Ivan Vergara: “Praktikan ez dugu nahikoa baliabiderik izango legeak baztertzen dituenak artatzeko”

  • Elkarrizketa: Mikel Garcia Idiakez

    Agiririk ez duten etorkinak osasun sistema publikotik at utzi ditu Espainiako Gobernuaren dekretuak. Kode deontologikoa eta kontzientzia-objekziorako aukera eskutan, neurria ez dutela beteko sinatu dute hainbat medikuk, horien artean Ivan Vergarak.


2012ko irailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Inoiz kotizatu ez duten 26 urtetik gorakoak ere sistema publikotik kanpo utzi nahi zituen dekretuak, baina azkenean mantendu egingo ditu, baldin eta diru-sarrerarik ez dutela dioen ziurtagiria lortzen badute Gizarte Segurantzan. Eusko Jaurlaritzak adierazi du EAEn ez dela indarrean sartuko etorkinak baztertzen dituen dekretua, bai ordea Nafarroan. Familia eta Lehen Arreta Medikuntzako Nafarroako Elkarteko presidentea da Ivan Vergara. 350 kide dituen elkarteak berak bultzatu du kanpaina foru erkidegoan eta dagoeneko Lehen Arretako 45 mediku eta erizainek egin dute bat.

Zein prozesu jarraitu duzue dekretuaren aurka objektatzeko?

Estatuko Familia Medikuntzako Konfederazioak Interneten duen formularioa bete behar da eta datuak Konfederazioari iristen zaizkio zuzenean. Dagokion erkidegoko Medikuen Elkargo Ofizialera eta Osasun Kontseilaritzara bideratzen dira gero datuok. Dekretuarekiko medikuak hartu duen jarrera idatzita geratzen da, legeak kanpoan uzten dituenak artatzen jarraituko dugula, baina praktikan ez dago nahikoa baliabiderik horretarako. Ezin diezu errezetarik luzatu, ez dutelako Gizarte Segurantzarik, eta botikak erosteko dirurik ez dute izango agian, ezin dituzu proba osagarriak egitera edo beste osasun zentro bateko kontsultara bidali… Paziente horien historia klinikorik ere ez daukagu, ospitale askotan ezabatu egin dituzte dagoeneko, eta gaur egun dena informatizatuta dagoenez… Horregatik, batez ere aldarrikapena da ekimen honen helburua, profesionalek egindako presioaren bidez dekretua aldaraztea. Arazoa ikusarazi nahi dugu, gizarteak kontzientzia har dezan, dekretuaren aurka indarrak bateratzeko.

Praktikan orduan, zer da egin dezakezuena?

Agiririk ez duen etorkina etorriko balitzait –ez nuke izango bere historia klinikorik, datu-basean ez dagoelako–, artatu egingo nuke, baina ditudan baliabideekin. Alegia, kontsultan dudanarekin moldatu beharko nintzateke. Osasun zentroan mugatuak dira baliabideak, nora joan daitekeen gomendatu ahalko nioke, zer egin dezakeen, baina askoz gehiagorik ez, bere patrikatik ordaindu beharko lituzkeelako hortik aurrerakoak.

Zein arrazoi daude plantorako?

Arrazoi etikoez gain, hainbat legeren aurkakoa da dekretua eta osasunaren aldetik, kanpoan geratu den taldeari bakarrik ez, guztioi eragiten digu erabakiak, gaixotasun kutsakor eta infekziosoen kasuan adibidez. Pazientearen jarraipena egiteari uzten bazaio, kontrolatu gabeko infekzio-guneak egon daitezke, txertorik ere ez dute jasoko eta eragina izan dezake gizarte osoan. Gaur bertan, tuberkulosiak jotako etorkin talde bat artatu dut, eta horietako batzuek ez dute agiririk. Legea martxan dela gertatzen bazait, zeinek ordainduko die tuberkulosiaren aurkako tratamendua? Eta ospitaleratzen badituzte zer egingo dute, tratamendurik gabe kalean utzi? HIESa duten etorkinak ditugu, zer egingo diegu, tratamendua kendu?

Ekonomikoki neurri jasangarria dela diote Gobernutik, baina ez da hala, etorkinen taldea gehienbat lanera etortzen den jende gazte osasuntsua delako eta ikerketa pila bat ditugu argi uzten dutenak bertako herritarrek baino gutxiago erabiltzen dituztela baliabideak. Aldiz, gaixotasunak okerrera egin aurretik ez artatzeak eta ez prebenitzeak ekar dezake larrialditan edo ospitalean bukatzea, eta ondorioz gaitzagoa eta garestiagoa izatea prozesua, gaixotasuna kutsatzeaz eta zabaltzeaz gain. Jasangarria, hortaz, ez da inolaz ere.

Kode deontologikoak zein indar du legearen aurrean?

