Euskal hacker saiatu batek, Zitalek, azpitituluak (SRT formatukoak) eta beste elementu batzuk itzultzeko tresna praktiko bat jarri du sarean, Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronalarekin lotzen dena. Jakinarazi zitzaigun hor zegoela tresna, eta probatzeko aukera eskaini: hiru hizkuntzatatik (ingelesa, frantsesa eta gaztelania) hiru aproba egin ditugu, Titanic, Navalny eta Blackfish filmekin (fikzio historiko bat eta bi dokumental), eta emaitzak denen eskura utzi, nork bere ondorioak atera ditzan.
Hauxe da tresna: https://itzultzaile-neuronala.zital.freemyip.com/
SRT fitxategi bat irekitzen baduzu, bere edukia kopipegatu behar duzu ezkerreko alderdi gorrixkan, bertako testuaren gainetik hori ezabatuz:
Aukeratu itzulpenaren norabidea eta sakatu. Lasai, 5 eta 10 minutu artean har dezake. Emaitza agertuko da azkenean eskumako aldean, sinkronizazio berarekin, eta errepasatu eta editatzeko aukerarekin.
Praktikan testatzeko tresna, hiru film hartu ditugu. Titanic 1997ko klasikoa, aste honetan gertaerek gogora ekarri digutena, gaztelaniatiko SRT batetik itzuli dugu. Blackfish preso dauden orka edo ezpalartei buruzko 2013ko dokumentala, frantsesetik ekarri dugu. Eta azkenengo Oscarretan dokumental onenaren saria hartu zuen Navalny, Errusiako politikaren ingurukoa, ingelesetik itzuli dugu.
Hiru kasuetan, filmen fitxaren ondoan, Azpitituluak.eus-en, jatorrizko erdarazko fitxategia ere jarri dugu. Zuzenketarik gabe igo ditugu, ez da ukiturik egin batere, asmo esperimentalez amitza bere horretan partekatzea erabaki baitugu.
Tresna ondo dabil, alde horretatik praktikoa da oso. Itzulpenaren aldetik, Itzuli ez dago, oro har, prestatua. Emaitzak zuzenketa asko behar ditu... ulergarri egiten da oro har, gehixeago dokumentalen kasuan, baina zuzen ez dago inondik inora. Itzultzaile humano batek goitik behera errepasatu beharko luke emaitza. Zenbat lan da hori? %30 aurrezten dio? Ez dakigu. Arriskutsua dirudi pronostikatzea ere "honek itzultzaileei lana aurrezten die" esatea, arriskua baitago lan baldintzak murrizteko aitzakia izatea itzulpen automatikoaren presentzia. Alderantziz, uste dugu hiru adibide hauekin, izatekotan, kontrakoa demostratzen dutela 2023 honetan: giza-lana ezinbestekoa da azpidatziak itzultzeko. Adibide parea aipatzeagatik, ingelesezko You plurala beti singular ematen du Itzulik, eta orkei buruzko dokumentalean (frantsesetik) ez duzue orka edo ezpalartarik irakurriko, baizik eta balea hiltzaileak, orkoak (sic) eta epaulard itzuligabeak...
Tresnari dagokionez, zorionak Zital. Hemen dago kodea, libre, Github-en. Hobekuntza posibleak okurritzen zaizkigu, batez ere emaitzak ikuskatzerakoan haiek gorde eta lantzeko aukera gehigarriren bat... kodea irekita dagoenez, garatzaile posibleen esku hori.
Gainerakoan, hortxe tresna interesgarri bat, https://itzultzaile-neuronala.zital.freemyip.com/ ez bakarrik SRT azpitituluak itzultzeko, baita formatu luzeko testu hutsa, XML kodea, eta .po lokalizaziorako fitxategiak. Eskerrik asko, Zital.
Amaitzeko, fotograma batzuk:
Orkoak ez, orkak.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.