Israelek dio blokeoak jarraituko duela Hamasek bahituak askatu arte

  • Israelgo Energia ministroak txiokatutako mezua da hori. Milaka hildako dira dagoeneko Palestina eta Israelen arteko oraingo gerra honetan. Lurreko erasoaren prestaketan, Israelgo Armadak aire erasoekin jarraitzen du oraindik, lege eta araurik gabeko gerra geratzeko NBEren eta nazioarteko erakunde humanitarioen deiei muzin eginez. Zabaldu da, halaber, larunbateko erasoaren aurretik Egiptok jakinarazi ziola Israeli Hamas zerbait prestatzen ari zela.


2023ko urriaren 12an - 11:49
Azken eguneraketa: 16:05
Argazkia: NPR News
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Palestinako Agintaritzaren arabera, ostegun goizera arte Gazan hildakoak 1.200 dira, erdiak umeak eta emakumezkoak. Zaurituak 5.600 dira. Zisjordanian ere Israelgo indarrek 28 palestinar hil dituzte eta 150 zauritu. Israelgo armadaren esanetan, Hamasek 1.300 Israeldar hil ditu eta 3.300 zauritu.

Israelek Gaza erabat blokeatua du, eta ondorioz, gazatarrak Gazako lurraldeetan bakarrik mugitu daitezke. NBEko Palestinako Errefuxiatuen Agentziaren arabera, 338.000 desplazatu daude; horietatik 218.000tik gora aipatu agentziako eskoletan, eta 15.000 Agintaritza Palestinarraren ikastetxeetan. Gazako ospitaleak gainezka daude eta nazioarteko erakunde humanitarioek ohartarazten dutenez, argiaren eta uraren blokeoarekin, ospitaleak bihur daitezke gorputegi erraldoiak.

Lur erasoaren zain

Israelgo Gobernuak behin eta berriro dio gerra luzea izango dela eta, gainera, baieztatu du lurreko erasoa egin eta Gazara sartu egingo dela, Hamaseko azpiegitura behar beste astindu ondoren. Hamas, ordea, prestatuta omen dago horretarako, badaki zer datorkion, eta bere miliziek gogor erantzun dezakete aurrez prestatutako eszenatokian. Israeldarrek dena dute alde, aireko kontrola eta lurrean ehunka tanke, 300.000 soldaduko armada eta, besteak beste, AEBetako armadaren erabateko sostengua eta laguntza.

Baina Hamasek asko ikasi du Israelgo aurreko erasoetatik, eta hirietako gerrilla gerrarako hobeto prestatuago dago. Ugari dituzten tankeen aurkako minekin eta tankeen aurkako misilekin min handia egin diezaiokete Israelgo armadari. Horrez gain, milaka suziri dituzte Israelera jaurtitzeko. Israelek ohikoan suntsitzen ditu, baina joan den larunbateko erasoan, Hamasek milaka jaurti zituen eta defentsa sistema blokeatu zion. Kopuru kontuak ez daude argi oraindik, baina israeldar ugari suziri horien ondorioz hil dira.

Orain Israelgo armada Gazan egiten ari den erasoekin, populazio zibila zigortzeaz gain, israeldarrak Hamaseko azpiegitura suntsitzen ari dira. Beste gauza bat da noraino lortzen duten hori, kontuan hartuta Gazako lur azpia tunelez josia dagoela. 2007ko lur erasoan Israelgo armadak ehunka palestinar hil zituen eta 67 soldadu galdu zituen. Ez dago zalantzarik une honetako gerra nork irabaziko duen, baina zenbat soldatu eta zibil gal ditzake orain?

Blokeoa altxatzearen truke, bahituak

Ez dago argi oraindik zenbat israeldar dituen bahituta Hamasek, baina Israelgo armadaren arabera 97 lirateke, eta horien artean legoke Ivan Illarramendi Israelen bizi den euskal herritarra. Israelgo Gobernuko Energia ministro Israel Katzek txiokatu duenez, ez da ur, erregai eta elektrizitate blokeorik kenduko Hamasek bahituak askatu arte, “humanitarismoa humanitarismoaren truke, inork ez digu moral irakasgairik emango”.

Bahituekiko jokatzeko molde berria litzateke hori, orain arte ohikoan presoengatik trukatzeko ohitura dutelako bi herrialdeek. Esate baterako, oso ospetsua izan zen Gilad Shalit tanke gidaria, 2006an hartu zuen preso Hamasek eta 2011n utzi zuen libre 1.027 presoren truke.

Egiptok jakinarazi zion Israeli

AEBetako Ordezkarien Ganberako Atzerri Gaietarako Batzordeko lehendakari Michael McCaul-ek esan duenez, Egiptok larunbateko erasoak baino hiru egun lehenago ohartarazi zion Israeli Hamas egon zitekeela zerbait prestatzen, The Guardian-ek argitaratutakoaren arabera. Hori bai, McCaulek aipatu duenez, gakoa da jakitea ohartarazpena zein mailatan egin zen.

Egipto eta Israelgo zerbitzu sekretuak elkar lanean aritzen dira Hamas kontrolatua izateko, eta esaten da Egiptok Hamasi buruzko informazio maila handia duela, izan ere Hamasen eta Egiptoko Anaia Musulmanen harremanak oso estuak dira. 2013an Egiptoko armadak estatu kolpea eman zuen herrialdea era legitimoan gobernatzen zuen Anaia Musulmanen aurka, eta harrez geroztik erakunde horren aurkako errepresio handia bultzatu du.

