Suediako hiriburuko auzo txiroetan bost gauez istiluak izan dira gazteen eta poliziaren artean. Hilaren 14an, poliziak 69 urteko gizon bat tiroka hil zuen, honek matxete batekin mehatxu egin eta gero. Astean zehar tentsioa areagotu eta igandean egin zuen eztanda, 50 eta 60 gaztek autoak erre eta poliziarekin istiluak izan dituzte.
Megafonen gazte erakundeak poliziari exijitu dio hildakoaren alargunari barkamena eskatzeko. Istiluen kontra agertu dira, baina azpimarratu dute “gizartearen gabeziak eragindako erantzunak” direla.
Istiluak eragin diren auzoak, Husby, Kista, Rinkeby, Jakosbsberg eta Norsborg esaterako, Stockholm-eko txiroenetarikoak dira. Langabezia gazteen artean %20koa da eta orokorrean %8koa, Suedian baino dezente altuagoa.
Integrazio Ministro Erik Ullenhagek adierazi du langabezia tasa handiak eta gizarte bazterketak eragindako istiluak direla. Bere ustez, “gertakari horiek auzo horietan egiten diren ekintza positiboak estali dituzte”.
Immigrazioari buruzko eztabaida pizteko gertakari hauek baliatu dituzte Suediako mugimendu eskuindarrek. Haien ustez, kulturalki auzo anitzak izateak eragin dituelako istiluak.
Bertakoek ateratako bideoak:
Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]
Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.
Seme-alaba jaioberria zaintzeko baimen ordainduaren zati bat aiton-amonei edota gertuko beste norbaiti eman diezaiekete gurasoek Suedian, uztail honetatik aurrera.
Maiatzaren 11n ospatuko da Suedian Eurovision jaialdia eta Israelen parte hartzeak kritika ugari sortu ditu. Europako milaka artista eta ehunka antolakundek jaialdiari boikota egiteko deia egin dute. Aurten Malmö hirian izango da ekitaldia eta aurreko egunetan, milaka... [+]
Suedia, Danimarka, Norvegia eta Finlandiako langileak auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresaren aurkako “elkartasun greba” abiarazi zuten iragan urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko. Elon Musk enpresari milloiduna presionatzeari esker,... [+]
Auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresako Suediako 120 mekanikarik grebari ekin zioten urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko, eta inguruko herrialde eta sindikatu nagusietara zabaldu da Musken aurkako boikota. "Elkartasun greba" deritzonaren... [+]
Ordenagailuek eta pantailek ikasgeletan betetzen duten funtzioaz eztabaidatzen aritu dira Suedian azken hilabeteotan, aditu ugariri txostena ere eskatu die Hezkuntza ministroak, eta erabaki du eskolak digitalizatzeko estrategia etetea. 150 milioi euro bideratuko dituzte... [+]
Badirudi Turkiak behin betiko baimenduko duela Finlandia NATOren parte izatea, "PKK-ren eta bere adarren aurkako borrokari" lotuta, Turkiak jarritako baldintzak bete dituela iritzita. Suediari, ordea, oraindik ez dio atea erabat ireki: 120 "terrorista"... [+]
Asteartean jakinarazi zen Nord Stream gasoduktuan gas isuria antzeman zela. Sabotajea da hipotesi nagusia, ekintzaren egiletza argi ez badago ere; Errusia jo dute erruduntzat Polonia eta Ukrainak, eta AEBek buruturiko sabotajea izan daitekeela iradoki du hainbatek, Radek... [+]
Suedia hegoaldean dagoen duela mila urteko idazkun erruniko baten interpretazio berriak dio, mende batzuk lehenago gertaturiko hondamen klimatiko bat eduki nahi izan zutela bikingoek gogoan.
Stockholm (Suedia) 1896. Hilma Af Klint (1862-1944) margolariak eta beste lau lagun artistek boskote bat osatu zuten espiritismo saioak egiteko. Saio horietan oinarrituta, idazketa eta pintura automatikoan jarduten zuten taldekideek. Handik urte batzuetara, Klintek... [+]
Hamarkadetan mantendutako neutraltasuna alboratu dute bi herrialdeek.“Urrats historikoa da”,adierazi du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak. Errusiako Gobernuak ohartarazi du neurri "militarrak" hartzera behartuta dagoela.
1923an emakume baten eskeletoa aurkitu zuten Suedian. 3D teknologia baliatuz Lagmansörengo emakumea eskultura hiperrealista da orain.
Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak Julian Assange kazetariaren kasua ikertu du. Ikerketa horren xehetasunak azaldu zituen lehen aldiz 2020ko otsailean Suitzako Republik hedabide independenteko Daniel Ryser kazetariak egindako elkarrizketa zorrotz eta... [+]