Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

  • Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako emakumeek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko abenduaren 16an - 07:48
Iurretako berbeta eta literatura: sator hegalariak liburuaren portadako zatia.

 

Dantza eta dantzari: Plazaratze bat
Gerediaga Elkarteko lanak direla eta, sarri Bilbora joan beharra izaten nuen. Betebeharrak bukatu ondoren, ia beti Particular de Euskalduna kalean Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak zuen egoitza izaten zen azken aurreko parada, Jon Gaminde, Iñaki Irigoien eta Jon Pertikari bisita egitera. Honelako egunetariko batean, 1995ean, Iñakik aipatu zidan RSVAPeko boletin batean irakurri zuela nola Edward Bell Stephens izeneko kazetari ingeles batek lehen karlistada gerrako bere bizipenak liburu baten bildurik argitaratu zituela, eta bertan Iurretan 1837ko San Migel jaietan neskak plazaratutako sokadantza kontatzen zuela. The Basque Provinces: Their Political State, Scenery, and Inhabitants; With Adventures Among the Carlists and Christinos izenburuko liburua 1838an Londresen aipatutako Edward Bell Stephensek argitaratuta zegoen. Hainbat jirabira ondoren, azkenik Edwarden liburua Madrilen Espainiako Biblioteka Nazionalean aurkitu nuen. Ostiral batean hartu autobusa Bilbon eta Madrilera, Biblioteka Nazionalera, eskuratu dokumentazioa eta berriz etxera. Liburua ingelesez idatzia, eta, nire ingelesa eta Txirritarena antzerakoak izanik, Rosa Lejardik gaztelerara itzuli zizkigun liburu haren Iurretari buruzko orriak.
 
Merezi zuen, 1972an domingilluarekin egin zen bezala, saiakera bat egitea sokadantza hau berreskuratzeko. Iurretako neska dantzariei proposatu, eta hasiera batean ez zuten euren burua kapaz ikusten erronka horreri aurre egiteko, baina azkenik animatu ziren saiakera bat egitera. Hasieratik dantza taldeko neskek eta baita bultzatzaileek ere ez zuten nahi andreen sokadantza mutilen sokadantzaren kopia bat izatea. Bere pertsonalitate propioa izan behar zuen. Joseba Agirre Iketza-k eta Antton Mari Aldekoa-Otalorak, ekin zioten dantza prestatzen eta neskei erakusten. Eurek biek neskekin batera erabaki zuten txistuaren ordez Humbolt-ek XIX. mendearen hasieran batutako San Sebastian koplak kantatuz dantzatuko zutela.
 
Aurreskuan:
 
Abarketak urratuta
zapatarik ez,
Bermion gelditu naz
oiñetako miñez.
Hauxe dok egia, zortziko barria, hiru txiki pagaturik librako ogia...
 
Eta atzeskuan:
 
Hauxe da San Sebastian, orai dantzau gaitian,
ia goaz erdian aurrera...
 
Udaberri eta uda hartan Iketzak eta Anttomarik lan handia egin zuten neskek bai kantuak eta bai dantza bera ikas zitzaten. Arratsalde asko eman zuten Iurretako egiten. Ez zen belaunaldi batetik beste batera transmititzea dantza bat, baizik eta sokadantzaren inguruan ezagutzen genuena eta eskuratutako datuekin galduta sokadantza, eskuratutako jakingarrien bidez, berreskuratzea. Kasu hauetan zenbat eta gehiago ezagutu gutxiago dakizula konturatzen zara. Azkenik, hainbat ordu sartu ondoren, neskak prest zeuden sokadantza plazaratzeko. Janzkerari buruz, lehen momentutik argi zeukaten neskek, ahal bazen, ez erabiltzea gorulari dantzako arropak. Ez zegoen arropa berriak egiteko denborarik.
Nola konpondu? Ba... betiko bidea. Basurtura hurbildu eta Beti Jai Alai dantza taldeko Jon Pertikari abuztuaren 15ean Begoñako aurreskuan erabiltzen zituzten arropa batzuk uzteko eskatzea.
 
Neskek erabaki zuten aurreskua Ziortza Aldekoa-Otalorak egitea. Ziortzak San Migel eguna baino egun batzuk lehenago istripu bat izan zuen, eta Estik, bere ahizpak, hartu zuen sokan bere tokia. 1995eko San Migel egunean, arratsaldez, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeko jantziekin apaindu ondoren, Karmelo Barruetabeñaren txistuaren deiari erantzunez, Estibaliz Aldekoa-Otalora aurreskulari zelarik, plazaratu ziren sokan Ziortza Aldekoa Otalora, Agurtzane Jaio, Miren Arroi- tajauregi, Alaitz Gerediaga, Miren Abasolo, Eider Abasolo, Leire Areitio, Amagoia Zuazo, Itziar Belar, eta, atzeskulari gisa, Leire Aldekoa-Otalora. “Abarketak urratuta zapatarik ez...” kantatuz dantzatu zen aurreskua, eta ondoren, “Hauxe da San Sebastian...” doinuarekin, atzeskua. Aurreskuan Jose Javier Abasolo Tiliño atzeskuan Jose Antonio Artze, Zamalloatarren Bargundia baserrian gonbidatu zegoen euskal olerkari, ikerlari eta musikaria, plazaratuz. Soltean dantzatu eta biribilketak burutu ondoren, txosna ostera joan zirenean neskak euren mutilekin ohiko kopoa egitera, konturatu ginen Iurretako neskek plazaren beste zati bat berreskuratu zutela berriz.
 
Hau da, pauso txikiekin ere bide luzea egitea posible dela.

 

Iurretako berbeta eta literatura: sator hegalariak liburuan. XIX. mendetik gaur arte Iurretan euskaraz idatzitako kontuak biltzen dituen liburua editatu dute Joseba Sarrionandiak eta Xabier Bovedak berriki eta dantzari aurreko lerroetan jaso dugun buruzko ataltxoa agertzen da 360-361 orrietan. Jon Irazabalek 2021ean Kañupen argitaraturiko Dantza eta dantzari kronikak: Plazaratze baten kronika artikulua da. Irazabal aurtengo abuztuan hil da; Gerediaga Elkarteko kide eta Durangoko Azokako zuzendaria ia 30 urtean. Durangaldeko historiaren inguruan ikerketa ugari egin zituen, besteak beste, folklore eta dantza tradizionalari lotuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


2023-12-22 | dantzan.eus
Filipe Oihanburu euskal dantzari eta koreografoa hil da

Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]


Mutil-dantza baztertzailerik gabe, lehen aldiz Baztanen

Baztango herrietako festetan Mutil-dantza parekideak egitea “mugarri garrantzitsu bat gainditzea” dela adierazi du Plazara Dantzara taldeak. Hala ere, azpimarratu du dena ez dagoela “irabazita” eta oraindik “bide luzea” dutela egiteko.


Eguneraketa berriak daude