Propaganda gerra: Kfar Aza

Gazatik bi kilometrora dagoen kibbutza da Kfar Aza eta joan den urriaren 7an Hamasen erasoa jasandakoetako bat. Bi egun behar izan zituen Israelgo armadak berriz ere herria hartzeko. Herriak 700 bat biztanle ditu eta armadak esan zuenez, Hamasek 100 bat herritar hil zituen. Hori astelehenean. Asteartean, aldiz, eta nazioarteko hedabide ugari gonbidatuta, armadak txango mediatikoa antolatu zuen herrian, Hamasen sarraskiaren berri emateko.

Oraingoan ordea, munduan barrena berehala barreiatu zen albistea eman zuten: Hamaseko milizianoek burua moztu zieten 40 ume txikiri. Ez zuten inongo frogarik erakutsi, ordea, ez iruditan ez bestelakorik. Hala ere, nazioarteko hedabide gehienek eman zuten horren berri oso modu zabalean. Ez da beti horrela, gogoratu besterik ez Seymour Hershen kasua, zeinak aurten bertan argitaratu zuen AEBek zartatu zutela Errusia eta Alemania arteko gaseoduktoa. The New York Times, Washington Post-ek eta beste askok ez zuten Hershen berria eman, argudiatuz kazetariak ez zuela bere iturrien berririk ematen.

Umeen berriaren harira, halaber, asko barreiatu da PPko eledun Borja Semperren txioa: “Hamasek sehaskan moztu zien burua umeei. Umeak sehaskan. Eta ez dut ezer gehiago esango. Hori bai, testuingurua eman zaleak eta distantziakideak joan zaitezkete pikutara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Hezbollahk 200 suziritik gora jaurti ditu Israelera, sionistek komandante bat hil ondoren

Hezbollahren goi mailako bi agintari militar hil ditu Israelek hilabete batean. Tentsioak gora jarraitzen du, erabateko gerra pizteko kezka artean.


Suntsitutakoa berriz bondardatzen ari da Israel, norabide argirik gabe

Hamarnaka mila pertsonak ihes egin behar izan dute Khan Younis eta Gaza hirietatik azken egunetan, nora joan izan gabe. Israelgo armadaren eta Netanyahuren arteko talkak azaleratuz doaz, eta Hezbollahren aurkako gerra geroz eta gertuago dago. Su-eten proposamena mahai gainean... [+]


2024-07-04 | Gedar
Sionistek gutxienez 21.000 palestinar dituzte preso

Kartzela sionistetako pilaketaz ohartarazi du Shin Bet segurtasun- eta inteligentzia-zerbitzuak berak. Hainbat iturrik sarri eman dute palestinarrek espetxe horietan jasaten dituzten tratu txarren berri, eta espetxeak handitzen jarraitzen dute sionistek.


Irunberriko Udalak ez du eraso sexisten aurkako kartela jarriko herrian, “ez delako beharrezkoa”

Irunberriko Talde Feministaren eskaerari uko egin eta eraso sexisten aurkako kartela ez dutela herri sarreran jarriko erabaki du Rocío Monclús buru duen udal gobernuak, ez dela beharrezkoa argudiatuta, "beste eraso batzuk ere gertatzen direlako". Udalaren... [+]


Israelek bost kolonia gehiago legeztatuko ditu Zisjordanian, “Palestina errekonozitu duen herrialde bakoitzarengatik bana”

Nazioartean Palestinako Estatua aitortu izanari erantzunez hartu dute neurria, Israeleko Finantza ministroaren esanetan. Zeukan botere administratibo urria kendu diote Palestinako Aginte Nazionalari Zisjordaniako lurren laurdenean.


2024-07-02 | Gedar
Bidasoko suhiltzaileak Palestinako bandera kentzera behartu ditu Gipuzkoako Aldundiak

Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.


2024-07-02 | Axier Lopez
Palestinaren eta islamaren aurkako margoketak egin dituzte Azpeitian

Azpeitian Palestinari elkartasuna adierazteko mural batean mezu islamofoboak margotu dituzte. "Palestina Akatu" eta Islama minbiziarekin parekatzen duten pintaketak dira. Elkar-ekin mugimenduak salatu du ekintza.


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


2024-06-28 | Gedar
Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira Sanferminetan ere

Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.


Gazako erasoek ez dute etenik, 60 palestinar hil dituzte gutxienez azken 24 orduetan

Bost errefuxiatu kanpalekuri egin diete eraso sionistek 48 orduan, eta dozenaka lagun hil. NBEk ohartarazi du Israel nahita ari dela muturreko gosea sortzen Gazan, eta gerra krimena dela adierazi du.


21.000 haur falta dira Gazan, Save the Children GKEaren arabera

Marka gabeko hilobietan lurperatuta, hondakinen artean harrapatuta edo Israelek atxilotuta daude milaka ume. 17.000 haur umezurtz gelditu dira sionisten erasoen ondorioz.


2024-06-19 | Axier Lopez
EHUk ez du akordio berririk sinatuko CAFekin, giza eskubideak urratzen dituen Jerusalemgo tranbia utzi arte

Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude