Jada martxan zebilen antolakuntza marko batetik sortu da Izitu eragile politikoa. Hego Uribe eskualdetik, eta umiltasunez, iraultzaren garra hauspotzea du xede. ARGIAri helarazitako dokumentu honetan irakur daiteke aurkezpen idatzia osorik.
Asteburuan aurkeztu dute publikoki Izitu, Hego Uribeko eragile politikoa. Berriki ezagutzera emandako eragileak, baina, badarama denbora itzaletan jardunean. Azken urteetan, hainbat ekimen aurrera ateratzeko martxan jardun duen “antolakuntza marko formal” baten fruitua da Izitu. “Hasieran gazte asanbladen koordinadora, ondoren hausnarketa eta eraketa prozesuan egon den talde politikoa” izan da, eta horren bidez burutu dituzte, besteak beste, Kapitala eta Birusa dinamika komunikatiboa, Urriko Martxa, Maiatz Gorria eta Euskal Herritik kanpoko borrokak ezagutzeko brigadak.
Udaberrian zeukan asmoa eragileak bere burua aurkezteko, behin “barne mailako eraketa prozesua” borobilduta. Alabaina, koronabirusaren agerraldiak planak atzeratzera behartu ditu, eta hilabete batzuren buruan ikusi du bere burua “publikoki eta formalki” aurkezteko parada. Behin beren jarduna ezagutzera emanda, Izituko kideek interesa duen orori beraiekin harremanetan jartzeko gonbita luzatu diote.
Helburu orokor zehatza du eragileak: “ikuspegi eta praktika politiko iraultzailea ahal bezain beste zabaldu eta gure inguruan txertatu”. Beren txoko xumetik, Hego Uribe eskualdetik, putz egin nahi dute “iraultzaren sukarrak Euskal Herriko kale, auzo, mendi, herri eta hiriak hartu ditzan”. Hortik eragilearen izena; “izitu” baita zeozer piztu nahi denean erabiltzen den hitza beren euskalkian. “Apal eta esaneko nahi gaituzten boteretsuen aurrean, iraganetik datozkigun txingarrak hauspotu eta su berri bat izitu” nahi baitu eragileak.
Ilunean argi bat pizteko unea delakoan daude Izituko kideak, egiten duten irakurketaren arabera Euskal Herria historikoak diren garaietan murgilduta baitabil. “60 urte luzez iraun duen ziklo politiko baten akaberan, ziklo berriaren nondik norakoak ezartze bideko trantsizioan gaude. Zaila da garai berri horren eduki, aldagai eta formak zelakoak izango diren aurreikustea, baina gauza jakina da Euskal Herriko askapen borroka ezaugarritu duen norabide iraultzailea galtzeko arrisku erreala egon badagoela”. Testuinguruan horretan esku hartzea eta eragitea erabakita sortu da Izitu.
Eragilearen hitzetan, klase banaketan oinarritzen den, patriarkatuak zeharkatzen duen eta kolonialitateari eta nazio zapalkuntzari lotutako adierazpenak dituen jendarte egitura da egun indarrean dagoena. Eta hargatik, beren ustetan, “biolentzia adierazpen horien guztien konbinazio dialektikoak osatzen du egungo dominazio sistema, osotasun bezala ulertu behar duguna. Hau da, partzializatu ezin daitekeena, eta, hortaz, erantzun integral bat beharrezko duena. Dominazioa errotik suntsitu eta errealitate sozial berri oso bat eraikitzeko gai izango den erantzun organizatibo, politiko, ekonomiko, kultural eta nazionala. Erantzun iraultzailea, hain zuzen ere”.
Erantzun iraultzaile horren beharraz konbentziturik agertu den eragileak argi dauka betekizun apala duela iraultzara bidea egiteari dagokionez. “Askoren artean bete beharko dugun ozeanoan tanta bat baino ez baikara”, irakur daiteke beren aurkezpen agirian.
Umiltasunetik egin nahi dizkio ekarpenak iraultzaren eraikuntzari Izituk. Eta zentzu horretan, identifikatuak ditu zenbait gako: “Komunitatearen eraikuntza eta horren bitartez herri eta langile boterearen eraikuntza; antolakuntza eta autodefentsa mekanismoen garapena; elkarlaguntza eta zaintza erdigunean jartzea; euskara eta euskal kultura bultzatzea; internazionalismoa; etika iraultzailea indartu eta mentalitate dominatzailea gainditzea...”. Beren egitekoen zerrendan zentraltasuna duten puntuak dira horiek, eta nahi dute “horiek guztiak bultzatzea eta maila lokalean ahalik eta adierazpen zabalena eta errotuena lortzea”. Xede horretara bidean, potentziala ikusten diete “herri boterearen espresio auto-antolatuei”, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareari eta Batu Elkarlaguntza Sareari kasu.
“Horregatik, eta orain arte egin dugun bezala, berauek elikatzen eta indartzen buru-belarri arituko gara aurrerantzean”, jakinarazi dute. Eta horrez gain, eragile politiko gisa ikasturte honetarako xedatu dituzten helburuak ere eman dituzte ezagutzera: formakuntza ideologikorako saioak egitea, Euskal Herritik kanpoko borroka esperientziak ezagutzeko brigada gauzatzea, maiatzaren lehenaren harira aste gorria antolatzea, eta herri eta langile mugimenduen espresioak saretzen eta indartzen jarraitzea. “Beti ere eragile bakoitzaren autonomia eta beharrezkoak dituen denborak errespetatuz”, egin du ñabardura azken puntuari erreferentzian.
Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.
Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]