Iturriagaren goresmenak J. Azurmendiren “Pentsamenduaren historia Euskal Herrian” liburuan


2020ko uztailaren 07an - 08:17

Joxe Azurmendiren azken liburu argitaratuan, aurkikuntza edo errebelazio bat izan da niretzat, Agustin Pascual Iturriaga hernaniarrari (1778-1851) egiten dizkion goresmenak.

Euskal liberalismoan, dio Azurmendik, chauvinismo nazio-handitarra eta euskaldunaren arlote konplexu zaharra (kolonizatuaren ezaugarria) ezkondu dira. Tradizionalista kontserbadoreentzat, euskara eskolan sartzea euskaldun jendea ideia berrien izurritik immunizatu eta bakartzeko zen, eta progreen ustetan, hezkuntza-elebitasun liberalaren helburua zen euskaldunak erdaldun iaio bihurtzea.

Testuinguru horretan, Iturriagak euskaldunarentzat erdararen premia aitorturik ere, ordura arte erabiltzen ziren “eraztun” eta gisakoak baztertu nahi zituen, eta era berean Iturriaga euskaltzale liberal eta kulturadunak ez zuen eskoletan ikusi nahi: “euskaldunon hizkuntzaren aurkako konjurazio sistematiko eta iraunkorra”, hark kultur bizitza eta harreman sozial landuak bere hizkuntza propioan garatzen ikusi nahi zuen euskal jendea. Horretarako euskaldunak:

"Alferrikakoak dira euskararen goraipamenak eta apologiak, edertasunak eta antzinatasunak 'alegiako belea bezala geldituko gara, banitatez puztuak eta gaztarik gabe'"

a) bere konplexua eta autogorrotoa gainditu behar zituen, normaltasun guztiarekin euskaraz jarduteko eta ez lotsatzeko jendaurrean, eta

b) euskara bera normalizatu behar zuen, Euskal Herri barruan behintzat baliagarri bihurtzeko edozein arlotan. Neurri batean “euskara batua” ikasi.

Iturriagak garbi zekusan euskararen galeraren arrazoi nagusia politikoa zela:

“Baldin eta hizkuntzak desberdinak dituzten herri edo probintziak Estatu edo nazio baten parte izatera igarotzen badira, gobernuak beretzat hartzen duen hizkuntza izango da menderatzailea, zeren interes eta abantaila guztiak elkartzen dira hura landu eta orokortzeko. Gaina hartuko die gainerako guztiei (...) eta haiek itzalaraztera helduko da, erabat desagerrarazteraino. Halakoxea da mende batzuetatik hona euskaldunon hizkuntzaren posizioa gaztelaniaren alderako”. (320 or.)

Alferrikakoak dira euskararen goraipamenak eta apologiak, edertasunak eta antzinatasunak “alegiako belea bezala geldituko gara, banitatez puztuak eta gaztarik gabe”. Orduan -dena batera doa-, interes praktikoak ere erdararen alde jartzen dira: hura geureganatzeko dugun premia, baldin eta gobernuarekin gure harreman politikoak mantendu nahi baditugu, hainbat lanbidetan enplegatu eta lana aurkitzeko penintsulan edo itsasoz bestaldean.

Linguistikoki eta kulturalki ez zen isolatzearen aldeko, baina bai lotura politikoak laxotzearen: “bere iritzia da Madrili buruz lehenagoko estekak laxotu eta independentzia gehiago lortu beharko lukeela Euskal Herriak”; une berean euskal probintzien arteko harremanak tinkotu behar zirela zeritzon eta “Xahok baino lehen errebindikatu du euskal gorputz nazionala beregaindu eta gotortzea. Ikuspide politikook hernaniarrak ez ditu gehiago hedatu tamalez, ororen gain proiektu pedagogikoari atxikia beti”.

Euskararen aldeko gogoetari dagokionez, funtsean, bi gauza ikusten zituen beharrezko euskararen salbamendurako: bat, eskolak eman behar duena, hots, normalizazio kulturala; lehenik, euskalkietako diferentziak eta tradiziozko esamoldeak irakatsiz (jada ohiz kanpoko diren hitz eta esaldiekin aberastuko da) eta bigarrenik, “gure hizkuntza aipaturiko elkarrizketekin neurri bateraino finkatua dugula, orokortuko da gure herrian, eta lurralde osoan ulergarri egingo da”. Hizkuntzaren normalizazio sozial horretarako bultzada eta abantaila gizarteak eman behar du:

“Jada frogatu dugu hizkuntza menderatzaileak ez direnekiko nagusitzen direla menderatuak baino gehiago lantzen direlako. Landu dezagun euskara, eta ikusiko dugu kausa berak ondorio bera dakarrela berekin. Baina, nola landuko dugu euskara, ikusten badugu gure interes eta abantaila guztiak haren aurka daudela? Landuko dugu direlako interes eta abantaila horiek euskararen aldeko bihurturik”. (321 or.)

Hernaniarra optimista zen bere egitasmoarekin: “Nork daki ez ote dituen bere aldetik euskarak ere berriz bereganatuko egun hizkuntza hilzorian eta desagertzear duten herriak?”. (321 or.).

Eta Azurmendiren konklusioa da Agustin Pascual Iturriaga liberal kulturadun burutsuetakoa izan zela (Jovellanosen maneran), halako liberalak oso gutxi ziren tenorean eta maneran.

Beste hainbat puntu argitzeko bezala balio digu Azurmendiren azken liburuak, besteak beste, Iturriagari bere lekua aitortzeko eta egindako lana eskertzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


Eguneraketa berriak daude