Itziarren semea


2021eko urriaren 01ean - 08:05
Azken eguneraketa: 2021-10-05 10:08

Garraio publikoan behin eta berriz diote bozgorailutik bidaiarientzat eman ohi diren aginduetan “Isilik bidaia dezagun!” esaldia. Baina, hitz egitea, elkarrizketa, elkar ulertzea, bata bestearen lekuan jartzea, elkarrenganako enpatia edo elkarren berri izatea, gizakiontzat hil hala bizikoa da. Eta nire harridurak hausnartzera narama, ea zer duen ezkutatzeko isilik egoteko agintzen digun agintari horrek, edo zer plazaratuko ote dugun elkarrizketaren bidez. Hitza plazaz plaza hedatzeaz gain, agian aukera ederra ere eskaintzen ote duten garraio publikoek hitzari eta informazioari bide emateko.

Edo, soilik gu banantzea dute helburu? Ikusiak gara bai mandazaina astoak eta mandoak kartolekin nahieran gidatzen, alboetako ikusmira estaliaz. Baina nora eraman nahi gaituzte ordea oraingoan? Asierrek esan bezala, hiltegira? Guk 360 gradutara begiratu nahi dugu ordea, urratsen norabidea finkatzerako. Josebak esan lez: Guk informazio guztia jaso nahi dugu ez soilik haiek eman nahi digutena.

"Ikusiak gara bai mandazaina astoak eta mandoak kartolekin nahieran gidatzen, alboetako ikusmira estaliaz. Baina nora eraman nahi gaituzte ordea oraingoan?"

Agian ezkutatu nahi dutena zera da, iazko alarma egoera legez kanpokoa izan zela, aurtengoa bezala? Etxeratzea ere legez kanpokoa izan zela iaz? Sendabidearen gaineko hautua gure eskubidea dela? Txerto hauek esperimentalak direla eta soilik behin-behineko baimena dutela? Europan soilik txerto hauek dagoeneko 25.000 heriotza eragin izana jasoa dutela, ehuneko bata ere jasotzeko gaitasunik ez duten erakundeek? Gripea ez dela desagertu baizik eta covid kasu kopurua gizentzeko erabili dela? Edo olatuak nahieran eragiten dituztela PCR froga kopurua eta hauen zikloak igo eta jaitsiaz? Aurtengo datuak iazkoak baino okerragoak direla aldaketa nagusia txertaketa kanpaina masiboa izanik? PCR testak ez dutela balio horretarako eta ez direla inoiz erabili diagnostiko kliniko bat egiteko? Edo ezkutatu nahi dena Pfizer, Astra Zeneca edo antzeko farmazeutikoen aurtengo diru irabazi historiko eta erraldoiak dira? Edo eskoletako protokoloak segregatzaileak izateaz gain legez kanpokoak direla, eta ez dutela inolako sostengu juridikorik? “Txerri muturra” eramatea kaltegarria dela gure osasunerako eta ez duela inolako eraginkortasunik birusen transmisioan? Edo azken 12 urtean EAE ko zor publikoa 20 aldiz biderkatu duela jeltzaleen kudeaketak? Edo komunikabideek eragindako pandemiaren shocka baliabide bikaina izan dela altxor publikotik beste lapurreta erraldoi bat, eskubide eta askatasunen bortxaketa amaigabea  eta genozidio berri bat burutzeko. Orain hogei urte dorre bikien eraisketa suertatu zen bezala? Agian lokartuak diren militante xuxen eta obeditzaileak esnatuko ditugu hitz egiten badugu? Eta utzi egingo diote hau guztia aurrera eramateari?

Gu ez gara ba isilduko!

Aldiz, hitz egitera behartzen gaituztenean, norekin ibili garen jakin nahian eta zenbat denbora (gertuko kontaktua), ez dugu hitz egingo. Itziarren semeaz oroituko gara, tinko eta ixilik egonez aurrean.

Adierazpen askatasunerako eskubidea bai dugu: Nahi dugunean hitz egin eta nahi dugunean isilik egoteko.

Maiatzaren 15ean Gasteizen egin bezala, eta Uztailaren 24an Donostian, joan zen Larunbatean Irailak 25, Iruñean elkartu ginen hainbat Euskal Herritar Bizitza ospatzera. Gure askatasuna, eskubideak, maitasuna eta osasuna, aniztasunean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude