Itp

ITPren akzioen gehiengoa, Bain Capital funtsaren esku

  • Rolls Roycek, Zamudioko ITP Aero enpresaren jabeak, akordioa lortu du AEBetako Bain Capital funtsarekin, zeinak bazkide dituen Espainiako JB Capital Market funtsa –Botin familiarena– eta Andoaingo SAPA armagintza enpresa –Aperribai familiarena–. 1.700 milioi eurotan salduko du ITP Rolls Roycek, aurrerantzean enpresa horren bezero nagusia izango denak.

Argazkia: Laurallagourbi / Wikimedia

2021eko irailaren 28an - 07:34
Azken eguneraketa: 10:20

Bain Capitalek bi bazkide (JB eta Sapa) lotu ditu oraingoz –ez dute zehaztu enpresa horietako bakoitzaren parte hartzea zenbatekoa den–, baina litekeena da aurrerago enpresa gehiago sartzea, eta Eusko Jarularitzak ere akzioen zati bat erostea, Berriako kazetari Iker Aranburuk azaldu bezala. Gutxienez akzioen %70 gordeko ditu Bain Capitalek.

Bain Capital-en bi bazkideen esku hartzeak erraztu egin du operazioa, SAPA enpresak "defentsa arloan" diharduelako –EITBk nabarmendu bezala–, ITP bezala –hegazkin militarren sektorean–. Sektore estrategikoa da hura Espainiako Gobernuarentzat, eta ITP saltzeko operazioak Madrilen oniritzia behar duen neurrian, SAPAren presentziak gauzak erraztu ditu.

Enpresak Zamudion jarraituko du

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Ekonomiaren Garapenerako sailburuak adierazi du "garrantzitsuena" dela funtsa ez den %30 horrek "erabakitzeko ahalmena" izatea da bost urte barru konpainia Burtsara atera edo AEBko funtsak alde egitea erabakiko balu. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Tapiak esan du Jaurlaritza bere balizko parte hartzearen "azterketa zehatz eta sakona" egiten ari dela.

Hain justu, Jaurlaritzak pasa den hastean agertutako zalantzen aurrean, ITP Aerok Zamaudion jarraituko duela adierazi dute enpresaren jabeek, eta enpresa-proiektuari eta enpleguari eutsiko zaiola –ITPk 1.500 langile ditu Euskal Herrian–. Halaber, Carlos Alzolak jarraituko du zuzendari karguan.

Lan gatazkak

Iazko irailean 121 langile kaleratu zituzten Zamudioko egoitzatik; eta pasa den maiatzean, ITP Aero Castings enpresak Barakaldo eta Sestaon egindako beste 87 kaleratzeak baliogabe jo zituen EAEko Auzitegi Nagusiak, eta agindu langileak berriz hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itp
Armagintza negozioa
Aperribay familiaren sei milioi euroko tankeak erabiliko ditu NATOk

NATOko estatukideek, Aliantza Atlantikoko zuzendaritzak hala aginduta, Defentsako aurrekontuak nabarmen handitu behar izan dituzte, baita armak bidali ere erakundeak esandako gatazka-lekuetara. Aurrekontu igoera horiei esker, Euskal Herriko armagintza enpresak are gehiago ari... [+]


2022-02-23 | ARGIA
ITP Aero PCBko langileek lortu dute enpresak kaleratu nahi zituen 83 kideak beren lanpostuetara itzultzea

430 greba egun eta gero, ITP Aero PCBko langileek garaipena lortu dute. Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du EAEko Auzitegi Nagusiak emaniko ebazpena, eta baliogabetzat jo du enpresak egin asmo zuen lan erregulazioa. Ondorioz, enpresak kaleratu nahi zituen 83 langileak... [+]


2021-05-04 | ARGIA
ITP enpresak kaleraturiko 87 langileak berriz hartu beharko ditu, epailearen aginduz

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die sindikatuei: ITP Aero Castings enpresak Barakaldon eta Sestaon egindako kaleratzeak baliogabe jo ditu eta 87 langileak berriz hartzeko agindu du.


2019-03-27 | ARGIA
Armagintzaren aurkako bizimartxa apirilaren 6an

Hurrengo apirilaren 6an, larunbata, “Armagintza, gastu militarra eta gerraren kontrako XII martxa” burutuko da. Bizkaiko zenbait kolektibo antimilitarista, ekologista eta nazioarteko elkartasun taldek bultzatutako ekimena izango da.


2017-09-05 | Estitxu Eizagirre
Sirian erasoan ari diren hegazkinak euskal enpresek ere eginak dira

Siriako gerran erabiltzen ari diren Eurofighter erasorako hegazkinaren zati batzuk Euskal Herriko Itp, Aernnova eta Sener enpresek egiten dituzte. Leopardo gudarako orgaren zati batzuk Sapak egiten ditu.


Eguneraketa berriak daude