Izorratu, botoak dakartzalako


2022ko urtarrilaren 12an - 09:13
Azken eguneraketa: 10:15
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Badut zinez txertatuak ez direnen izorratzeko gogoa. Bururaino aspertuko ditugu”. Frantziako presidentearen hitzak dira, lehendakaritzarako berriz aurkezten denarenak. Hasi da kanpaina, eta ondoko ehun egunetarako tonua eta norabidea markatu dizkigu Macronek. COVIDari bideratuko zaio monopolioa –eta izorra daitezela zerbitzu publikoez, krisi sozioekonomikoaz, kulturaz edota ingurumenaz eztabaidatzea espero zutenak–. Bestelako guzia gorderik eta aipamenik gabe atxikitzeko estalki sendoa badu botereak; ezkerraren proposamen eskasia begi-bistan uzteko gaia badu; bozka beldurretik bideratzekoa. “Etorkin terroristaren” mamua bezain emankorra izan daiteke koronabirusa. Boto-emaileak eskuinetik xarmatzeko amuzkia badu: aker pekatzailea edota barne-arerioa izendatzeak eta hauen haserrea hauspotzeak botoak dakartzate –eta hainbat hobe sua piztuz adierazten badute kexua–. Errepresioz eta nagusikeriaz “ordena” eta “bake soziala” berreskuratzeko urratsak botoak dakartzalako.

Esaldi ttipi mingarrien estrategia ezaguna da. Sarkozyk bere garaian “kaka [banlieue auzogune txioetako gazteak ] karcher-arekin garbitzeko” asmoa zuen. Aurretik Chiracek “atzerritarren gaindosia” eta hauen “arrabotsa eta usaina” zituen azpimarratu. Hiruak presidente. Hiruak eskuinekoak. Hiruak zentzu guztietan pribilegiatu. Hiruak azpikoa iraintzeko axolagabekerian. Ze gauza batzuen haserre eta miseriatik zukua atera nahi izatea. Ze gauza piramidaren puntatik oinarrian dagoenari tu egitearena. Banlieue-tako gazteak aurpegia estalirik barrikadetan behar dituen gisara, nahiko lituzke berriro ere Parisko hirigunea sutan jartzen dabiltzanak –Jaka Hori, black bloc ala txertoaren kontrako... bost axola zer diren; sua piztu dezatela, besterik ez–. Hortik Le Parisien egunkariari eskainitako elkarrizketako iraina, Eliseoko kontseilariek aurretik irakurritakoa, zuzendutakoa eta onargarritzat jotakoa. Hots, kalkulu politiko bati segi plazaratutakoa.

Baina sua menderakaitza bihurtu daiteke. Makineria indartsuenak ukateak ez dakar automatikoki suaren kontrola. Onerako ala txarrerako. Eskuin-muturraren mehatxua erreala da, piramidearen gailurrean baita oinarrian ere. Maleruski, ezkerraren muturretik, mugimendu guti sendi da. Karrikan egon behar luke ezkerrak, benetako aldaketak proposatzen. Eskuin-muturra hauspotu ez dadin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


“Anti-euskaldun bat hautagai jarrita ezin daitekeela irabazi esplikatu zaie Pariseko buruei”

Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]


Elurre Iriarte: “Aroztegiaren kontrako kanpainak egiten segituko dugu”

Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.

 


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


Trafiko eskumen osoa berreskuratuko du Nafarroak 2026ko uztailerako, Gorenaren epaia beteta

Transferentzien Batzordearen Nafarroako ordezkaritza bildu da ostegunean eta eskualdatzea egiteko Auzitegi Gorenaren proposamena babestu dute gobernu taldeek. Berme osoz Trafiko eskumena berreskuratzeko izapideak egiteko epea luzatu dute. Uztailaren 23an eginen dute hurrengo... [+]


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Eguneraketa berriak daude