Aurrerapena: Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke

  • Aste honetako ARGIAren Net Hurbil atalak lerroburu horiek daramatza: “Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke”. Iturri fidagarrietan oinarritutako informazioa da, gure artean oharkabean pasatzen ari dena. Lehenbiziko aldiz Frantziako erakunde publiko batek eskaturik bi ekonomialarik zehaztu dituztelako erreaktore nuklear baten istripu handi batek sortuko lituzkeen kalteak.


2013ko otsailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Fukushiman kiskali diren 4 erreaktoreetako bat gisa berean kontrolik gabe hondatutako balitz, Frantziak 430.000 milioiko galerak nozituko lituzke.

Three Mile Islanden (Harrisbourg, AEB) 1979an gertatutako istripu larria gaur Frantzian pasatuz gero, kudeatzeko modukoa litzateke. Aldiz, Fukushiman kiskali diren 4 erreaktoreetako bat gisa berean kontrolik gabe hondatutako balitz, Frantziak 430.000 milioiko galerak nozituko lituzke.

Ludivine Pascucci-Cahen eta Patrick Momal ekonomialariek egin dituzte kalkuluak Institut de Radioproteccion et de Sûreté Nucléaire (IRSN) erakundearentzako. IRSN da Frantzian nuklearren inguruko informaziorik onena kudeatzen duen erakunde publikoa, Espainian Consejo de Seguridad Nuclear denaren baliokidea.

IRSNk zabaldutako 10 orriko laburpenak bi hipotesi landu ditu. Lehena da istripu larri bat baina ez masiboa. Hau da, AEBetan 1979an Three Mile Islanden gertatutakoa bezalakoa: erreaktorea bera kiskaltzen da, erradioaktibitate kopuru bat ateratzen da zentraletik kanpo baina modu kontrolatu samarrean. Istripu honek Frantzian -kalkuluetan ez dira sartu Europako beste herrialdeak, frantsesekin muga egiten dutenak, ikerlariek aitortu dute garbi- 120.000 milioi euroko kalteak eragingo lituzke.

Bigarren hipotesia: istripua larria izateaz gain isuri erradiaktibo masiboak sortzen dituena. Txar honetan ere egileek tentuz jokatu dute, ez dute aztertu Fukushiman bezala lau erreaktore urtzea, 900 MegaWatteko bakar bat baizik. Alegia, Bordele ondoan, guregandik 300 kilometrora, 900 MWteko lau erreaktore dauzkan Le Blayaisen bakar bat matxuratzen dela, era inkontrolatuan, hori bai. Ezin kudeatuzko hondamendia litzateke. Frantzian bertan 430.000 milioi euroko galerak eragingo lituzke. 100.000 errefuxiatu. Frantziaren BPGaren %20ren galera, 10 urteko hazkundea. Shock honek mugimendu politiko eta sozialak ere eragingo lituzkete: nola egiten dio aurre 430.000 milioiko galerei 2011ko aurrekontuan 286.000 milioi -91.000 milioi zorretan utziz- gastatu zituen estatu batek?

“Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke” albistea osorik paperezko ARGIAn harpidedunek leitu dezakete egunotan bertan, eta ostegunetik aurrera egongo da eskuragai Internetez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Nuklearra energia garbitzat hartzea eskatu du Europako Legebiltzarrak

Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien... [+]


Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Microsoftek energia nuklearra erabili nahi du adimen artifiziala elikatzeko

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Zehatzago esanda, beste norbaiten ordenagailuz betetako pabiloi erraldoiak dira hodeia, eta energia kopuru izugarriak behar dituzte. Microsoftek erreaktore nuklear txikien aldeko apustua egin nahi du energia behar horiek... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


2023-08-01 | Ilargi Manzanares
Nigerreko estatu kolpeak Europako eta AEBetako interesak kolokan jarri ditu

Niamey-en eman zuten estatu kolpea, aurreko asteazkenean. Abdourrahmane Tchiani jenerala da kolpea jo duen militar taldearen burua, eta Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak (CEDEAO) aste bat eman diete presidente ohia berriro ezartzeko, eta bestela... [+]


2023-07-20 | Nicolas Goñi
Artikoan izotzen urtzeak zabor erradioaktiboak ere barreiatuko lituzke

Ekosistema artikoak bereziki hauskorrak dira, bertako tenperatura apalengatik izaki guzien hazkuntza mantsoa baita, eta nahasmendu baten ondotik berrosatzeko denbora luzea behar baita. Halere, ekosistema artikoak bihurtu dira XX. mendeko hainbat jarduera industrialen zabortegi,... [+]


Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


Tenperatura altuengatik, Rodano ibaiaren inguruko zentral nuklearren aktibitatea murriztu behar izan dute

Frantzia ekialdeko Bugey eta Saint-Alban herrietako zentralen elektrizitate ekoizpena murriztu dute, aktibitateak ondorioztatu uren tenperaturen emendioak ekosisteman eragin kalteak saihesteko. Eguraldiari dagokionez, tenperatura altuak aurreikusten dituztenez, erabakia hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude