François Mitterrand presidente sozialdemokrataren segida hartu zuen Eliseon. Mitterrandek hamalau urtez gobernatu zuen, Chiracek hamabiz; 1995-2007 artean. Bere agintaldian politikaren aro aldaketa gertatu zen Frantzian. Errepublikako presidente izan aitzin Parisko auzapeza izan zen eta bi alditan lehen ministroa.
Jacques Chirac 1932an sortu zen Parisen, baita bertan hil ere 86 urte zituela. Bere garaiko frantziar politikarien antzera Administrazioko Eskola Nazionalean (ENA) ikasi zuen, funtzionario izateko eliteko eskolan. Frantziar Errepublikako presidente izan aitzin, Lehen Ministro izan zen 1974-1976 eta 1986-1988 urtealditan, baita Parisko alkate ere 1977-1995 urteetan. Horra. estatuburu baten izaera eta izariaren erakusle dira.
Alabaina, bera izan zen auzitegi batek zigortu zuen lehenengo estatuburua. Parisko auzapez zenean, fikzio enpleguak sortzeko diru publikoa erabiltzearen akusaziopean. Bestalde, Europako Batasunaren erreformaren aldekoa izan zen eta munduko beste estatuburuak ez bezala, Irakeko inbasioaren aurka paratu zen.
Fronte Nazionaleko (FN) buru Jean-Marie Le Penek 2002ko presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulira pasatzea lortu zuen. Gertakariak, sozialdemokraziaren krisiaren ondorioa bezala ekarria izan bazen ere, askoren iritziz Chirac gobernariaren kudeaketa politiko txarraren ondorioa izan zen.
Euskal gatazkari begira
Errepublikako presidente izatera iritsi zen garaian, Euskal Departamenduaren aldarrikapena puri-purian zegoen Ipar Euskal Herrian. Chiracek ez zuen onartu ez departamenturik ez berezko ezagutzarik Euskal Herriarentzat. Iparraldearen ezagutzak Hegoaldekoarekin batzeko aukera ekar lezaken beldur: “Euro-eskualdea sortzeak independentziarako bidea zabaldu dezake” esaten zuen.
Frantziako presidentetza hartu orduko hurbiletik ezagutzen zuen euskal gatazka. Frantziako Gobernuak Hego Euskal Herriko errefuxiatuak kanporatzeko politika bera ezarri baitzuen lehen ministro izan zenean. Chirac Eliseora iritsi eta urtebetera, heldu zen Moncloara Jose Maria Aznar presidente eskuindarra. Euskal Herriko gatazka politikoari aitzi egiteko moldean bat egiten zuten biek ala biek.
Jacques Chiracek euskal gatazkari irtenbidea emateko orduan, konponbide negoziatu orori uko egin zion. Bake prozesuaren aukera baztertu eta “errepresioa eta prebentzioa” lehenetsi zituen.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".