Aurten iaz baino sei aldiz rohingya gehiago dira Bangladeshko errefuxiatu esparruetatik itsasoz ihes egin dutenak, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzaren arabera. Rohingyak Myanmarren jasandako jazarpenagatik migratzera behartua izan den estaturik gabeko nazioa da. Bangladeshen baldintza okerretan eta pilatuta bizi dira ia milioi bat, eta handik ihes egin nahian, aurten 200 inguru hil dira itsasoan.
Ia milioi bat Rohingya bizi da Bangladeshko hego-ekialdeko errefuxiatu esparruetan, Cox’s Bazar eskualdean, Myanmarren sufritutako jazarpen eta diskriminaziotik ihesi; besteak beste, armadaren erasoen biktima dira eta Herritartasun Legeak ez die onartzen Myanmarko herritartasuna rohingyei. Munduan errefuxiatu gehien biltzen dituztenen artean daude Bangladesheko eremu horiek, eta gehiegizko biztanleriaren ondorioz, osasun baldintza okerretan bizi direla salatu dute Mugarik Gabeko Medikuek.
Nazio Batuen Erakundeko errefuxiatuen aferaz arduratzen den UNHCR taldeak asteburuan jakinarazi du aurten iaz baino sei aldiz gehiago direla Bangladeshko esparruetatik itsasoz ihes egiten duten rohingyak. Aldi berean, itsasoan hildako edota desagertutako kopurua azken urteetan ikusi gabeak dira: 200 inguru izan dira, NBEk bildu dituen datuen arabera.
Azken egunetan, erakundeak nazioarteari neurriak exijitu dizkio, hilabete desagertuta zeramaten 180 rohingyak Indonesian lehorreratu ostean. Igandean, halaber, Bangladeshko errefuxiatu esparruetatik zetozen beste 57 iritsi ziren Indonesiara.
Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.
Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.