Israelgo egunkari Haaretz-ek hilabeteetako ikerketa egin du Israelgo Armadak iragan urriaren 7an Hamaseko erasoari nola erantzun zion aztertzeko. Armadako soldadu eta ofizial ugarirekin hitz egin du eta ondorioa argia da: Israelek Anibal direktiba indarrean jarri zuen, aurretik ahots ugarik esaten zuten bezala.
Erasoaren ondorengo asteetan ere azaleratu zen kontu hori. Orduko ikerketa batek azaldu zuen Hamaseko milizianoei helikopteroetatik tiro egin zitzaiela, baina eraso horietan Israeldar zibilak ere hil zituztela. Orain, Haaretz-en ikerketak datu gehiagorekin berresten du Israelgo Armadako agintariek Anibal direktiba indarrean jarri zutela. Direktiba honen arabera, soldaduak etsaiaren eskuetan gatibu erortzea eta xantaia egitea saihesteko, soldadu bahituak dauden tokiei eraso egitea baimentzen da, baita horrek soldaduen bizitza arriskuan jartzen badu ere.
Urriaren 7an 1.139 pertsona hil zituzten Hamaseko erasoan eta 250 bahitu hartu. Ikerketen arabera, dena den, hildako horietako hainbat soldadu eta zibil israeldar Israelgo Armadak eragin zituen. Hamasek erasoari ekin eta handik bost ordura, 11:22etan zehatz-mehatz, Gazako Dibisioak honako agindua jaso zuen: ibilgailu bakarra ere ezin da Gazara iritsi.
“Denek zekiten orduan ibilgailu horietan eraman zitzaketela zibilak edo soldaduak, eta denek zekiten zer esan nahi zuen Gazara itzultzeko galarazte horrek”, azaldu dio Haaretz-i iturri militar batek. Egunkarian azaltzen denez, hala ere, ez da ezagutzen Israelgo armadak horren ondorioz heriotzarik eragin zuen ala ez.
Argiago dago Armadak hiru gune militarretan erabili zuela Anibal protokoloa, horien artean Hamasek eraso egindako Reim basea, non baziren Gazako Dibisioko kuartel nagusia eta Nahal Oz kuartel aurreratua. 10:19an drone israeldar batek eraso egin zion baseari, baina aldez aurretik basekoak erasoaz ohartarazi zituzten eta jakinarazi zitzaien berehalakoan soldaduak sartuko zirela eta ez ateratzeko ziren tokietatik. Ez dakite, dena den, haien erasoaren ondorioz israeldarrik hil zuten, baina gune horietan, Hamaseko kideez gain, militar israeldarrak ere baziren.
Ikerketan zehazten denez, Gaza eta Israel arteko Erez muga guneari eraso egiteko drone bat bidali zuten 7:15etan, besteak beste, israeldar baten balizko bahiketa bati erantzuteko. Beste kibutz batzuetara armada lurrez iritsi zen ordea, eta horietan posible da Anibal direktiba agindu izana. Horietako bat da Beeriko kibutza. Herri horretan, Hamasek hamalau pertsona bahitu zituen Pessi Cohen herritarraren etxean, eta badirudi horietako hamahiru Israelgo tanke batetik jaurtitako tiroarekin hil zituztela.
Anibal doktrina 1986an sortu ei zen, Hezbollah-k Israelgo hiru soldadu bahitu ondoren, baina iluntasunez inguratutako gaia da, besteak beste inoiz ez delako haren testua osorik argitara eman. Esaten da, halaber, Israelgo Armadako Estatu Gorenaren buruzagi Gadi Ezenkot-ek bertan behera utzi zuela 2016an.
Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Hondakinen artean oraindik identifikatu gabe dauden Palestinarrak ere ikusarazteko helburupean egin dute. Israelek Gazan 18.000 adingabe hil ditu urriaren 7az geroztik. BDZko Elisa Huarteren arabera, “zerrendetan oraindik ezezagunak diren izenak irudikatzen dituzten marra... [+]
Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.