Jabi Asurmendi Sainz, Arakaldoko alkatea (EH Bildu), izango da Udalbiltzako lehendakaria 2019-2023 epealdian, Luis Intxausperi lekukoa hartuta.
Elkartean 20. urteurrenaren baitan, zuzendaritza berritzeko batzarra egin dute larunbatean Durangon. Lehendakariordeak, Asteasuko alkate Pili Legarra eta Vianako zinegotzi Irantzu Antoñana izango dira.
Eskerrik asko @Udalbiltza -ko kide ohiei emandako guztiagatik, ohore handia da zuen eta Loren Arkotxa, @MertxeAizpurua-ren eta @LuisIntxauspe-ren lekukoa jasotzea. pic.twitter.com/vO6wxl8CLh
— Jabi Asurmendi (@jabiasurmendi) November 17, 2019
Ardatz nagusiak
Euskal Herri osoko 1.050 hautetsik osatzen dute Udalbiltza. Durangoko alkate Ima Garrastatxuk batzarraren irekieran adierazi duenez, "bereizten gaituzten muga administratiboen gainetik zubiak eraikitzeko bokazioa duen erakunde publiko nazionala da Udalbiltza; gaur eta hemen, Euskal Herriaren eraikuntzan aurrera pausuak eman eta proposamen zehatzak garatzeko helburua duena, betiere, lurralde garapenaren, ekonomia sozial eraldatzailearen, jasangarritasunaren eta saretzearen ildoetatik tiraka".
Epe motzera begirako lanari dagokionez, ardatz nagusiak dira: Ikerbiltza, Hurbiltzen, Hartu-eman eta Hauspotu proiektuak; Lurgida app turistikoa eta Euskal Herriko historiaren memoria gunea.
Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.
Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]
Udalbiltzak bere lehen kultur-egitasmoa martxan jarri du: Geuretik Sortuak proiektua. Artistek beren sormen lana burutzeko hiru aste bitarteko egonaldia egingo dute, bere bizilekua ez den herri batean. Udalbiltzak azaldu duenez, proiektu honek "euskal kultura Euskal Herriko... [+]
Artikulu honek udalgintza eraldatzailearen adibide praktiko bat azaltzen du: despopulazioa, langabezia edo zerbitzuen irisgarritasunean arazoak dituzten zonaldeetan ekonomia suspertzeko Udalbiltzak eta Olatukoopek elkarrekin martxan jarritako Hauspotu programa, hain zuzen... [+]
Ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuek (ESE) eguneroko praktikan erakusten dute posible dela jardueren erdigunean dirua metatzea ez den baloreak jartzea. Haien arteko sareak indartuz doaz, jarduera ekonomikoen fase bakoitza geroz eta gehiago ESEko proiektuen bidez hornitzeko... [+]
Apirilaren 24ean zendu da Lekuinen bizi eta bertako hautetsi abertzalea ere izandako Dominique Duhalde. Koronabirusaren testuinguruagatik berehala egitea ezinezkoa izan arren, omenaldia eskainiko diote egoera baretuko denean.
Herri eta bailara ugari basamortu bihurtzen ari da Euskal Herrian. Lan eta zerbitzurik gabe, egungo merkatuak bazterturiko eremuotan nola bizi? Egoera hori irauli nahi du Udalbiltzak, eta horretarako, logika lehiakorretik at, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia... [+]
Joan den ostiralean aurkeztu zuten Donostian Hauspotu, herriak bizituz programa, Euskal Herriko eremu zabalek nozitzen duten despopulazio eta gainbeherari tokiko proiektu eraldatzaileen bidez aurre egiteko. Udalbiltzak, Koop57 finantza erakundeak eta OlatuKoop sareak elkarlanean... [+]
“Euskal Herri burujabe bat eraikitzeko bidean” 20 urte bete ditu Udalbiltzak, “Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea helburu”. Lehendakari eta zuzendaritza politiko berria iragarri ditu partzuergoak, eta martxan jarriko dituzten proiektuen... [+]
Koop57 irabazi asmorik gabeko kooperatibak eta Udalbiltzak lankidetza hitzarmena sinatu dute, hiru ardatzetan oinarrituta: Euskal Herriko lurralde desorekak arintzea, ekonomia soziala eta tokiko garapena sustatzea eta Euskal Herriaren kohesioan laguntzea.
Hartu-Eman esperientzien bankuak Euskal Herria "burujabetzaren bidean" jartzen duten ekinbideak bildu, saretu eta helaraztea izango du helburu. Dagoeneko hogeitamar esperientzia daude ikusgai Udalbitza.eus webgunean.
Euskal Herriko udaletxe askotan abenduaren 6a lan eta aldarrikapen eguna izango dela adierazi dute Luis Intxauspe Udalbiltzako presidenteak eta Patricia Perales Iruñeko Udaleko zinegotziak.
Igandean goizeko bostetan eskoletako ateetan egon behar dela diote batean eta bestean, behin eta berriz, hori da mezu nagusia nonahi Bartzelonan. Seietan Mossoak joango ei dira eskolak hustera.