Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori aztertzen harrabotsari entzungor eginez.
Hasteko, galdetu behar da zer gertatu den ia egun batetik bestera Europako botere politikoko instantzia gehienek, eta gure eremu zehatzean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak, berrarmatzeko premia larria plantea dezaten (BerArmatze Plana deitu diote ekimenari). Berehalako memoriak okerrera eraman gaitzake, eta pentsatu erantzun bat dela, Trumpek Putinekin duen akordioari eta Europa defendatuko ez duela dioten adierazpenei. Baina adierazpen horiek otsailaren amaieran egin ziren, eta Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzaren estreinakoak (aurreko artikuluan aipatu ditugunak) urtarrilaren erdialdekoak dira, Trump presidente izendatu gabe zegoenean.
Antzeko zerbait gertatzen da NATOrekin; izan ere, bere agintari nagusi berri Mark Ruttek gastu militarra handitzea eskatzen du izendatu zutenetik, BPGren % 5era ere irits dadin (nork eta berak, Herbehereetako lehen ministro izan den bitartean EBko gastua moderatzearen defendatzaile nagusia izan zena). Nahiz eta horretarako, NATOko estatu kideetako herritarrek ‘sakrifizioak egitea onartu’ behar dutela adierazi, hala nola pentsioetan, osasunean eta segurtasun-sistemetan murrizketak egitea, Defentsako gastua handitzeko. Lehendabiziko atalean aipatutako gure liburuan adierazi genuen: lehenik lobbyek proposamena bultzatzen dute; gero beren aliatu politikoek babestu eta zabaldu egiten dute gu ikaratuta: eta biek profitatzen dituzte gertaerak beren eskaeren maila eta premia handitzeko. Hori egiten ari dira orain Trumpen politikekin. Pairatzen ari garena, beraz, bere ohiko prozedura da.
Lobby armamentista europarra EBn infiltratu da (liburuan zabal dokumentatzen dugunez), eta errusiarrekiko izua hedatzen beren irabaziak handitzeko aukera izugarria ikusten dute
Azter dezagun, hala ere, Trumpen erabakien ondorioei buruzko ustezko argudioa. AEBko presidente xelebreak munduko taula geoestrategikoa apurtzea erabaki izana, Errusiarekin akordioak lortuz (ustezko aurkari handienetako bat), teorian aurrerapen garrantzitsua izan beharko luke mundu mailako bakerako. Azken batean, Ukrainako gerrarekin harremanak larriki tenkatu zituzten bi bloke hegemoniko zaharren arteko distentsio-politika suposatzen du. Eta, hala ere, Europako esparruan planteamendua guztiz kontrakoa izan da, eldarniozkoa: kontuz, errusiarrak datoz! Horixe da gure liburuan konspiranoikoei egozten genien jarrera, eta berdin egiten dugu gaur egun ere, nahiz eta orain konspirazio-talde horrekin bat egin duen EBk berak. Berriro diogu, lobby armamentista europarra EBn infiltratu da (liburuan zabal dokumentatzen dugunez), eta errusiarrekiko izua hedatzen beren irabaziak handitzeko aukera izugarria ikusten dute.
Baina zer proposatzen dute "errusiarrak etortzen direnerako"?
Ados, irentsi dezagun errusiarren inbasioari buruzko amua, eta azter ditzagun proposatzen ari diren neurriak: funtsean, gastu militarra izugarri handitzea hortzetaraino armatzeko, orain arte AEBetako guardako aingeruak iradoki baitu ez gaituela defendatuko. Ez dugu gure ikuspegi antimilitaristatik hitz egingo: zer iritzi dugun Defentsari, segurtasunari, geoestrategiari, lurraldetasunari, Europako idiosinkrasiari, trantsizio energetikoari eta abarri buruz, edo etsai, mehatxu eta antzeko kontzeptuen inguruan. Aitzitik, horiek pentsatzeko ahalegina egingo dugu, arrazoitzeko gaitasun logikoa duen edonork egin dezakeen ikuspegitik (ezabatu nahi diguten gaitasuna, hain zuzen ere).
