Israeli eta Tel Aviveko Maccabiri boikot egiteko eskubidea aldarrikatu dute

  • Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldea Baskoniaren aurka Gasteizen lehiatu baino egun bat lehenago, dozenaka lagun bildu dira Arabako hiriburuan Israelgo kirol ordezkari handienarentzako boikota eskatzeko. BDZ taldearen, Gasteizko komunitate islamiar-arabiarraren, Indar Baskoniaren eta Iraultza 1921-en elkarlanari esker eraman dute aurrera mobilizazioa.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 31n - 09:00
Urtarrilaren 30ean Israelgo Estatuaren eta Maccabi saskibaloi taldearen aurka Gasteizen egin zuten manifestazioa. Argazkia: @halabedi

Ostegunean izango da partida. Urtarrilaren 31n Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldea Gasteizen egongo da Baskoniaren aurka aritzeko. Euroleague liga itxia bilakatu zen unetik, ohikoa bilakatu den partidua dugu hau.

Gauzak horrela, Israeli Boikot aldarrikatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko ekimenak ere ohikoak bilakatu dira gurean. Asteazkenean, partidua ospatu baino egun bat lehenago, elkarretaratzea egin dute Andra Maria Zuriaren plazan. BDZ taldeaz  gain, Gasteizko komunitate islamiar-arabiarra, Indar Baskonia eta Iraultza 1921 ere batu dira deialdira.

Aurreratu dutenez, partida egunean, ostegunean, palestinar banderak eta “Palestina askatu!” oihuak eramango dituzte zelaira. Horretarako, hitzordu bat jarri dute: 19:45ean pabilioi kanpoan.

Elkarretaratzean, CAF-eko langileei elkartasuna adierazteko aukera izan dute. Izan ere, Jerusalemgo tranbiaren lehia uzteko eskatu diote langileek enpresari. “Ez dugu nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan parte hartu behar”, ziurtatu du langile batzordeak. BDSren boikoterako deiari jarraituz egin dute eskaera langileen ordezkariek.

Israelgo Estatuaren kirol ordezkaritzaren presentziak, aurrekoetan bezala, polemika piztu du hirian. Izan ere, ezagunak dira kluba Israelgo apartheid erregimenaren normalizazio kanpainarekin lotzen duten zantzuak. 2009an, adibidez, Tel Aviveko Maccabik armadaren aldeko propaganda kanpainia batean hartu zuen parte, Berun urtua izeneko operazio militarraren testuinguruan. Operazio hark 1.400 hildako utzi zituen Gazan.

Boikota, eskubide zilegia

Ostegunean auskalo zer gertatuko den saskibaloi zelaiaren barruan, baina aurrekariak ez dira onak. BDZ mugimenduko kideei isunak jarri dizkiete, kasu konkretu batzuetan kideak auzipetuz. “Batzuetan jipoitu ere egin gaituzte Maccabi eta Israel salatzeagatik”. Palestinako bandera irudikatzeko puxikak sartzea ere debekatu diete, ateetan zaleei banatzeko esku-orri informatiboak kendu dizkiete… “Kantxara jauzi egin dugun bi alditan ere salaketak eta isunak jasan ditugu, baina, ebazpenaren arabera, delitua ez da izan jauzi egitea, ikur palestinarrarekin jauzi egitea baizik”.

Gainera, Iraultza 1921-ek, Indar Baskoniak edo Komunitate islamiar-arabiarrak poliziaren partetik jasandakoak izan dituzte gogoan. Indar Baskoniako kideek Palestinako edo Kurdistaneko ikurrak sartzea eragotzi diete eta, kasu batean, Indar Baskoniako kide bati kamiseta kenduarazi zioten; Iraultza 1921 (literalki) dioen pankarta ateratzeagatik 30.000 euroko isuna jarri diete ikasturte honetan; elkarretaratzeetan arabieraz kantatzen duen jendeari poliziak behin baino gehiagotan “ohartarazi” die arabieraz ez kantatzeko…

Urtarrilaren 25ean akordio proposamen bat aurkeztu zuen Udal Batzarrean EH Bildu Gasteiz taldeak Indar Baskonia, Iraultza 1921, Gasteizko BDZ eta Gasteizko Komunitate islamiar-arabiarraren izenean. Bertan, BDZ taldeko kide batek hartu zuen hitza, akordio proposamena azalduz eta alderdi politikoen babesa eskatuz. Akordio proposamena ez zen aurrera atera, PP-k, PSE-k eta EAJ-k kontra bozkatu zutelako.

Manifestazioko irudi gehiago (Halabedi Irratia):

Albiste hau Halabedi Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
“Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa”

Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]


Palestinarekin elkartasuna, sionismoa eta alderdi instituzionalak

Urtebete pasa da palestinar erresistentziak burua altxatu eta Israelek inoiz egin duen ofentsibarik bortitzena hasi zuenetik. Tamalez, egoerak okerrera egin du, Israelek bere ofentsiba areagotu baitu palestinar lurrez harago, Libano, Siria, Yemen edota Iranen aurkako eraso... [+]


2024-10-10 | Julene Flamarique
Arrasateko Eroskitik eta Alcampotik produktu israeldarrak kentzea lortu dute, orain Lidl eta BM-n gauza bera nahi dute

Herriko supermerkatuetan salgai dituzten produktu eta saltokiei eskatu diete Israelen ekoitzitako produktuak saltzeari uztea: Arrasateko Eroskik eta Alcampok eskaria onartu dute; Lidl eta BMk ez. Elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Lidl supermerkatu aurrean.


2024-10-07 | Leire Ibar
Espainia “gorrotoa ereiteko paradisua” dela dio Israelgo Gobernuak

Asteburuan Espainiako Estatuko hiri ugaritan egindako mobilizazioen harira, Israelgo Atzerri Gaietarako Ministerioak eta Israelen Espainiako Enbaxadak "terrorismoa goraipatzea" egotzi diote Espainiari.


Bonba hotsak Libanon eta Gazan, urriaren 7 hartatik urtebetera

Israelgo armadak bortizki egin du eraso igandetik astelehenerako gauean, Hamasen urriaren 7ko erasoaldiaren urtemugarekin bat eginez. Libanoko Beirut hiriburuaren hegoaldea bonbardatu du, eta Gaza erdiguneko beste ospitale bat ere bai.


2024-09-03 | Jon Torner Zabala
FIFAk berriro atzeratu du Israel zigortzeko eskaerari buruzko erabakia

"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


2024-06-19 | Axier Lopez
EHUk ez du akordio berririk sinatuko CAFekin, giza eskubideak urratzen dituen Jerusalemgo tranbia utzi arte

Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]


Mondragon Korporazioa elkarlanean ari da Israelgo defentsa fabrikatzaile handienarekin

Mondragon Korporazioak bost proiektu ditu esku artean erakunde israeldarrekin Ahoztar Zelaietak El Salton salatu duenez. Horren bidez hiru milioi euro inguru irabaziko ditu Mondragonek.

 


Eguneraketa berriak daude