"Kinkea" egitasmoaren bigarren produktua jarri du salgai Etxerat elkarteak, presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzeko. Ostegunean aurkeztuko dute, 19:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean.
Urtea hastearekin batera jarri zuen martxan Etxerat elkarteak Kinkea izeneko egitasmoa; produktu promozio bat, presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzeko dirua biltzeko.
Zehazki, hiru hilean behin litografia banaren 20.000 ale jarriko dituzte salgai, eta dagoeneko eskuratu daiteke bigarrena, Javier Etayo Tasio artistak egina. 25 euroan dago salgai, Etxeraten webgunean eta elkarteak Hernanin duen egoitzan; eta asmoa da, herriko taberna eta komertzioetan ere jartzea.
Litografia erosten dutenei, gainera, zenbaki bat emango zaie, ekainaren 21ean egingo den zozketan parte hartzeko. 139 sari izango dira guztira: 20.000 euroko sari nagusia, 5.000 euroko hiru sari, 1.000 euroko 15, 500 euroko 20, eta 100 euroko 100 sari.
Bere sorreratik zeukan aurreikusita Etxeratek, asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea presoei; baina arrazoi ekonomikoengatik, ezin izan dute egin. Orain, apustu haundia egin eta hori bermatzea erabaki du Etxeratek, egungo baldintzetan, premiak areagotu egin direlako, eta gastuak "izugarri" haunditu: "dispertsioak asko areagotu du gastua, ez da gauza bera Basaurin asistitzea edo Sevillan; eta gogoratu behar da, 23 preso daudela larri gaixo, eta 90etik gora osasun arazoekin", dio Urtzi Errazkinek, Etxerateko bozeramaile eta Ugaitz Errazkin presoaren anaiak; "eta ezin genuen hori senideen esku utzi".
"Senideok asumitu ezin dugun gastu bat da", gaineratu du Nati Telleriak, Ugaitz Errazkinen amak: "hori kenduta ere, hilean 1.200 euro gastatzen ditugu batazbeste, bidaietan; eta horri gehitu behar zaio, presoek behar dutena, baldintza erdi duinetan bizitzeko. "Guri, zorionez, ez zaigu tokatu osasun asistentzia behar izatea; baina juridikoa bai. Hiru hilean behin epailearen aurrera azaldu behar zuen, eta abokatua Parisera joan behar izatea dirutza da; batazbeste, hilean 200 euro. Horregatik, lasaitasun haundia ematen digu Etxeraten laguntzak. Eta oso garrantzitsua da, familiaren eta lagunen laguntza ere, beraiek gabe ezingo genuke", dio Telleriak.
"Oso garrantzitsua da, abokatuak konfiantzazkoak izatea, judizialki; eta zeresanik ez medikuak. Bestela, kasurik ere ez diete egiten askotan. Berez, espetxeak bermatu behar luke osasun asistentzia duina, baina zoritxarrez ez da horrela", dio Urtzi Errazkinek.
Kinkea egitasmoa aurkezteko, eta herritarren zalantzak eta galderak argitzeko, etzi jarri dute zita, 19:00etan Biterin. Bertan izango dira Urtzi Errazkin bera, Aiert Larrarte abokatua, eta Fernando Arburua psikologoa, Jeiki Hadi mediku taldekoa. Aurkezpen horretara animatu dituzte herritarrak, irekia izango baita.
"Azaleratu nahi dugu, premia badagoela, asistentzia hori bermatzeko, %100ean. Eta beraien laguntza behar dugula; beti erakutsi duten elkartasunari, beste pausotxo bat eskatu nahi diogu".
Albiste hau Urumeako Kronikak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.