak egindako desfilea oso jendetsua izan da eta txalo artean hartu dute ibilbidean zehar.


2022-07-07 | ARGIA
Guztion Alardea elkarteko 64 emakumek alardean parte hartzeko eskakizun formala egin dute

Alarde fundazioari eta Hondarribiko Udalari bideratu diete alardean parte hartzeko eskakizuna, kantinera bezala ez ezik, soldadu gisa ere bai. Guztion Alardea elkarteak eman du urratsaren berri. Alarde baztertzailearen bueltako gazteek sortu zuten elkartea, defendatzen baitute... [+]


2021-09-08 | ARGIA
25. urteurrenean, Jaizkibel Konpainia alardeko konpainia bat gehiago izateko eskaeran berretsi da

Koronabirusagatik desfilerik gauzatu ez den arren, Jaizkibel Konpainiak kaleak hartu ditu. Elkarretaratzea egin dute alarde parekidea aldarrikatzeko, eta uztailean egindako proposamena berriz plazaratu dute: datorren urtean alardeko konpainia bat gehiago izatea.


2021-09-07 | ARGIA
Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena gogoratuko dute Hondarribian

Emakumeek ere alardean desfilatu ahal izatea helburu, duela 25 urte atera zen lehen aldiz Jaizkibel konpainia Hondarribian. Aurtengo irailaren 8an ez da alarderik izango, baina elkarretaratzea egingo dute, “1996 urrun hartan, alarde parekidearen aldeko aldarria kaleratu... [+]


Jaizkibel konpainiak alardearen formatu tradizionalean hartu nahi du parte

Emakumeak onartzen dituen konpainiak desfile nagusiaren barruan egon nahi du 2022tik aurrera. Hondarribiko alardearen auziari konponbidea bilatzeko pausoa dela adierazi du elkarteak.


2021-01-08 | Antxeta Irratia
Hondarribiko Alardearen auzia konpontzeko prozesua gelditua dela salatu dute

Jaizkibel konpainiaren ustez, aurten baldintza guztiak zeuden eztabaida modu lasaian egiteko. Hondarribiko herriko etxeak, eztabaida prozesua gelditua dela onartu du. Txomin Sagarzazu Hondarribiko auzapezaren esanetan, elkarrizketak bertan behera gelditu dira osasun... [+]


Hondarribiko Alarderik gabe, amabirjinaren botoa bihurtu da bazterketarako gaia

Plastiko beltzik ez da ikusiko aurten Hondarribiko kale nagusian, koronabirusak eragindako egoerak irailaren 8ko desfilea bertan behera uztera derrigortu baitu. Baina emakumeek Alardean parte hartzearen aurkakoek Jaizkibel konpainia parekidea baztertzeko beste leku bat aurkitu... [+]


2020-06-10 | Antxeta Irratia
Hondarribiko jaiak beste gisa batean ospatzeko aukera ez galtzea nahi luke Jaizkibel konpainiak

Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak egoerara egokitzeko erabakia hartu zuenetik, Irungo Udalak ez du zertan egokituko dituen berririk eman gehiago. Eta elkarteek antolatu ohi dituzten jarduerak ere, dilindan dira une hontan. Alarderik ez dela ospatuko, aldiz, aspaldi jakina... [+]


Alardea hondarribiar ororena dela, gizon zein emakume, aldarrikatu dute Kultur Etxean

Alardea hondarribiarren ondarea dela nabarmendu du Guztion Alardeak, eta emakumeak soldadu gisa parte hartzea ahalbidetzen duen desfilea dela gatazkaren konponbide bakarra ohartarazi dute.


Eguneraketa berriak daude