Israelgo armadak garaiera handiko eraikinak bonbardatu ditu Gazan, eta 69 dira jada hildakoak

  • Israelen erasoak hasi zirenetik, Gazako Osasun Ministerioaren esanetan gutxienez 69 pertsona hil dituzte, 17 haur barne. 390 pertsona baino gehiago zauritu dira.


2021eko maiatzaren 13an - 10:31
Argazkia: @HoyPalestina
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

AlJazeera hedabideak jakinarazi duenez, Israelgo armadaren hegazkinek garaiera handiko eraikinei eraso egin diete Gazan. Palestinarrek Eid al-Fitr erlijio-eguna ospatzen dute maiatzaren 13an; aire-bonbardaketa gupidagabearekin esnatu dira.

Jonathan Conricus Israelgo armadaren bozeramaileak adierazi du, Gazaren aurkako erasoek aurrera egingo dutela, eta Israel, berriz, “agertoki askotarako” prestatzen ari dela. Bestetik, Benny Gantz Israelgo Denfentsa ministroak esan du operazio militarrak ez duela “amaiera datarik”. “Gazan etxe orratzak erortzen ari dira, enpresak suntsitzen, tunelak desagertzen, eta buruzagi militarrak hiltzen. Bonbardatzen jarraituko dugu, eta, gero, isiltasuna helduko da luzerako”, adierazi du defentsa ministroak.

Israelen mehatxuen aurrean Hamas ez da isilik geratu, eta Ismail Haniya buruzagiak adierazi du: “Israelek egoera gogortu nahi badu, horretarako prest gaude, eta gelditu nahi badu ere, prest gaude”.

Israelek Gazaren aurkako 500 bonbardaketa egin dituzte jada eta lurreko erasoak prestatzen ari dira. NBEren Segurtasun Kontseilua maiatzaren 12an elkartu zen berriz ere baina ezin izan zuten tentsioa baretzeko eskatzeko adierazpen bateraturik atera, AEBak aurka agertu direlako.

Bonbardaketetan Reema Saad kazetaria hil dute, senarra eta bi seme alabekin batera. Reema haurdun zegoen: 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
Egun bakarrean azken urtean Gazan hildako haur kopuru handiena eragin du Israelek

500 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 130 baino gehiago adin txikikoak, su etena apurtu eta bigarren egunean. “Hasiera baino ez” dela ohartarazi du Netanyahuk.


Israelek su etena apurtu du eta 400 hildakotik gora eragin ditu Gazan

Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.


Israelek Gazari argindarra moztu dio Hamas estutzeko, Netanyahuren hitzetan

Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


Gazako su etena kinka larrian, Israelek 620 preso palestinarren askatasuna gerarazi ostean

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


2025-02-19 | CTXT | Rafael Poch
Kontrainformazioak haizea alde du

Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]


Eguneraketa berriak daude