Urte batzuk ditugunok (nire kasuan, mordoska) sarritan entzun izan diegu gure guraso eta senitarteko helduenei garai bateko ikuskizun harrigarri baten berri. Ipuin baten gertatuko balitz bezala, larreak “argi txikiz” apaintzen zirela maiatza inguruko gau garbietan. Argi berdeska zela eta han-hemenka pizten omen zen, Naturaren kapritxo huts baten moduan. Ipurtargiak zioten, eta zitzaien arrazoirik falta, ipurtaldetik sortzen baitzaie argia kakalardo pare gabe hauei.
Taldea: Ornogabea/Intsektua/Coleoptera.
Neurria: Espezieen arabera 5-25 mm artekoa.
Non bizi da? Eremu hezeetako larretan.
Zer jaten du? Denetik, polifagoa da.
Babes maila: Europa mailan ez dago babestuta.
Planetan 1900-2000 ipurtargi espezie inguru ezagutzen dira, eta kakalardoen artean Lampyridae Familiaren barnean kokatzen dira. Lurralde epel eta beroetan bizi dira, bertako klimatologia lagun.
Baina goazen intsektu honen argi harrigarri horren inguruan aritzea, merezi du eta! Espezie gehienetako arrek eta emeek oso itxura desberdina dute, sexu-dimorfismo izenez ezagutzen den ezaugarriari erantzunez. Espezie batzuetako emeek ezin dute hegan egin eta gorputz eta itxura potoloaren ondorioz larbak dirudite. Beraien argiaren jatorria kimikoa da eta izen susmagarria duen sustantzia batengan entzima batek eragiten duenean sortzen da. Sustantzia eta entzima hori luziferina eta luziferasa dira, hurrenez-hurren, eta konturatuko zineten susmoak nondik datozen… Argiaren sorrera prozesuari biolumineszentzia deitzen zaio eta luziferinaren oxidazioan oinarritzen da. Erreakzio kimiko hori oso azkar garatzen da eta berari esker argi misteriotsu hori ikus dezakegu. Intsektuaren sabel azpian, azalaren azpian, sortzen den argi mota horri argi “hotza” deitzen zaio ez duelako berorik sortzen. Argia tarteka sortzen da eta distiren arteko tartearen luzapena espeziearen arabera aldatzen da.
Zenbait espezietako larbak ere bioluminiszenteak izateak sexuen arteko erakargarritasuna baino gehiago dadela bistaratzen digu. Intsektuaren defentsa-sistema bat izan daiteke, argiaren bitartez bere jatorri “arriskutsuaren” iragarle funtzio modura erabiliaz. Larbak lur azpian bizi dira, nahiz eta tarteka lur azalera atera ahal izan. Larbak haragijaleak dira eta bere harrapakinak (bareak, zizareak, eta abar) geldiarazteko sustantzia bat erabiltzen dute, sustantzia hori haien gorputzean ziztada batez txertatuaz. Intsektu helduak direnean, berriz, belarjaleak dira eta badira ere heldutasunean elikatzen ez diren espezie batzuk. Heldutasunean elikatzen ez diren intsektu bakarrak ez dira, eta hori larba fasean metatzen duten energiari esker egin dezakete, zenbait sitsen antzera (Europa osoan dagoen sitsik handienak, Saturnia pyri-k, ere halaxe egiten du).
Ipurtargiak, beste intsektu askoren artean, urritzen ari dira. Hori begi-bistakoa da eta arbasoen kontakizunak berritu besterik ez dago hortaz jabetzeko. Arrazoiak asko izan daitezke, baina, badirudi, denen jatorrian gizakiok azaltzen garela. Harrigarria, ezta?
Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]
Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]
Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]
Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.
Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]
Gurean hain ezaguna den hegazti hau ustelzale porrokatua da, eta honek ez dio fama onik ekarri. Batzuek arrano, buitre, futre, hatxarrano edo mirusai deitzen diote; izen ofiziala sai arrea (Gyps fulvus) da.
Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]
Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]
Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Badira hainbat espezie arrandegietan beti egotera derrigortuak diruditenak. Haien arteko arrain batek dirdira berezia du, urrezko koroarekin begiratzen baikaitu: urraburuak (gazteleraz ere, ezaugarri berari men eginez, dorada-k). Ondoan haien artean anaiak diruditen sorta dago,... [+]
Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]
2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]
Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]