Maiatzaren 17an eman zuten Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen filma Buenos Airesen, Zine Politikoaren Jaialdian. Hara hurbildu ginen Argentinako euskal diaspora osoa eta ni. Filmak Lezo Urreiztieta zenaren bizitzako pasarteak erretratatzen ditu, Martin Ugaldek berari egindako elkarrizketa audioetatik abiatuta ordubete inguruko itsas bidaian.
“Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat izan zen, okerrez 1907. urtean jaioa”. Off-eko ahotsak horrela ematen du protagonistaren berri lehenengoz filman. Martinezek berak hausnartu zuen filmaren aurkezpenean, nola zitekeen horrelako pertsonaia baten inguruan aurretik filmarik egin ez izana, fikzioa besterik ez bada ere. Egia da Urreiztietak baduela filma estatubatuar baten protagonista izateko elementurik; ekintza klandestinoek, ordea, ez dute arrastorik uzten. Itsasoan hezitako mutikoa 10 urterekin kontrabandoan aritu zen, eta afera sendotzen joan zen denborak aurrera egin ahala. Faxismoaren aurkako iheslariak eta armak itsasoz eramateaz gain, Franco hiltzeko planetan murgilduta bizi izan zen.
Filmak Ugalde eta Urreiztietaren solasaldiak hartzen ditu ardatz; magnetofonoan jasotako hitzetan oinarritzen da Martinez filmaren haria sortzeko. Urreiztietaren lekukotzak, ordea, badu non jesarri. Senitarteko eta lagunen oroitzapenak historialarien azalpenekin tartekatuak dira, testigantza emozionalen eta gertakari historikoen arteko balantza fina. Tarteka lekukoak agertzen dira magnetofoia entzuten eta erreakzionatzen. Ikusleekin batera aditzen dituzte Urreiztietaren hitzak, eta zubiak eraiki bien artean. Irudiari dagokionez, artxiboa da nagusi, mota guztietakoa: argazkiak, filmikoan harturiko irudiak, egunkari zatiak... garaia marrazteko erabil daitekeen oro. Urreiztietaren pasarteen kontaketa batzuk animazioan irudikatu ditu Adur Larreak, eta hartara, dokumentalean erabil daitekeen erregistroarekin esperimentatzen du. Irudi eta filmaren arteko harremana estilo hiperrealistan dago egina, non bata besteari zuzentzen zaion etengabe. Istorioaren erritmoak filmaren barnean sarrarazteko ahalmena du, itsas zabaleko kulunka antzeko batean bagina bezala.
Zuzendaria den lemazainak, Josu Martinezek, kontrabandistaren istorioan zehar gidatzen du ikuslea amaierara arte. Urreiztietaren inguruko ikerketaren emaitzetatik eraiki da filma, pertsona baten bizitzak ezkutatzen dituen sekretuetatik. Ez dakigu jainkoak Urreiztieta barkatu ote zuen edo ez bere azken epaiketan, Martinezek ez zuela barkatu behintzat argi dugu: bere garaipen handiak porrotak bezainbat kontatzen ditu, alde distiratsuak eta ilunak agertzen. Dokumentalgilea pantokrator modura irudika genezake, berak erabaki baitezake zer konta eta zer ezkuta. Finean, aspergarriak baitira akatsik gabeko santuen ipuinak.
Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.
Eskuek askotariko sinbologia dute. Eskuekin gidatzen da mundua eta ukabil sendoekin bermatu agintea. Ukabilekin borrokatzen da boterea ere, atzamarrak bilduz eta eskuak gora altxatuz. Eskuak beharrezkoak dituzte bizitzan beti galtzaile izan direnek, hori baino ez baitute izan... [+]
Gurasotasuna –amatasuna gehiagotan, aitatasuna baino– ohiko motiboa da beldurrezko zineman. Film anitzetan, gertatzen diren naturaz gaindiko fenomenoak –edo, naturaz gaindikoak izan gabe, fenomeno izigarriak– ama-umeen arteko harreman gatazkatsuen isla... [+]
Film handia da Zazpi samurai, erraldoia, eta azpian harrapatzen zaitu. Hasiera errukior horrekin, begirada humanista horrekin, gerraren handitasunaren eta nekazarien egunerokotasunaren arteko jauzi perfektuekin
Konfinamenduaren insomnio gaua izan dut gaur, eta zer eta Amama pelikula ikusten hasi naiz goizeko laurak jota. Pelikularen osteko lo-kuluxkatik esnatu (esnatu-edo), eta baratzeak eta gure "amonak" lotzen dituen artikulu bat irakurri dut. Lo faltak emozioak eta arreta... [+]
Azken hilabeteetan ikusi dudan film borobilena da, durduzagarriena, barrenak gehien astinarazi dizkidana, barne asaldura zein identifikazioa sorrarazi dizkidana: O que arde.
Ez dakit zenbat orrialde dituen The Nun (Corin Hardy, 2018) filmaren gidoiak, baina susmoa dut lehen zirriborroa lerro batekoa izan zela, honelako zer edo zer: “Gauza beldurgarriak gertatzen dira monasterio batean [Oharra: ideia hori pixka bat garatu behar da]”... [+]
Batzuetan, beldurrezko filmak zenbait euskal txiolari eta zutabegile bezalakoak izaten dira: zerbait espero duzularik –zerbait ona, erran nahi baita–, penagarriki dezepzionatzen zaituzte; deus ere espero ez baduzu, berriz, noizbehinka sorpresaren bat hartzen duzu... [+]
Bilboko kaleetara zinea, antzerkia eta hamaika kultur jarduera eraman ditu Zinegoak jaialdiak. Horietako bat Asier Altunaren azken laburmetraia izan da: Han izanik hona naiz. Joseba Sarrionandiaren liburuaren izenburu bereko ipuin bat oinarri hartuta osatu du zuzendari... [+]