"Alderdi politikoetatik at herrigintza borrokalaria bultzatzeko" asmoz jaio den taldea da. Herriko gazte batzuk daude ekimenaren atzean, eta "independentzia, sozialismoa, feminismoa eta euskaltzaletasuna izango dituzte" ardatz.
Ez dute zehaztu, nortzuk dauden talde politiko honen atzean, ezta ere hauteskundeetara aurkezteko asmorik duten.
Hona hemen Jaikiko kideen taldearen sorrerari buruz igorri duten oharra, bere osotasunean:
"Arrasateko gazte batzuek, denbora luzez hausnartu ostean, espazio berri baten beharra ikusi dugu gure herrian politikoki eragiteko; hausnarketa horren emaitza da Jaiki. Independentzia, Sozialismoa, Feminismoa eta euskaltzaletasuna izango ditu ardatz ideologiko nagusi, eta herritarren aktibazioa nahiz formazio politikoa bultzatzea izango du lan ildotzat.
Beharrezko ikusi dugu espazio aktibo berri bat sortzea, alderdi politikoen dinamiketatik harago jardungo duena, gaurko eta etorkizuneko borrokak herri mailan hauspotuko dituena, langile klase kontzientzia hedatzen lagunduko duena, eta gure herriko problematiken inguruko irakurketa propioak plazaratuko dituena.
Gure lanari apaltasunez ekingo diogu, elkarlanaren bila, klase kontzientzia nazionalaren irizpidea konpartitzen duen edonorekin lan eginez, nahiz gatazkan dauden langile eta ikasleekin lerrokatuz. Azken finean, gure herritik Euskal Herriko askapen borrokari gure ekarpena egin nahi diogu. Kalean, lantokian, eskoletan eta borrokan ikusiko dugu elkar.
Aurrera bolie!"
Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Zenbait iritzi irakurri ditugu azken egunetan, herriaren izenean idatzitakoak, oso partzialak direnak eta inoiz kontuan izan gabe ze egoeran bizi ginen 1971ean. Hau da gure iritzia.
Larunbat goizean gurutze gabe agertu zen Udalatx. Honek erreakzio ezberdinak izan ditu herrian, eta, Arrasateko Udalak, egunean bertan iragarri zuen gurutzearen desagertzea ikertuko zuela.
Arrasateko Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez larunbat goizaldean kendu zuten ezezagunek gurutzea. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan zegoen kokaturik, 1.120 metroko garaieran. 1971. urtean jarri zen eta 250 kiloko pisua eta 10 metroko luzera zituen. Oraingoz ez da gurutzea... [+]
88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.
Futbolarien agente bat dela antzeztuta, gazteei dirua eskatu eta Kolonbiatik migratzera bultzatu ditu iruzurgileak, sinetsarazita Euskal Herriko futbol talderen batek interesa izan zezakeela haiengan. Gutxienez 25 pertsona engainatu ditu, eta pilatuta izan ditu azpialokatutako... [+]
LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]
Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.
Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]
Rufina Olasagasti eta Alberto Kabiketa ‘Kabi’ pentsionista arrasatearrak (goiko argazkian eskuman) barau egiten ari dira, beste hainbat pentsionistekin batera Bilbon. “1.080 euroko gutxieneko pentsioak guztiontzat orain!”.
Arrasateko Lezetxikira sartzea lortu eta AHTak egin dituen kalte larriei argazkiak ateratzea lortu duen espeleologotako bat elkarrizketatu dugu Hizpidean.
AHTk Lezetxiki kobazuloan eragindako kalteez azalpenak eskatu ditu EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedo diputatuak Espainiako Kongresuan.
Lezetxikiko haitzuloan Abiadura Handiko Trenak egindako kalteak salatu eta ondare kultural eta naturala babesteko eskatu diete erakundeei Arrasaten igandean elkarretaratutako herritarrek: "Gure herriko ondarea txikitu duena eliteen interesen menpeko proiektua da",... [+]
Arrasateko Udalak azalpenak eskatuko dizkio Adif sozietateari Lezetxikin Abiadura Handiko Trenaren obrek eragindako kalteengatik. Horrez gain, informazio eguneratua nahi du, esku artean dituen planoetan trenbidearen trazatua Leibar eta Lezetxikiko karstetik "urrun"... [+]
Arrasateko Lezetxiki haitzuloan –duela gutxi jakin denez AHTren obrek kaltetua–, neandertal gizakia Aurigñac aldira arte bizi izan zela baieztatu du Bordeleko unibertsitateko ikerlari batek, aztarnategian azaldu ziren haginak berriz aztertu ondoren.