IV. Foro Sozialaren hitzordua arratsaldean da EHUren Ibaetako campusean, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Antolatzaileek presoen eta iheslarien auzia modu bateratuan landu nahi dute.
Gizarte eragileen arteko “akordio bateratua” lortzea dute xede foroaren sustatzaileek. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) agiria dago ekimenaren abiapuntuan. Kolektiboak egungo legedia garatzeko gertutasuna ezagutzera eman du azken agirian.
EPPK-k 2013. urteaz geroztik urratutako ildoa berritzeko asmoak bidea modu eraginkorrago batez aurrera egiteko aukeratzat dute Foro Sozialeko eragileek. Norabide horretan, gaurko ekitaldian berealdiko bi mahai-inguru izanen dira, eta bi puntu landuko dira horietan: legediaren erradiografia eta salbuespeneko neurriak; eta agente guztien artean adostutako bide orria sortzea.
Antolatzaileen iritziz, euskal jendartearen ez da politikoki eta sozialki normalizatua. Aldiz, egoera gero eta larriagoa da. Hartara, Madril eta Parisko gobernuen jarrera immobilistaren aurrean, normalizazioaren bidea zabaltzea eta modu eraginkorrez aritzea ekarri behar luke 2017. urteak.
Gatazkaren ondorioz bideratu gabeko auziak –preso eta iheslariena, hasteko eta behin– konponketa integral baten barruan landu beharra dagoela ezinbestekotzat jotzen da, zentzu horretan, IV. Foroak aukera berriak aztertu eta irtenbideak zehaztu beharko lituzke.
7/2003 legea oztopo nagusia da gaur egun. Berau aldatu ezean, azken presoa ez litzateke 2054. urtera arte kalean izango.
Gogora dezagun, martxoaren 17an eta 18an, Miarritzen bake prozesuaren ildoan beste foro bat izanen dela Bake Bidearen eskutik
“Armagabetzea bake prozesuaren zerbitzura” lemapean, bi gairen inguruan mintzatuko dira. Martxoaren 17an,ostiralean, Kolonbiako Bake Prozesuaren armagabetzea esperientzia izanen dute aztergai, eta 18an, armagabetze prozesu baten printzipioak landuko dira. Bestalde, Luhuso herrian “bake artisauen” ekintzaren harian jardungo dute.
Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.
2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.
Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]
Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]
Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]
Ostegun honetan aztertuko du Parisko Dei Auzitegiak presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Karia horretara, Jakes Esnalen aldeko elkarretaratzea antolatu du Bake Bidea-k Donibane Lohizunen.
Elkarretaratzea eginen dute egun berean arratsaldeko zazpietan Baionako herriko etxearen aitzinean. Jakes Esnalena berriz maiatzaren 19an aztertuko dute. 32 urte daramatzate preso.