Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.
Aurreko urteko uztailean jakinarazi zuten, Barakaldon (Bizkaia), militante politiko bati eraso ziola faxista talde batek. Tentsio une baten ostean, labanaz eraso zion Asier Garcia izeneko faxista batek, eta erasotua hiltzen saiatu zen. Sastakatzea ia guztiz saihestea lortu zuen berak, baina ebaki bat jasan zuen bularraldean.
Berriki azaldu dute, baina, erasotua izan zen pertsona zigortu dutela orain: 600 euroko isun bat jarri diote, eraso zion faxistetako bati aurre egitea egotzita. Salatu duenez, inolako frogarik gabe ezarri diote zigorra, eta helegite bat aurkeztuko du.
Iazko udan, eraso faxistaren berri ematean, aditzera eman zuten Outlaws MC taldeko kide zirela erasotzaileak. Amerikako Estatu Batuetan sortu zuten taldea 1935ean; supremazista, arrazista eta homofoboa dena, besteak beste.
Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.
Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.
Larunbaterako 11:00etan jarri dute hitzordua Baionako geltoki aitzinean sindikatuek. Deialdiari juntatu dira beste elkarte, kolektibo zein alderdi zenbait ere, tartean, Cimade edota Alda elkarteak.
Frantziako Estatuan zein Ipar Euskal Herrian RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdia lehen indar atera izanari erantzuteko manifestazioa egin dute Baionako karriketan gaindi, oihu eta txistu artean.
Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.
Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.
“Argi daukagu eraso horrek konnotazio politiko argiak dituela” adierazi du Ezkerraldea Antifaxista taldeak, asteartean gertatutako erasoaren inguruan.
Sare sozialetan eman du jakitera erasotuak, asteazkenean labankada batez bera hiltzen saiatu direla.
NH Iruña Park hotelera bertaratuko da Vox alderdiko burua, eta han elkarretaratzeko deia egin dute, 'Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista' lelopean.
Turin, 1943ko martxoaren 5a. FIAT automobilgintza etxeko Mirafiori fabrikako langileek grebari ekin zioten, “ogia, bakea eta askatasuna” eskatuz.
"Faxismoaren gorpuzte berriaren aurrean gaudela" iritzita, irakurketa partekatua sustatu eta eztabaida piztea dute helburu Bergarako jardunaldiek.
Hedabide katalaneko langileek jakinarazi dute urrian mezu faxistez betetako eskutitz bat jaso zutela erredakzioan, eta maiz iraintzen dituztela kazetariak. Halere, salaketarik ez jartzea erabaki dute, "polizien eta eskuin muturreko kideen arteko lotura egiaztatu... [+]