Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak ekar diezazkigukeelako.
Yoon presidenteak abenduaren 3-4an egikaritu zuen kolpe-saioaren aurrean, azkenetan dagoen Biden administrazioaren eta, zabalkiago, Estatu Batuen jarreran datza koska, noski. Eta Hego Korearen aliatu nagusia baino askoz gehiago denaren hitzak (eta esan gabekoak) oso tentuz interpretatu behar dira. Bai lehen unekoak, eta bai hilabete igaro ondorengoak.
Alde batera zein bestera uler litezkeen “konfiantza”, “erresilientzia”, “demokrazia” eta gainerakoak usaiakoak izanik, azpimarratu behar da AEBetako idazkari Antony Blinkenek ez duela Yoon ez haren kolpe-saioa gaitzetsi. Ez diola aparteko babesik eskaini parlamentuari, ez kolpearen aurka kalean dabilen jendeari. Beste batzuetan ez da horrela izaten.
Hori bai, biziro kezkatua dirudi berak, Blinkenek (Yooni esker, hein handi batean), bere lorpen diplomatiko nagusitzat duen AEB-Japonia-Hego Korea ententearen etorkizunarekin. Japonia –batez ere hango jendea– ez litzatekeelako batere eroso sentituko Hego Korea “zibiko-militar” bati lotuta.
Hego Koreako krisi horretan Estatu Batuak begirale hutsak baino askoz gehiago ez ote diren susmoa mahairatu dudan bakoitzean, arrapostu berbera aurkitu dut: zergatik egin behar lukete AEBek halakorik? Zer irabazten dute Estatu Batuek Hego Korea Syngman Rhee, Park Chung Hee edo Chun Doo-hwan diktadoreen garaietara itzularazita?
Utz dezagun geopolitika iluna beste egun baterako. Askoz argigarriagoak diren zifretan islatzen da gaur egun ontziolen jarduera munduan. Duela gutxi arte munduko itsasontzi gehienak, zibilak zein militarrak, egiten (ahal) zituzten Estatu Batuak eta Mendebaldeko aliatuak galduta daude jada sailkapenean. Eta iraganeko sasoia berreskuratzea ametsa da: itsasontzigintzak ez du horrela funtzionatzen; uzten denean, luzaroko, betirako uzten da.
AEBentzat gaitz erdi litzateke ontzigintza-ahalmen hori aurkariaren, etsaiaren eskuetara joan ez balitz. Baina Txinak jada munduko ontzigintzaren erdia baino gehiago beretzen du; eta haren ehunekoa hazten ari dira. Ahalmen horren zati bat, noski, gerraontziak egiteko erabiltzen du. Estatu Batuetako planifikatzaile militarrak aspaldi asaldarazi zituen ziztuan egin ere.
Hego Korea da hegemonia horretatik zertxobait salbuesten den bakarra (dagoeneko Txinaren erdia baino gutxiago izan arren). Japonia da hirugarrena, baina Hego Korearen erdira ere iritsi gabe. Ahaztu behar ez diren zifrak eta joerak dira.
Bizkitartean, Yoonen jarraitzaileek ahazten ez dutena da bi aste barru Trump agintean izango dela Etxe Zurian.
Eta agian horregatik guztiagatik, Burtsak gora egin du Yoonek aske jarraitu duenean.
Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.
Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.
Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.
1.000tik gora emakume elkartu ziren abuztuaren hondarrean 2023ko Emakume Baserritarren Biltzar Nazionalean. Yoon Seok-yeol Koreako Gobernuko presidenteari kargua uzteko eskatu diote, nekazaritzarentzat eta nekazarientzat kaltegarriak diren politikak ezartzen ari delako.
Hornigaien mundu mailako krisiak txip erdieroaleen eskasiarekin jo du goia. Pandemiaren behin behineko ondorio bat dela diotenen aurrean, badira uste dutenak energiaren krisi globalak azaleratutako arazoa dela honakoa. Txipak dira egungo petrolioa, eta bere gailurra gainditu... [+]
Igandean 34 kasu berri zenbatu zituzten Hego Korean, apirilaren 9tik herrialdeak izan duen zifrarik altuena. Agerraldia hiriburuan eman zen, gau giroko tabernetako erremuan. Hori horrela, Gobernuak tabernak ixteko erabakia hartu du.
300 eserlekutik 180 eskuratu ditu Moon Jae-inen Alderdi Demokratak. 1987tik, diktaduraren osteko lehenengo hauteskundeetatik, gehiengo handiena izan da Jae-inena. Parte hartzeak ere gora egin du, %66,2koa izan da; altuena 1992tik.
Maskarilla jantzita joan dira bozka eman dute herritar guztiak, eta hauteslekuan tenperatura neurtu zaie. Ondoren eskuak garbitu eta guanteak jantzi behar izan dituzte.
Hego Koreako Barne eta Segurtasun Ministerioak garatutako app bat erabil dezake datorren astetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak, koronabirusaren krisian herritarrak monitorizatu eta geolokalizatuta edukitzeko. Korean pribatutasunarekin loturiko legea aldatu behar... [+]
Munduan kutsatu gehien zuen bigarren herrialdea izatetik adituek miresten duten sistema bat ezartzera pasatu da Hego Korea. Herrialdea ixteko beharrik gabe, egunean 900 kutsatu izatetik 114 izatera pasatzea lortu du.
Hego Koreako Auzitegi Konstituzionalak onartu du Park Geun-hye presidentearen kargugabetzea. Asanblada Nazionalak abenduan egin zuen proposamena, herrialdean inoiz egondako ustelkeria eskandalu handienarekin lotu zutenean. Hego Korean hauteskunde bidez hautatutako lider bat... [+]