“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

  • Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


2024ko uztailaren 08an - 11:18
Azken eguneraketa: 14:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Has gaitezen zure garaipenarekin. Zein da zure irakurketa eta sentipena?

Poza, baita lan ona eraman izanaren sentipena, horra zer sentitzen dudan. Triangular batean kasik %48 egin izana nahiko historikoa da eta bastioi berri batzuk ere irabazi ditugu. Egindako lanaren emaitza da, baita ezker osoak batera aurkezturiko hautagaitzaren koherentziarena ere, lurralde honetan, partikulazki, EH Bairekin osaturikoa. Itxaropen haize bat dakar FHB Fronte Herritar Berriaren dinamikak.

EH Bai aipatzen duzula, Peio Dufau abertzaleak lortu du diputatu aulkia.

Albiste harrigarria da, izugarri pozik naiz, garaipenak ez zuen zapore bera ukanen ez banintz Colette Capdevielle eta Peio Dufaurekin igo Parisera. Kanpainan zehar adierazpen ahalkegarri batzuei aurre egin behar izan diegu, ordezkari politiko batzuk hitz gogorrak ukan dituzte EH Bairi buruz eta ezkerra eskuin muturraren pare jarriz. Emaitzek erakutsi digute bozkatzaileek ez dituztela jarraitu. Porrot morala eta politikoa da haiena.

Ezkerreko alderdi guzien eta EH Bairen arteko batasuna historikoa da.

Historikoa da Euskal Herri mailan, baita departamendu mailan ere. Hainbat osagaiei esker izan da posible. Hasteko, bi urtez eraikitako zubien emaitza da. Biziki harro naiz oroitzearekin 2022ko kanpainako bulegoan egon zirela Egoitz Urrutikoetxea eta beste ordezkari abertzale batzuk. Bi urtez elkarrekin lanean aritu gara, auzapez abertzaleekin elkarlanean aritu gara. Elkar ezagutzen eta elkarrekin lan egiten ikasi dugu, eta jakin dugu lurraldearen interesak etiketa politikoen gainetik kokatzen. Oroz gainetik, iraganeko liskarren gainetik pasatzen jakin dugu: kapitulu politiko berri bat ireki behar dugu, eta agian, liburu berri bat. Uste dut sarrera biziki on bat idazten asmatu dugula.

Ipar Euskal Herriko hiru diputatuak FHBkoak zarete. Hala ere, ezin uka RN indartsu dugula hemen ere.

Ezin dugu ezikusiarena egin: ideia arrazisten, xenofoboen, antisemiten eta baztertzaileen aldeko botoa hor da. Eta bada ere kexu den jendea, aspertua dena eta RN aterabidea izan daitekeela pentsatzen duena. Eskuin muturra lapurreta bat da, ez da inoiz klase popularraren eta klase ertainaren aldean egon, eta ez du gobernatzeko gaitasunik. Bideraturiko hesi errepublikarrak baita beren ezgaitasunak eta lekuko hautagaien adierazpen ahalkegarriek kalte handia egin diete RNri.

FHBren garaipena espero zenuen ala sorpresa izan da?

Partidu gogorra jokatzera gindoazela banekien, baina egiari zor, ez nuen uste horrelako garaipena lortuko genuenik. Sorpresa izan da, eta lasaitasun handia.

Herritarrak mobilizatu dira, eskuin muturrari bidea mozteko.

Herritarrek eramandako kanpaina izan da, herritar olatua gertatu da. Militante anitzek lagundu naute, horietarik anitz ez ziren alderdi batekoak, ez zuten inoiz eskuorririk banatu merkatuetan. Lortu dugu Ossauko ibarretik Aldudekora arte mezua helarazten, militanteki.

Nola egiten zaio aurre eskuin muturraren garapenari?

Elkarrizketa berriz abiarazi behar dugu, lasaitasuna berreskuratu behar dugu eta herritarren arazoei aterabideak proposatu behar ditugu –argi utziz ez dugula makila magikorik, eta promesa handirik egin gabe–. Poliki-poliki eta ahal bezain laster lortu behar dugu herritarren egunerokoa bestelakotzen. Pertsonalki, ahal dudan guzia eginen dut; lan handia dugu aurrean, gaur hasten da dena.

Gehiengo osoa ez du, ordea, FHBk. Korapilatsua dirudi egoerak.

Egia da ez dela egoerarik sinpleena. Baina badakit ere erantzuteko gaitasuna dugula, ildo politiko eta argia dugu, gure programari segi eginen dugu aitzina. Gure esparru politikoaz harago irekitzeko gaitasuna ere badugula badakit, beti ere justizia sozial, fiskal eta ekologikoari dagokionez. Oposizio argian egon naiz bi urtez, baina gehiengoko diputatu batekin aurkeztu izan dut testu bat: lege proposamena zentzu onera doanean, printzipioz eraikitzeko gaitasunarekin dator.  

Macronista batzuk LFI Frantzia Intsumisoa gabeko gehiengo errepublikar baten alde kokatu dira.

Frantzia Intsumisoa eta eskuin muturra hein berean jartze hori penagarria zait. LFIrekin lan egin dut bi urtez, mamian baina batez ere forman ez gara beti ados, baina bada jende biziki ona LFIren baitan. Guzian ados ez bagara ere, oinarri ideologiko bera dugu. Bozka ontziek hitz egin dute, eta orain etiketa politikoen gainetik pasa eta programa eramanen dugu aitzina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024
Eskuin kontserbadorea Frantziako Gobernura sartu du Barnier lehen ministroak

Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]


2024-09-05 | ARGIA
Macronek Michel Barnier kontserbadorea izendatu du lehen ministro

Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.


Macronek ez du ezkerreko lehen ministroa ezarriko

Elkarrizketa-sorta hasiko du, beste behin, Macron presidenteak. "Ahalik eta gehiengorik zabalena eta egonkorrena osatzeko" egingo duela lan esan du Macronek, herrialdea ez dadin "blokatuta eta ahulduta" gera.


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


“Anti-euskaldun bat hautagai jarrita ezin daitekeela irabazi esplikatu zaie Pariseko buruei”

Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


2024-07-18 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Eskuinarekin osatu nahi du gehiengoa Macronek, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz

Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]


Macronen hurbilekoek eta RNko buruek bilera sekretuak egin dituzte azken hilabeteetan

Libération egunkariak eramandako ikerketaren emaitza da: gutienez abendutik elkartu dira eskuin muturreko RNeko Jordan Bardella eta Marine Le Pen Emmanuel Macron presidentearen hurbilekoekin. Macronen kontseilari hurbila den Thierry Soleren etxean egin dituzte ezkutuko... [+]


Eguneraketa berriak daude