Elur izoztuaren tartetik berpiztu den errekasto txiki eta nahasian metatu diren adarrak gu igarotzerakoan astintzen dira. Bizirik gabeko material pila horren dardarak fenomenoa ikustera hurbildu den ibiltaria harritzen du. Kolore grisaxka eta ilunen nahaspilaren arnasa ernea arretaz aztertzen du. Bi puntu distiratsu nabarmentzen dira, eta haien begirada izu eta zabalak arrotza begiztatzen du. Ilaje adartua zabaldu egiten da gorputza atzeraka botatzen duen bitartean, aurreko hankak lurrean finkaturik dituela. Berehala zutitzen da, buelta emanez, eta, tris batean, mendian gora irteten da ausart, bere buztan oparoa sastrakan desitxuratzen den arte.
Sastraka, Mendialdean hainbeste aipatzen den hitz maltzurra. Landare-masa, oso preziatua ez dena, kaoserako joera geldiezina duelako. Horrekin ezin da negoziorik egin, luberritzeari uko egiten diolako eta lerro zuzenaren nahitaezko estetika otzana eta kategorikoa gordetzen ez duelako. Sastraka horrek ezkutatzen dio kimua kanpoko ankertasunari, ihesi doan emakumea segika ari zaionari, animalia bere harrapariari, azeri emea arrotzari. Sastraka horiek abegi dira bata bestearen gain jartzen diren burujabetza borondateentzat, beren ahalegin eraldatzailean markatutako bideetatik ibili ahal izateko.
Ez dago martxoaren 8rik ospatzeko. Egunero borrokatu beharra dugu bizitza eusten duten oinarriak suntsitzetik onura jasotzen duten korporazio eta administrazioei aurre eginez
Mendialdea zeharkatzen duten bideak, Euskal Herriko espazio eta herri ezberdinetatik adarkatuz doazenak eta Aramaion geldialdia egiten dutenak. Agroekofeminismoa jaiotzen ikusteko irrikaz datoz, hirien botere zentralizatzaileari aurre egiten dioten herriak itotzen dituzten eta mendi eta landa lurrak espoliatzen dituzten proiektu ekozidei erantzuna emateko beharra ikusita. Eta ahotsa altxatzeko eta geratzen den bizitzeko aukera apurra defendatzeko prest dauden emakumez gainezka datoz. Sastrakatik irten eta porlanezko kaleetan barrena ibiltzeko prest, naturaren zaintzan borrokan dabiltzan beste emakume borrokalariak arrazoiz ernaltzeko. Jatorrira buelta, elikatzen gaituen lurrari lotzea, amalurrera itzultzea, lur hori denez lurralde gisa nortasuna ematen diguna.
Ez dago martxoaren 8rik ospatzeko. Egunero borrokatu beharra dugu bizitza eusten duten oinarriak suntsitzetik onura jasotzen duten korporazio eta administrazioei aurre eginez. Eta borroka hori ez da herrietan bizi garen emakumeena bakarrik. Nortasunaren aldeko borroka, ezinbestean, lurraldearen, kolektibitatearen eta ondasun komunalen aldeko borrokan ere bada. Zaintza lanen iraultza naturaren babes irmoari lotua dago nahitaez. Hego globaleko gure ahizpek beti izan dute argi; identitate indibidualen aldeko borroka esklusiboak ez garamatza helburua lortzera; uneotan, indarrak metatzea da beharra.
Indibidualtasunak geldiarazten gaitu; arerio berberei aurre egiten ari diren pertsonengandik deskonektatzen gaitu eta sustraitik aldentzen gaitu; basorik gabeko zuhaitz bihurtzen gaitu, bere pisuagatik eroriko dena. Horrela nahi gaituzte, ahul eta gure arteko borrokan, eliteen amets berberak jorratuz. Garaia da gure ametsak eraikitzeko, norberarena defendatzeko, bakoitzaren izatearen aniztasun ikaragarria lagun dugularik. Horregatik, maiatzaren 20a martxoaren 8a ere bada. Manifestazio nazionala Gasteizen. Herrietako emakumeak, hiriko emakumeak, anitzak denak, izan gaitezen sastraka.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]