Ezin dira kontraesanean egon. Kode deontologikoa jokamolde etikoen arau zerrenda da, eta herritarrak artatzeko ahalmena eta eskubidea ematen digu. Kodeak dio, adibidez, artatutako pazientea ezin dela artatzeari utzi. Pazientearen ongizatea, justizia soziala, ekitatea, autonomia pertsonala… bermatzen ditu; medikuak gizartearekin duen kontratua da, gizarteak medikuari ematen dion konfiantzaren iturri, eta legeak dioena dioela, ezin dut premisa horien aurka egin. Gainera, kode deontologikoaren aurka joateaz gain, dekretua hainbat legerekin kontraesanean dagoela esango nuke, giza eskubideen legeekin, esaterako, edo Espainiako Konstituzioko hainbat atalekin. Kode penalak berak jasotzen du sorospenerako betebeharra eta osasun arloko profesional orori eragiten digu. Laguntzeko betebeharra daukagu.

Orduan, herritarrek laguntza jasotzeko duten eskubidearen aurka egiten du dekretuak.

Hala da, dekretuak salbuesten dituen kasuetan ezik (haurrak, larrialdiak eta haurdunaldiak) hainbati ukatu egiten dielako artatuak izateko duten eskubidea. Kurioski, profesional liberal autonomoek mutualitate pribatua zuten orain arte eta osasun zerbitzu publikoaz baliatzeko kuota bat ordaintzen zuten, baina arau honekin ez dute kuota ordaindu behar, zuzenean integratzen ditu osasun zerbitzuan. Esanguratsua da arauak batzuekin eta besteekin nola jokatzen duen.

Agintariek esan dizuete legea hautsi nahi izanez gero, orduz kanpo eta baliabide propioekin egiteko.

Baina hori ohikoa da bestela ere, medikuntza bokaziozkoa da eta orduz kanpo geratu behar baduzu luzatu egin direlako kontsultak, horrela egiten duzu. Kontzientzia-objekzioarekin administrazioari esaten ari zara lege jakin batekin ez zaudela ados eta ez duzula zigortua izan nahi hori ez betetzeagatik. Eta hain juxtu, lanordutan eta enpresaren baliabideekin aritzeko da kontzientzia-objekzioa; lanorduetatik kanpo eta nire baliabideekin norbait artatzeko, ez dut ezer objektatu beharrik.

Nafarroako Gobernuak laguntza programa abiatuko du agiririk gabeko etorkinen arretarako, baldin eta etorkinak 532 euro baino gutxiago kobratzen badu hilean, urtebete baldin badarama Nafarroan erroldatuta eta aurrekari penalik ez baldin badauka.

Osasun publikoak zenbat eta jende gehiago artatzea ahalbidetzen duen edozein neurri baikorra da. Hala ere, helburuarekin zerikusirik ez duten baldintzak eskatzen zaizkie: hain juxtu, arreta gehiago beharko du aurrekari penalak dituenak, ziurrenik baldintza okerragoetan bizi delako eta osasun arazo handiagoak izan ditzakeelako; diru-sarrerena ere zentzugabea da, etorkin ilegala bada ez duelako diru-sarrera deklaraturik izango; eta urtebetez erroldatuta izateko eskaera argudiatzeko diote bestela edozein erroldatuko dela Nafarroan, baina ez diot zentzu handirik ikusten, lehen aipatu moduan etorkinek oro har gutxi kontsumitzen dituztelako baliabideak.

Zein ondorio izan ditzake objekzioak?

Kontratatuta zauzkan enpresari eskaintzen diozun denbora eta enpresa horren baliabideak legez kanpo erabiliko dituzun momentutik, ondorioak egon daitezke. Espedienteak irekitzea eta halakoak.

Abortuaren aurka, kontzientzia-objekzioa zabaldua dago Nafarroako medikuen artean. Objekzio parekideak dira?

Egia da konplexua dela Nafarroan abortuaren gaia, baina behintzat aukera dago pazientea artatzeko, nahiz eta beste erkidego batera joan behar duen eta horrek koste pertsonal eta ekonomikoa eragin, baita deserosotasuna eta estigma soziala ere. Kasu honetan, ordea, ezin duzu beste inora bidali, ezin zaio inon artatu...

Abortua bakarrik ez, eutanasia, lagundutako heriotza, ama-zelulen erabilera… Eztabaida etiko ugari sortu da azken urteotan medikuntzan. Nola egiten dio aurre medikuak hauei guztiei? Mediku Elkargoan jorratzen al duzue gaia?

Kode deontologikoaz diharduen kabinetea du Elkargoak eta aholkua eman diezazuke halakoetan, baina gaia askoz bortitzagoa da oraingoan. Berehala egokituko zaigu paziente bat izatea kontsultan zeina ezin dugun artatu, legearen arabera. Gogorra da gero!

Dekretua bertan behera uzteko beste ekimenik jarriko duzue martxan?

Badakigu borroka luzea izango dela, urratsez urrats egin beharrekoa, eta aukera berriak ari gara aztertzen, ezin garelako orain bezala geratu, egun batetik bestera etor dakiguke dekretuak baztertzen duen paziente hauetako bat eta ez dugu jakingo nola jokatu.


Azkenak
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Eguneraketa berriak daude