Iurretan elkartuko dira Arrosa osatzen duten 25 irratietako kideak, sarearen 20. urteurrenarekin bat

  • Pandemia dela eta, bi urte topaketarik egin gabe izan ostean, Iurretan azaroaren 6an berriz elkartuko dira Euskal Herriko 25 irratik osatzen duten Arrosa Sareko kideak. Topaketak elkarrekin ikasi, hausnartu eta elkar ezagutzeko baliatzeaz gain, aurtengo edizioak beste helburu bat ere izango du: Arrosaren 20. urteurrena ospatzea.

Arrosa Sareko hainbat kide topaketak iragartzeko kartelakin. Argazkia: Arrosa Sarea

2021eko urriaren 08an - 07:36
Azken eguneraketa: 09:40

Iurretan, azaroaren 6an egingo dituzten topaketen bederatzigarren edizioa izango da. Aurten, anfitrioi lanak sareko kiderik gazteenak egingo ditu: 2020ko amaieran abiatu zen Iurretako Laixiar irrati librea.

Behin betiko egitaraua erabat lotu gabe badute ere, eguneko ekitaldi nagusiak aurreratu dituzte. 10:30ean hasita, tailerrak antolatuko dituzte, momentuz ondorengo hiruak: "Hizkera sexista eta arrazista gure mikroetan", "Software librea irratian" eta "FMko emisio bat nola egin zerotik". Jarraian, irratiaren eta podkasten arteko dikotomiaz eta, orohar, irratsaioen etorkizunaz arituko dira. Batetik, irratigintzan urteak daramatzen kide batzuk solastuko dira, tartean Gasteizko Hala Bedi eta Ondarroako Radixuko lagunak, eta bestetik, podcastgintzan ari diren pare bat proiektu, tartean ARGIAko Beranduegiko kideak.

Bazkalostean irratien arteko irrati nobela bat sortuko dute, eta azkenik, arratseko 18:00etan, Arrosaren bi hamarkadetako ibilbidearen berri emateko landu duten dokumentantalaren estreinaldia izango da.

Arrosan saretuta

Euskal Herriko euskarazko irratien Arrosa Sareak 20 urte bete ditu ekainean. 2001ean Herri Mugi! ekimenak herri mugimenduen topaketa antolatu zuen Barrian (Araba), eta hainbat irrati libre elkartu zen jardunaldi haietako komunikazio batzordean. Lankidetza horri eutsi eta handik gutxira, sorrerako bilera iritsi zen Euskal Herria Zuzenean jaialdian, Arrosan (Nafarroa Beherea). Herriaren izena hartu zuten sarerako. Hogei urte geroago, Euskal Herri osoko 25 irratik osatzen dute sarea eta astero 60 programa inguru partekatzen dizkiote elkarri. Tokian tokiko irrati libreen ahalegin bateratua da, nagusiki erdaraz aritzen diren enpresa publiko eta pribatuek osatutako dialean bestelako eskaintza bat osatzeko, euskaraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrosa Sarea
2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


Arrosa Sarearen X. Topaketak Oreretan egingo dituzte, irrati libre euskaldunen bozgorailu

Martxoaren 4an, Oreretan egingo ditu Arrosa Sareak aurtengo Topaketak, bertako Zintzilik irrati librearen eskutik. Elkarrekin egoteko parada izateaz gain, “gure presentzia aldarrikatzeko” eguna ere izango da, Aitziber Zapirain sareko kideak ARGIAri kontatu dionez.


2021-11-07 | Hala Bedi
Arrosa Irrati Sareko IX. topaketak egin dira Iurretan

Tailerrak eta mahai-inguruak, dokumental estreinaldia zein kontzertuak egin zituzten larunbatean Iurretako Abadetxean, Bizkaian. Topaketa berezia izan da aurtengoa, hogei urte egin baititu Arrosa sareak.


2021-10-26 | Jon Torner Zabala
Arrosa Sarearen topaketetan 20 urteko ibilbidearen dokumentala estreinatuko dute

Azaroaren 6an egingo dira Arrosaren IX. Topaketak, Iurretan, jaio berria den Laixiar irratia anfitrioi dela. Edizio berezia izango da, irrati libreen sareak 20 urte bete baititu aurten.


Arrosa Sarea: 20 urte sintonian eta libre

Euskal Herriko irrati libreak elkartzen dituen sareak bi hamarkada bete ditu ekainean, irrati-ekosistema gertukoa, askotarikoa eta euskalduna indartzen. Elkar-laguntza dute oinarri.


2020-12-17 | Garazi Zabaleta
"Lur eta murmur"
Lurrari ahotsa ematen dion irratsaioa

Lankidetzarako eta herrien garapenerako Bizilur elkarteak bi astean behin saioa egiten du Bilboko 97 irratian. Elikadura burujabetzaren bueltan sortzen diren proiektu alternatiboak ezagutzera ematen dituzte bertan, ikuspegi feminista eta internazionalista landuz.


2020-10-23 | Hala Bedi
43 irratsaio propio ekoiztuko ditu Hala Bedik ikasturte honetan

Larunbatean aurkeztu zuen Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, 2020-2021 ikasturterako programazio berria. Ohiko magazinetaz gain, 43 irratsaio propio eskainiko ditu Hala Bedik, internet bidez eta 107.4 FM eta 107.7 FM kanaletan.


2019-03-14 | Arrosa Sarea
Arrosa Jardunaldiak martxoaren 23an Urretxu-Zumarragan

Ikasturte honetan Urretxu eta Zumarraga artean izango dira Arrosa Jardunaldiak. Bertan, hitzaldiak, bazkari mundiala, bazkal osteko kuña lehiaketa eta furor, herri poteoa eta kontzertuak izango dira, Chaval valentziarrak eta Donostiako Arrotzak hirukotea.  Topaketei... [+]


Eguneraketa berriak daude