Berrizko dantzari-dantza, Antzuolako Mairuen alardea eta Tolosako bordon-dantzan berdintasuna bultzatzeko emandako urratsak jaso ditu Emakundek aurkeztu berri duen ikerketak. “Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak" txostena argitaratu du erakundeak, eta bederatzi herritan garatutako aldaketa-prozesuak behatu dira. Jai parte-hartzaileagoak eta berdinzaleagoak lortzeko estrategiak, gomendioak eta erronkak identifikatu nahi izan dituzte Margaret Bullen, Lidia Montesinos eta Begoña Pecharroman ikertzaileek.
EAEko bederatzi jai edo erritu aztertu dituzte eta hiru kasutan dantzek pisu nabarmena dute; Berrizen, Antzuolan eta Tolosan, hain zuzen ere. Berrizko dantzari-dantzan emakumeen partaidetzan adostasuna lortzeko egindako prozesu parte-hartzailea nabarmendu da ikerketan. Horrez gain, Antzuolako Mairuaren eta Tolosako San Joanetako alardeetan egin diren aldaketak jaso dira, adibidez, emakumeak dantzetan parte hartzen hastea.
San Pedro eta Santa Isabel jaietan dantzatzen da dantzari-dantza Berrizen. Urteetan gizonek osatutako dantzari-taldea irten da plazara, baina 2014an herriko lagun talde batek Udalari ohitura aldatzeko beharra planteatu zion. Horri esker, Udalak aldaketa egiten hasteko partaidetza-prozesua hasi zuen herriko bi dantza talderekin eta jai-batzordearekin batera. 2017. urtean iritsi ziren adostasunera: dantzari eutsi egingo zitzaiola erabaki zen, baita gizonek zein emakumeek dantzatuko zutela ere, inolako bereizketarik gabe. Azkenean, 2019an parte hartu zuen, lehendabizikoz, emakume batek Berrizko dantzari-dantzan. Txostenean, udalak izan duen inplikazioa eta partaidetza-prozesua abiatzeko adituen laguntza —Dantzan elkartea aritu zen aholkularitzan Berrizko Udalarekin— nabarmendu dituzte.
2006an Antzuolako Mairuaren alardea bultzada bat emateko asmoa agertu zen herrian, alardea eguneratzeko eta egungo testuinguru sozialera egokitzeko. Bi urtera, alardearen antzezpena, dantzak eta musika moldatu ziren, ekitaldia inklusiboagoa eta kultura- zein genero-aniztasunarekiko sentikorragoa izateko asmoarekin. Besteak beste, Antzuolako Oinarin dantza-taldeak koreografia berria sortu zuen, neskentzako zortziko bat, trokeo-dantzak mutilek bakarrik dantzatzen zituztela konpentsatzeko. Txostenean jaso ez bada ere, 2016an emakumeak trokeo-dantzak ere dantzatzen hasi ziren.
Tolosako San Joan eguneko alardean 80ko hamarkadatik aurrera hasi ziren hainbat konpainiatan emakumeak onartzen, baina 2013ra arte bordon-dantzari taldea mutilek bakarrik osatu dute. Urte hartan zenbait neskek parte hartu zuten prozesioan, bordon-dantzan eta aurreskuan. Udaberri dantza taldearen barne lanaren emaitza izan zen. Udalaren laguntza ere izan zuten, jaien inguruko hausnarketa-prozesu zabalagoa abiatu baitzuen.
Txostena: “Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak" (PDF) (Emakunde, 2021-03)
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]