Itxialdia arintzean pertsona nagusiak ez diskriminatzea eskatu du ‘Bat Etorri’ elkarteak

  • Domekan goizean umeak berriz irten ahal izango dira kalean hilabete baino gehiago etxean egon ondoren, eta itxialdia arintzeko hartuko diren neurriak guztion ahotan daude azken egunotan. ‘Bat Etorri’ Gipuzkoako Pentsiodunen Elkarteak itxialdia arintzean pertsona nagusiak ez diskriminatzea eskatu du igorri duen gutun batean.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko apirilaren 25an - 09:15
(Argazkia: Ametzagaina.org)

Elkarteak dioenaren arabera, herrialde batzuetan pertsona nagusien zirkulazio librea debekatzea proposatu dute eta adinaren arabera neurriak ezartzea Giza Eskubideen aurka doa. “Adin arrazoiengatik gomendatu daiteke, inoiz debekatu eta, gutxiago, zigortu”.

‘Bat Etorri’, bestetik, oso kezkatuta dago osasun-krisiak ekonomian izan dezakeen eraginaz. “Erantzukizun eta elkartasun handia beharko da etorkizunari aurre egiteko”, euren ustez, “baina ez dugu inoiz onartuko 2008ko iruzur krisiaren antzeko errezeta ekonomikoak”.

Pentsio publiko duinak lortzeko borrokan jarraituko dutela aipatzen dute azkenik. “Gizarte bidezkoago eta solidarioago baten alde lan eginez, pertsona bakoitzak bere oinarrizko beharrak aseguratuta izan ditzan, eta mundu jasangarriago eta orekatuago bat lortuz”.

Itxialdia arintzean pertsona nagusiak ez diskriminatzea eskatu du ‘Bat Etorri’ elkarteak

Hona ‘Bat Etorri’ elkarteak igorritako mezua:

GURE ESKUBIDEEKIN ARDURATSU ETA ZORROTZ

Zenbait herrialdetan baloratu da ordua iritsitakoan ere adineko pertsonen mugimendu askea eragotzi eta murriztu egiten dela. Neurri diskriminatzaileak ezartzea adinaren irizpidean oinarrituta, giza eskubideen aurkako erasoa suposatzen du. Erabaki hertsia eta bidegabea izango litzateke. Konfiantza izan dezagun gobernatzen gaituzten agintari politiko eta sanitarioek zentzu komunean oinarriturik adin diskriminazioa ahaztu eta baztertu dezatela. Adin arrazoiengatik gomendatu daiteke, inoiz debekatu eta gutxiago zigortu. Erantzukizunaren zentzua gure portaeraren oinarria da. Gure osasunarekin kezkatuta gaude. Baita gure inguruan daudenak eta gure osasuna eta eguneroko beharrak zaintzen dizkigutenak. Adinekoek ariketa fisikoa landu behar dugu. Gure gorputzak gihar tonua eta oreka mantentzeko gai dela aldarrikatzen du. Adinekoek maiz egiten dute erresistentziarako kirol jarduerak, askotan osasun arrazoiengatik gomendagarriak. Adinekoek ariketa fisikoa landu behar dugu. Gure gorputzak gihar tonua eta oreka mantentzeko gai dela aldarrikatzen du. Adinekoek maiz egiten dute erresistentziarako kirol jarduerak, askotan osasun arrazoiengatik gomendatzen direnak.

Azkenean, isolamendua kentzen edo arintzen denean eskatzen dugu adinean oinarritutako murrizketarik ez izatea. Eskubide eta betebehar osoak dituzten pertsona gisa tratatuak izatea eskatzen dugu. Komeniko litzateke ahalik eta lasterren segurtasun neurri guztiak mantentzen uztea. Ziur ez da beharrezkoa izango “ile txurien matxinada” sustatzea.

Osasun krisiak ekonomian izan ditzakeen eraginaz eta enpresetan, langileetan, autonomoetan, ETEetan … eta enpleguan nolako eragina izaten ari denaz oso kezkatuta gaude. Hori larriagotu egingo da datozen hilabeteetan. Erantzukizun eta elkartasun handia beharko da etorkizunari aurre egiteko. Baina ez dugu inoiz onartuko 2008ko iruzur krisiaren antzeko errezeta ekonomikoak, zeinean pairatzaileak gehiengo soziala izan ginen, eta, elite pribilegiatuek beren dirutzak biderkatzen zituzten bitartean. Krisi berri honetatik ateratzeko bidea pertsonen arazoak eta eskubideak erdigunean jarri behar dira. Baliabide ekonomiko eskergak askatu behar dira, enpresak, autonomoak, ETEak … berriro ekoizten has daitezen, eskubideen murrizketarik gabe eta pertsona guztiei bizitza duina izan dezaten, pentsiodunek ere. Eta horrelako finantzaketak ez du zorra areagotu behar, ezta ere murrizketa berriak onartzea eta eskubideak galtzea.

Jakina, pentsio publiko duinak lortzeko borrokan jarraituko dugu. Gizarte bidezkoago eta solidarioago baten alde lan eginez, non pertsona bakoitzak bere oinarrizko beharrak aseguratuta izan ditzan eta jasangarriago eta orekatuagoa den mundu bat lortuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude