Izar gorriak, pottokiak eta Son Gokuren bigotiak

  • Ideologiak pertsegitzen gaitu, txiki txikitatik. Gosaltzen zenuen kola-kaoa, eta telebistaren aurrean paratzen zinen larunbat goizetan, ustez marrazki bizidun inozenteekin zure arima aratza entretenitzera. Baina pentsatu al duzu inoiz marrazki horiek zenbateraino zeuden iraultzaren zerbitzura? Eta iraultza balitz, gaitzerdi… gauza okerragoak pentsatzeko bidea emango dizute ondorengo lerroek.


2009ko apirilaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Pottokiak

Hasiko gara Der Spiegelen nazioarteko edizioan publikatutako artikulu batekin. Gaia Pottokiak, izaki txiki urdin horiek. Badakizu, perretxikoetan bizi ziren, basoan, Gargamel gaiztoaren erasoei aurre egiten. Xaloa, e? Baina pentsatu al duzu inoiz nola antolatzen zuten euren bizimodua? Ez al zaizu burutik pasa ere egin zer zegoen Pottoki Aitaren bizarren atzean? Ba, Der Spiegeleko artikuluaren arabera, Karl Marxen alter egoa da Pottoki Aita, eta marrazkiek ematen dute bidea pentsatzeko gainontzeko pottokien gizarte antolamendua ere ez dabilela oso urruti komunismotik: jabetza guztiak pottoki guztienak dira, ez dago dirurik, auzo-lanean bizi dira, lanak modu zehatzean banatuta daude… Eta denak berdinak dira, baita adinean ere (100 urte dituzte denek, Pottoki Aitak salbu).

Beraz mamu bat dabil Europan… Pottokien mamua? Interpretazio horren arabera, Gargamel eta Azrael katua kapitalismo globalaren agenteak dira, eta suntsitu gura dute pottokien utopia sozialista. Alferrik, kuanto. Baina utopia ez da osoa; utopia erdia da, asko jota. Eta utopia erdiak, ez dira utopia. Izan ere, non daude emakumeak? Pottokina zen marrazkietako emakume bakarra, gainontzekoak gizonezkoak. Horregatik iaz, Pottokien 50. urteurrenarekin batera egin zuten pelikula berrian, emakumezko pertsonaia gehiago sortu zituzten, den denak, emakume eta gizon, igitaiz eta mailuz, iraultzaren alde lan egiteko.

 

Son Goku Fürher-a

Hain zabaldua egon ez arren, bada han eta hemen entzuten den beste teoria bat ere: Dragoi Bolaren teoria nazia. Labur esateko, konturatu al zarete nola aldatzen diren Torijamaren telesaileko pertsonaien hazpegiak? Goku, Vegeta, Trunk eta gainontzeko espazioko gerlariek ile eta begi beltzak dituzte normalean. Itxura horrekin ibiltzen dira kaletik, hartzen dute kafea lagunekin, eta joaten dira... tira, espazioko gerlariak borrokan ari ez direnean joaten diren leku horietara. Baina, eta benetako indarra atera behar dutenean? Energia eztanda betean ilea horitzen zaie, begiak urdintzen... Arraza arioaren paradigma bihurtzen dira giharrak benetan estutzean, bide batez ezaugarri semitikoak ahuldadearekin lotuz.

Gehitxo e? Bai, baliteke ile horiarena bakarrik esanda pentsatzea lerrook idazten dituenak ez zeukala artikuluaren bigarren partea zerekin bete, eta Dragoi Bolarena asmakeria hutsa dela. Ba, ez. Badago gehiago. Ala inor ez al da konturatu Son Goku haurra zenean noren aurka borrokatzen zen? Zapi Gorridun Armadaren aurka! Komunista arraio horiek! Goku, gure Son Goku txikia, inbasio gorri-komunistari aurre egin zion enda garbiko mutil kozkor heroiko-arioa zen; ez gaitezen engaina, nostalgia nazi post-stalingradotar hutsa dira Dragoi Bolako pasarte asko; II. Mundu Gerra berridazteko saioa, nolabait. Frogak hor daude.

Beharbada Adolf Hitler bera horregatik haserretuko zen hainbeste, jakin zuenean Dragoi Bolaren pelikula egin behar dutela, jatorrizko gidoia batere errespetatu gabe. Begira, begira, nola jarri zen.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude