Izarren hautsa


2022ko abuztuaren 03an - 11:28

Denok gogoratuko duzue gure poeta existentzialista handiak idatzitako poema hura: “izarren hautsa”. Xabier Letek 1974an argitaratu zuen eta berehala kanta bihurtu zen Mikel Laboaren eskutik eta ahotsetik. Poetak, existentzialismo eta inmanentismo puntu batekin, bizitzari berari egin zion poema bat bezala ulertu izan dut beti. Badakit beste batzuk langileagoari, marxismoari eta, batez ere, materialismoari egindako poema bat bezala hartu ohi  dutela. Halaber, hori ere bizitza da.

Ez dut uste Xabier Letek izarren hautsa idazterakoan, maitagarriek eskuetan darabilten makilatxoaren puntako izartxoari darion hautsarekin gogoratuko zenik; are gutxiago, hego-haizearekin batera Afrikatik datorren hautsaz. Xabierrek, behar bada bere senak eta hausnarketa sakonak bultzatuta, izarretatik gatozela esan zigun.  XIII.mendean Asisko Frantziskorentzat  izarrak, lurra, ilargia, animaliak eta landareak, denak gure anai-arrebak ziren. Hark, Xabierrek baino zientzia gutxiago jakingo zuen, baina barneko maitasun unibertsalak, intuizioak eta sortzaile berdina genuela sinesteak, senidetasuneko sentimendu hori garatu zuen. Gauzak asko aldatu dira azken bi hamarkada hauetan eta gaur egun, XXI.mendean, zientziari esker, esan dezakegu egia dela, izarretatik gatozela.

Gorago intuizioa eta sena aipatu ditut eta, neure sena erabiliz, zerbait esan nahi nuke. Zientziaren eta adimen jakinduriaren mundu honetan senari eta intuizioari kasu gutxi egiten zaie eta gutxietsi egiten dira gainera. Behar bada, horregatik baztertzen dira bizitzako jakinduria duten  pertsona zaharrak. Neurozientziak berriz, beste zerbait erakusten digu. Gure adimenaren funtzionamenduan %95 baino gehiago inkontzienteak agintzen duela. Gu arrazonatzen hasterako, askotan, erabakiak hartuta daude. Intuizioa eta sena gehiago errespeta beharko genituzke.

Azken hamarkadan astronomoek egindako ikerketek garbi diote izarren hautsa garela. Milatik gora izar ikertu ondoren, ikusi dute izar hauek guztiak osagai ia berdinak dituztela eta osagai hauetatik gure organismoak %95 berdinak dituela. Harrigarria, ezta? Garbi dago gure eboluzio prozesua primateekin ez zela hasi. Beraz, izarrak dira gure eta bizidun guztien benetako arbasoak. Xabier Amurizak ere aipatzen duen izarren salda urdinak osagai bat du benetan garrantzitsua: karbonoa. Bizia sorrarazteko elementurik garrantzitsuenetakoa. Bizia ez da kasualitate bat. Biziarentzat antolatutako unibertso batean bizi gara. Horren adierazle, badira fisika eta kimikan konstante batzuk, aldaketarik gabeko elementu iraunkorrak. Zenbaki hauek ukitu ezinak dira, beti balore berdinak dituzte.

Bizia da kosmosaren antolatzailea, fisika kuantikoan eginiko esperimentuetan hala ikusi da. Obserbazio hutsak esperimentuaren emaitza aldatu egiten du. Pertsonak unibertsoaren parte bat gara, dudarik ez dago.

Urrutira joan gara bai, ea non geratzen diren munduaren sorrera azaldu nahian dotrinan kontatu zizkiguten kontuak. Kontakizunaren ordena ez zen txarra: zerua, argia, izarrak, lurra, landareak, animaliak eta azkenik gizona. Barkatu!, azkenik emakumea, gizonaren saihetsetik sortutakoa. Eboluzioa hitza aipatu baligute, sikiera!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude