1978tik erbestean bizi izan da Jaione Jauregi. Ganten atxilotu dute, Belgikak asteartean Espainiaren esku uztea onartu ostean. Igandean eraman zuten Espainiara eta astelehenean, azaroaren 23an, Espainiako Auzitegira eraman ostean espetxeratu egin dute. 1981eko atentatu bat egotzi diote, berak ukatu egin duen arren. Bere jaioterria den Lezon elkarretaratzea egin dute.
Astelehen goizean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Jose de la Mataren aurretik pasa eta arratsaldean espetxeratu egin dute Jaione Jauregi iheslaria.
2004tik bi bider ukatu dio Belgikak Espainiari Jauregiren extradizioa. Ganten finkatuta dago Jauregi eta hiri horretan mobilizazioak egin dituzte extradizioa salatzeko.
Jauregik larunbatean telefonoz adierazpen hauek egin dizkio Naiz hedabideari: "Gernikako bonbardaketa, GAL... hori guztia artxibatuta dago, bukatu zen. Ez nago pozik, baina duintasunez noa, eta emozionatuta eta triste, baina aurrera ateratzeko gogoz. Ez dut nahi extradizio gehiago egon dadin, beste inor ez dadila honetatik pasa. Hori da nahi dudana eta ahalik gehien borrokatuko dut horren alde".
Gotzon Hermosillak Berrian egin dion elkarrizketan, horrela kontatu du Jauregik: "Nire kontrako auzia artxibatuta egon zen, eta berriro ireki zuten, Espainiako justiziak nahi duena egiten duelako. Aurrekoan, arrazoi horixe eman zuen Belgikako justiziak estradizio eskaera atzera botatzeko, auzi horrek aspalditik artxibatuta egon behar zuela, alegia. Gainera, urteak dira ETA desagertu zenetik. Espainiak badu hortik zerbait ikasia, eta aukera baliatzea irtenbideak topatzeko". Elkarrizketa horretan kontatu du nondik norakoa izan den bere orain arteko erbestea: "Ipar Euskal Herrian errefuxiaturik nengoela handik alde egin behar izan nuen paperak kendu zizkigutelako, eta garai hartan GALek ere lasterka ibiltzera behartu gintuen. Handik Mexikora joan nintzen, eta gero Belgikara etorri nintzen. Hemen ere jazarpenak ez du etenik izan".
Berriako elkarrizketan salatu du bere atxiloketa modu irregularrean egin dutela: "Ustez, Kasazio Auzitegiaren erabakiaren ostean, eskumuturreko elektronikoa jarri behar zidaten, eta gero erabaki estradizioa noiz gauzatu. Baina asteazkenean polizia mordoa etorri zen nire etxera, oso oldarkor eta atxilotzeko agindurik gabe. Ez zidaten utzi nire abokatuarekin hitz egiten, eta gezurretan aritu zitzaizkidan: esan zidaten haiekin joan behar nuela eskumuturrekoa jartzera, baina espetxera eraman ninduten. Duela gutxi ebakuntza egin didate, eta sendagilearenera joan behar nuela esan nienean, zera erantzun zidaten: 'Ez arduratu, Espainian hemen baino ospitale hobeak daude'".
19:30ean manifestazioa egingo dute Lezon, plazatik hasita.
Ganteko kartzela aurrean egindako elkarretaratzearen irudiak:
Herrien arteko xamurtasuna!
Jaione Jauregi lezoarra aska zezaten, Ganteko gartzela aurrean egindako kontzentrazioaren irudiak. Ganten ere asko maite dute. Konponbideak bilatzeko ordua da, Jaione eta gainerako preso, iheslari eta errefuxiatuak etxean behar ditugu#FreeThemAll pic.twitter.com/LX2dFWCOLZ
— A. Intxaurrandieta (@ainhoa_GHK) November 21, 2020
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra Euskal Herrira itzuli dira. Biak euskal gatazkak eragindako iheslari ohiak dira.
2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]
Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.
Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]
18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera, espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]
Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.
Martxoaren 29an abiatu zuen gose greba Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Caracaseko (Venezuela) Espainiako Kontsulatuaren aurrean, nortasun juridikoa eskatzeko. Espainiako Estatuak ez dio nortasuna aitortu eta oinarrizko eskubideetara sarbidea murriztua dauka... [+]
Astearte goizean Auzitegi Nazionalean aurkeztu eta gero, arratsalderako Asteasu sorterrian zen. Dokumentu faltsutzea leporatuta epaituko dute Madrilen, baina ez diote kautelazko neurririk ezarri. ARGIAko kolaboratzailea da Txapartegi.
Euskal errefuxiatuei laguntzeko 1960ko hamarkada amaieran sorturiko Anai Artea elkartearen historia laburbiltzen duen liburua argitaratu du Elkarrek. Txomin Hiriart-Urrutyk egindako ikerketa da eta Joseba Sarrionaindiaren sar hitza ere badu. Liburuaren harira Juan Mari Arregik,... [+]
Asteartean jaso zuen Venezuelako Gobernuaren erabakia. Bere herritartasuna eta 13 urteko bere semearena onartzea eskatuz abiatu zuen gose greba mugagabea abenduaren 3an.
Venezuelan dagoen Asier Guridi Zaloña euskal iheslari politikoak abenduaren 3an gose greba abiatu duela jakinarazi du. Caracas hiriburuko Espainiako kontsuletxearen aurrean dago, bere eskubideak eta 13 urteko bere semearenak aitortuak izan daitezen eskatzeko. 2005ean... [+]
Askotariko egoerak bizi izan dituzten euskal iheslari eta deportatu politikoen seme-alaben testigantzak biltzen ari da Miren Azkarate Badiola donostiarra, liburu batean argitaratzeko. Konparatzeko inolako asmorik gabe, “ezberdinak baitira espetxeratuen eta atxilotuen... [+]
1980an Luis Hergeta Gasteizko Michelin enpresako zuzendaritzako kidea hiltzea leporatzen zion Espainiako Auzitegi Nazionalak eta orain, Berria-k jakinarazi duenez, Santiago Pedraz epaile instruktoreak bertan behera utzi du autoa, onartuz inputatuak ez zuela parte hartu ekintza... [+]