Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko Bertsularien Lagunak elkarteak martxan duen ekimena da Haizea Dator. Bertso eskola bakoitzak bere herrian saio bat antolatzeko ardura du. Urrian egin zuten lehenengo saioa Muskildin, eta maiatzara arte hilean saio bat egingo dute.
Muskildin, Senperen eta Hendaian egindako saioen balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, bai bildu den jende kopuruz, bai bertsolariek osatu duten saioaz, eta baita bertso-eskolek hartutako antolaketa arduraz ere.
Hauek dira ekimenaren hurrengo hitzorduak:
-Urtarrilak 10, Itsasu (Goxoki gaztetxean)
-Otsailak 6, Baiona (Kalostrape ostatuan)
-Martxoak 13, Azkaine (Xoko Ona ostatuan)
-Apirilak 3, Urruña (Berttoli elkartean)
-Maiatzak 15, Baigorri (Basaizea elkartean)
Bertsularien Lagunak Elkarteak jakitera eman ditu I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren irabazleak: helduen mailan Ander Fuentes Mujikaren bertso sorta izan da saritua, eta gazteen mailan Nahia Etxeberri Lopepe. Bigarren eta hirugarren saria jaso dute, helduen mailan... [+]