Ezka Ibaia Energia udal enpresak apirilaren 15ean etengo du bere jarduna, argindarraren prezioaren gorakadaren eraginez. Bezeroei gutun bidez adierazi dienez, otsailetik aurrera energiaren sektorean izandako gorabeheren ondorioz argindarraren prezioa bikoiztu egin beharko lieke bezeroei.
2018an Izabako Udalak martxan jarri zuen Belabartze eta Belagua ibaietatik datorren uraz hornitzen den zentral hidroelektrikoa ustiatuz energia eredu burujabeago bat lortzeko proiektua. Bertatik sorturiko energia zabaltzeaz gain, merkaturatzeko ahalegina hasi zuen Ezka Ibaia Energia S.L. udal enpresaren bidez, lorturiko dirua bailaran bertan inbertitzeko asmoz.
Lau urte geroago, energiaren sektorean izaten ari den lurrikarak bertan behera utzi ditu asmo horiek eta enpresak iragarri du ez duela argindarra merkaturatzen jarratuko apirilaren 15etik aurrera. Energiaren prezioen gorakadak "bideraezin" egin du bere jarduna, baldin eta bezeroei prezioa bikoizten ez badiete.
Energia Ezka ibaiak (Izaba) udal argiaren merkaturatzea eten du apirilaren 15etik aurrera, kW/h-aren prezioa igo egin delako.
Energía Río Ezka, de Isaba, suspende la comercialización municipal de luz a partir del 15 de abril por el aumento del preciohttps://t.co/v3XapYmcE1
— GuPirinioa SomosPirineo (@gupirinioa) March 23, 2022
"Ezka Ibaia sortu zeneko filosofiarekiko koherentzia kontu bat da, baita udal ardura kontu bat ere –azaldu du Aitor Pérez Izabako udal zinegotziak eta enpresa publikoko administrazio kontseiluko lehendakariordeak–. Ezin dizkiegu prezioak bikoiztu proiektuan konfiantza izan zuten bezeroei, ezta udal diru-kutxetan zulo bat egin ere, ez baitakigu honek zenbat iraun dezakeen".
Hasi zirenean 280 ziren, baina orain 560 herritar inguru dira Ezka Ibaiaren argindarra erosi, eta esfortzu horrekin Erronkari bailara biziberritzeko beste proiektu batzuk finantzatzen laguntzen dutenak
Ziurgabetasun horri, gainera, gehitu behar zaio zentralaren argindar produkzioa gutxitu egingo dela, aipatu bi ibai horien emaria txikiagoa delako uda sasoian. Hasi zirenean 280 ziren, baina orain 560 herritar inguru dira Ezka Ibaiaren argindarra erosi, eta esfortzu horrekin Erronkari bailara biziberritzeko beste proiektu batzuk finantzatzen laguntzen dutenak. Udaletik azaldu dute herritarrok erabakia "ulertu" dutela eta aholularitza eskainiko dietela antzeko beste argindar merkaturatzaileengana jo dezaten.
Sektorea nola dagoen diseinatuta
Ukrainako gerrak lehendik zegoen arazo bat azalerazi baino ez du egin: energiaren sektorea nola dagoen antolatuta enpresa handien mesederako, oinarrizko zerbitzu horrekin espekulatu dezaten. "Handiek egina da, beraiek menderatzen dutelako, eta beraien terrenoan sartzen zarenean, oso konplikatua da", azaldu zuen Pérezek apirilaren 4an REASek Iruñean egindako jardunaldi batzuetan. "Gu oso txikiak gara eta egunez egun goaz".
Izabako ereduak ez du autokontsumorako pausoa eman, eta hori izan liteke gakoetako bat. Produzitutako energia merkatu maioristan saldu izan duten bezala, erosi ere egin dute, eta otsaila amaieratik "urteko aurreikuspen osoa hankaz gora jarri zitzaigun", prezioen gorakadarekin. Martxoan 40.000 euroko galerak izango zituztela espero zuten, zentralak produzitutako elektrizitatearekin estaltzeko modukoak, baina udako sasoian ur emaria jaistearekin arriskua askoz handiagoa zen.
Hala ere, Pérezek azaldu duenez, Izabako merkaturatzaile txikia ez da desagertuko, "albo batera egingo dugu, baina atertu arte". Ikasitakotik aurrera jarraitzeko unearen zain geratuko dira beraz.
Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Code Rouge mugimenduko ekintzaileek hainbatetan salatu dutenez, irabazi geroz eta handiagoak lortzearren Total Energies enpresak ingurumena kutsatu eta lekuko komunitateak kaltetzen ditu. Horregatik blokeatu dute Belgikako Feluy hirian duen fabrika, eta protestak egin dituzte... [+]
Azkenaldian bestelako argumentuak landu dizkigute, Euskal Herriko inguruetan makroproiektuak beharrezkoak direla konbentzitu gaitezen. Erakusgarria iruditu zitzaidan honekiko, Bizkaiko EHNEren webgunean Jauzi Ekosoziala ekimeneko partaide bati argitaraturiko artikulua: "Por... [+]
Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure... [+]
Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.