Itoizen doinuak egun ere oraindik entzuten diren arren, aspaldi amaitu zen taldearen bidea, oholtzan behintzat. Izan ere, pantailan ikusteko azken aukera iritsi zaigu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zuzendarien eskutik. Itoiz, udako sesioak filma aurkeztuko dute gaur zinema aretoetan.
Musika, fikzioa eta dokumentala uztartzen ditu ikus-entzunezkoak. Juan Carlos Perez taldekideak taldearen desegiteari buruz hausnartzen du, egindako ibilbidea, musika estiloa, garaia bera eta haien bidea markatu zituztenak.
Taldearen esentziaren bila egindako bidaia "katartiko" bat proposatzen du filmak. Taldearen hastapenak 70eko hamarkadako Mutrikuko rock talde progresibo gisa birbiziz, iraganarekin adiskidetzeko balioko diona.