Urte batetik bestera bi mediku izan ditu Amaia Martinek, bien “profesionaltasunik eza” salatu ditu: “Medikuak esan zidan ez zegoela arreta psikologikorik”.
Azken urteetan osasun etxean izandako esperientzia txarrak kontatu ditu Amaia Martinezek; antsietateaz, akneaz eta dermatitisaz mintzatu da besteak beste. Ez du benetako izena eman nahi ez duelako nahi lanean eragitea: “Oso intimoa da, eta osasun mentala oso estigmatizatuta dago”. Azken urtean bi mediku izan ditu, eta bien “jarrera txarra” eta “profesionaltasun eza” salatu ditu: “Ez da nirekin bakarrik gertatu; oso orokortua dagoen egoera bat da”. Ondorioz, geroz eta gutxiago doa medikuarenera: “Izan ditudan medikuen jarrera txarrarengatik ez daukat konfiantzarik, eta uste dut ez didala lagunduko”.
Aurpegian eta bizkarrean aknea zeukanez minarengatik eta estetikarengatik medikuarenera joatea erabaki zuen. Buenavista osasun etxean artatu zuten, Portugaleten (Bizkaia). Ez zen erabaki erraza izan, tratamendua “oso bortitza” zelako gorputzarentzat; hala ere, aurrera egitea erabaki zuen. Egun horretan jasotako harrera “oso txarra” izan zela salatu du: “Lehenago ere ikusita nituen jarrera batzuk ez zirenak oso onak”. Medikuak aurpegiko aknea ikusi zuenean, gutxiago zeukanez ez zion garrantzirik eman, baina bizkarrean gehiago zuenez beste erreakzio bat izan zuen: “‘Zer desatsegina’, esan zuen praktiketan zegoen beste medikuaren aurrean”.
Martinezentzat lan handia izan da medikuarenera joateko erabakia hartzea, eta norberaren egoeraren eta autoestimuaren arabera “min handia” egin dezakeela uste du: “Nik nahiko onartuta neukan egoera, baina pentsa doala norbait laguntza eske edo kostatzen zaiona lehen urrats hori ematea; horrelako erantzun bat jasotzen badu zer gertatuko da?”.
Hortaz, medikuz aldatzea erabaki zuen. Aldaketa egin ahal izateko aurrez aurre egin behar da, eta gutxienez sei hilabetez egon behar zara mediku horrekin. “Aldaketa eskatu nuenean esan zidaten mediku bakarra geratzen zela; hortaz, horrekin hasi nintzen ez zegoelako beste aukerarik”.
"Medikuak esan zidan ez zegoela arreta psikologikorik, eta gazteei esaten diela osasun mentaleko kontuetarako pribatura joateko"
Mediku berriarekin izandako lehengo hitzordua “txarra” izan zela kontatu du: “Harremana zeukaten hiru arazo kontatu nizkion, eta bere erantzunak harritu ninduen. ‘Izan dadila laburra jende asko daukagulako’, esan zidan”. Azpimarratu du bere jarrera ez zela enpatikoa izan. Hala ere, artatzeko eskatu zion: “Esaten nizkion gauza guztietarako aitzakia edo justifikazioa zeukan; esaten zuen alergia daukadala alergikoa naizelako eta dermatitisa daukadala gorputzaren erreakzio bat delako. Gainera, ez zidan jarraibiderik eman”.
Begietan eta buruan dermatitisa dauka eta farmazian erositako xaboia erabiltzen hasi da Martinez; medikuari horren berri eman, eta aholkuak eskatu zizkion, baina ez zuen gomendiorik jaso: “Esan zidan bost axola diola non erosten dudan xaboia, eta ez zidan esan egokia zen edo beste aukerarik zegoen”.
Horrez gain, antsietatea daukanez laguntza psikologikoa eskatu zuen sistema publikoan artatzeko: “Medikuak esan zidan ez zegoela arreta psikologikorik, eta gazteei esaten diela osasun mentaleko kontuetarako pribatura joateko”. Erantzunaren ondorioz harrituta eta blokeatu geratu zen: “Hori ez da erantzun egoki bat, ez daki zein den nire egoera ekonomikoa eta zein baliabide ditudan”. Esku hutsik joan zen etxera.
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.
Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]