Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

  • Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz maila bikain batera iritsi diren) hizkuntza-jarduera arautuetan duten eragina aztertu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 14an - 07:00

Txosten konpletoa da, iritziz eta datuz betea, eta hemen aurkitu dezakezue osotasunean. Ingelesezko laburpena ere argitaratu dute. Ondorio nagusien artean honakoak aipa daitezke.

  • Itzultzaile neuronalek testuen ekoizpena azkartu eta erraztu egiten dute, baina kalitate-kontrol zorrotza behar dute. Formakuntza ere behar da.
  • Erakunde eta enpresetan efizientzia handitzen dute, baina arautze ordenatu bat behar da erakunde horietan.
  • Testuen aurre-edizioa eta post-edizioa funtsezkoak dira kalitate egokia bermatzeko.
  • Itzultzaile neuronalak hizkuntza-ideologiak, irudikapenak, diskurtsoak eta jarrerak eraldatu egiten ditu. Sortze-hizkuntza kontzeptuaren definizioa lausotzea dakar.

Etorkizun hurbilera begirako aurreikuspenak ere gehitu dizkiote txostenari egileek. Esate baterako:

  • Idazkera eta irakurmena eraldatuko dira: testuak gero eta sinpleagoak eta irakurgarriagoak izango dira, itzulpen automatikoak hala bultzatuta.
  • Itzultzaile neuronalak "ikusezin" bihurtuko dira: haien funtzionamendua hain integratua egongo da sistema desberdinetan, non erabiltzaileek oharkabean erabiliko dituzten. Ondorioz, itzulpen prozesuak eta hizkuntza-erabakiak gailu eta softwareetan ezkutatuta geratuko dira.
  • Erronka nagusia izan daiteke hizkuntzak ikasteko motibazioa jaitsi daitekeela. Hori konpentsatzeko estrategiak garatu beharko dira.
  • Itzultzaile neuronalek erraztasunak eskaintzen dituzten arren, euskararen biziberritze-prozesuaren mesedetan erabiltzeko estrategiak eta irizpideak behar direla.

Gehiago jakiteko: https://soziolinguistika.eus/eu/proiektua/itzulinguru/


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itzulpen neuronala
Elhuyarren itzultzaile neuronalak ahotsa du orain

Aukera ematen du itzulpenak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galegoz entzuteko. Bestalde, itzultzaile neuronala Telegramen integratu du Elhuyarrek, mezuak itzultzeko aukera ematen duena.


2021-03-17 | Bea Salaberri
Suntsitze arma pasiboa

Zer errana ematen dute hizkuntza eta teknologia uztartzen dituzten tresnek, batez ere euskalgintzaren alorrean lan egiten dutenen artean. Betidanik. Berriki, itzultzaile automatikoek dituzte bazterrak inarrosten. Izan ere, maiz sortzen dira salaketa saioak, erreminta hauek... [+]


Nahia Zubeldia Arozena. Sentsibilitatedun itzultzailea
“Uste dut itzulpengintza desagertu, eta zuzentzaile bilakatuko garela”

Musika esparruan da ezaguna bereziki Nahia Zubeldia Arozena ziburutarra (1982, Donibane Lohizune). Unama eta Lumi musika taldeetako kide eta sortzaileak, ordea, itzulpengintza du lan esparru. Kezkaz begiratzen dio etorkizunari, itzultzaile automatikoen garapen azkarra dela eta... [+]


Hizketa istant batean testu bihurtzen du Elhuyarrek kaleratutako Aditu teknologiak

Hitz egin iezaiozu ordenagailuaren edo mugikorraren mikrofonoari eta idatzizko testua emango dizu bueltan. Lehendik grabatutako audio eta bideo fitxategiekin ere berdin egiten du. Hainbat hizkuntzatan zegoen teknologia euskaraz eskaini du Elhuyar Fundazioak. Gaztelaniazkoa ere... [+]


Euskara-gaztelania itzultzaile neuronala
Euskaraz gehiago sortzeko baliatuko al dugu?

Atzo goizean barrez ari ginen, itzultzaile automatikoak euskarara ekarritako testu tamalgarriak interneten irakurrita. Euskaraz jakin ez eta makinak gaztelaniatik euskarara ondo itzuliko zuelakoan zebiltzan bateren batzuk. Barrez eta haserre, euskararekiko begirune gutxi... [+]


Eguneraketa berriak daude