Dirutza hori (800.000 milioi iragarri dira) gure "defentsarako" edo "segurtasunerako" gaitasuna handitzeko erabiliko dela esaten digute, industria militarrean inbertituta. Bide batez: Europako biztanleek eztabaidatu eta onartu ez duten dirutza da, nahiz eta gure poltsikoetatik zergen bidez aterako den, nola edo hala finantzatuta. Baina, bitxia bada ere, NATO osatzen duten Europako herrialdeek beren armamentuaren % 64 AEBei erosten diete eta, aldi berean, Europako agintariek bazkide ez fidagarritzat jotzen dute. Hendsolt armamentu-enpresa alemaniarraren arduradunetako batek duela gutxi adierazi du AEBetan ekoiztutako F-35 hegazkinen "desaktibazio-botoia" esaten zaiona zurrumurru bat baino zerbait gehiago dela. Iradoki du AEBentzako erraza litzatekeela hegazkinak geldiaraztea, bere kontrolpean dagoen software giltzarrirako sarbidea blokeatuta. Horren aurrean, jakina, Europak jo dezake beste arma esportatzaile handiengana (nahiz eta AEBtik distantzia askotara egon)... Txina eta Errusia direlako ez balitz, hain zuzen ere, gure etsai potentzial nagusitzat aurkezten dizkigutenak.
Objektiboki, norbaiten asmo inbaditzaileen beldur izan beharko bagina, Trumpenak izan beharko lirateke
Beste kontu bat ere aintzat hartu beharrekoa da. EBtik esaten digute aliatu nagusia galdu dugunez, Europa batu bat eraiki beharra dugula. Baina zaila da jakitea zer den okerragoa: AEBez ez fidatzea, zentzuzkoa dena; edo egungo Hungaria, Italia, Polonia, Txekiar Errepublika eta Finlandia bezalako aliatuengan konfiantza jartzea, zeinetan eskuin muturrak gobernatzen duen. Era berean, ez dirudi oso gomendagarria NATOren aliatu edo bazkide diren beste herrialde batzuengan konfiantza izatea, hala nola Turkian, Errumanian edo Israelen. Gauzak horrela, azkenean aukerarik onena etxe bakoitzean izateko proposatu diguten larrialdi-kitera jotzea izango da (horrek militarizazioa areagotzeko ere balioko du), inbasioak 72 ordu baino gehiago iraungo ez duelakoan...
Egoera ezin surrealistagoa da: adituek diotenez, Europak gutxienez hamar urte beharko lituzke AEBen mende egoteari uzteko; hortaz, badirudi Gila umoregilearen gerran bezala, Errusiari iradokitzen ari garela Europa gaur bertan eraso dezala, babesik gabe baikaude. Benetan uste al du gu ikaratu nahi gaituzten analista zorrotz izutzaile horietakoren batek Errusiak, Putin bezalako beste autokrata bat buru izanda ere, bere asmoen artean "Europa inbaditzea" duela? Beraiek dira eta Putinek Ukrainan ibilaldi militar labur bat bezala irudikatzen omen zuena errusiar porrot handitzat jo dutenak! Badakigu Putin ez dela fidatzekoa (Trump eta beste asko bezain gutxi), baina oso deigarria da Putinek Europako biztanleei zuzendutako hitzek izan duten hedapen eskasa, agian berrarmatzeko "beharra" zalantzan jarriko luketelako. Kontrara, Trump da beste lurralde batzuez jabetzeko asmoak adierazi dituena, Kanada edo Groenlandia kasu. Groenlandiakoaren kasuan, gainera, Europako herrialde den Danimarkaren lurraldetasuna mehatxatuta. Objektiboki, norbaiten asmo inbaditzaileen beldur izan beharko bagina, Trumpenak izan beharko lirateke, ez baita ahaztu behar beste xehetasun txiki bat: fidagarriak ez omen diren AEBek 275 base militar dituzte Europan, 80.000 soldadu baino gehiago, eta NATOk Europan dituen 100 bonba nuklear inguru AEBen baimenarekin bakarrik erabil daitezke. Europaren defentsa gure esku uzteko mehatxua egiten duenean, Trumpek zergatik hitz egiten du diruaz soilik, eta ez bere baseak eta soldaduak eramateaz? Base horietako asko hor daudelako ez hainbeste Europa babesteko, baizik eta AEBko interesen proiekzio estrategiko gisa.
Bonbardaketaren argudioak hain zakarrak badira, eta helburu nagusia izua zabalduz gure erantzuteko gaitasuna blokatzea bada, agian galdetu beharrekoa da, Maitena Monroyk egin bezala, zer ezkutatu nahi duten kezko gortina horren atzean. Eta, horrekin batera, noren interesak dauden armamentu-lasterketa berri baterako proposamenaren gibelean. Bigarren galderaren erantzuna erraza da: heriotzaren merkatariena; Xahuketa eta Gerrarako Ekoizpenarena (industria militarra) eta bere jabeena. Gai horri helduko diogu serie honen hirugarren zatian.
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]
Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.