Noiz eta Israel palestinarren aurkako genozidio betean dela, Gipuzkoako Aldundiak erabaki du erakunde sionistarekin harreman ekonomikorik handiena duen euskal enpresako presidenteari ohorezko ikurra ematea, "ongizateari eta gizarte-kohesioari" egindako ekarpenagatik.
Andres Arizkorreta García CAFeko presidenteari emango diote Gipuzkoako Urrezko Domina, Gipuzkoako Foru Aldundiak asteazken honetan jakinarazi duenez. Aitortza horrekin, Aldundiak Arizkorretaren figura goraipatu nahi du, "garapen ekonomiko, teknologiko eta sozialari egindako ekarpen pertsonalagatik", baita "gure industria" nazioartean zabaltzeagatik eta "ongizatea eta kohesio soziala" sustatzeagatik ere.
2019tik ezaguna denez, okupatutako lurralde palestinarretan koloniak eta Jerusalem lotzen dituen tren-sarea eraikitzen ari da CAF, Jerusalemgo tren arina izenarekin ezaguna den proiektua. Okupazioari esker irabazi handiak lortzen ari da CAF: uztailera arte EAEko enpresa guztiek Israeli egindako salmentetan lortutako 155 milioien erdia baino gehiago CAFena izan da. Jerusalemgo proiektuak 1.800 milioi euroko balioa duela zabaldu izan dute. Amnistia Internazionalak ere CAFi eskatu dio proiektua bertan behera uzteko.
CAFek Israelen dituen negozio handien bitartez, hango sistema arrazista legitimatzeaz gain, bere esku dagoen Jerusalemgo tren arinak are gehiago sendotzen du legez kanpoko okupazioa, kolonoei zerbitzuak emanez eta palestinarrak are gehiago baztertuz. Eta horregatik, hain zuzen ere, nazioarteko 130 erakunderen babesarekin BDZ mugimenduak Beasainen egoitza duen enpresa horri boikota egitera deitzen du, Siemens, Google, Disney edo Burger King bezalako multinazionalen maila berean,
Palestinarren aurkako genozidioa hasi ostean, Arizkorretaren enpresaren kezka bakarra izan da, eta hala adierazi du publikoki, Israelen dituen "negozioek ez dutela kalterik jaso", eta badaezpada ere langile guztiei –ehun langile baino gehiago– "telelana" egiteko eskatu zien. Jerusalemgoaz aparte, beste proiektu handi bat du esku artean CAFek, palestinarrei lapurtutako lurretan, Saphir eraikuntza-enpresa israeldarrarekin batera: Tel Aviveko tren arinaren eraikuntza.
Jerusalemgo tren arinaren kontratuari uko egiteko eskatu zion 2019an langileen komite osoak CAFi. Enpresak ez zien jaramonik egin, ezta, orain argi geratu denez, Gipuzkoako Aldundiak ere.
Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak saridunaz azpimarratu duenez, "eguneroko lanarekin Gipuzkoa lurralde lehiakor, aberastasun-sortzaile, kohesionatu eta pertsona guztien ongizatea bilatzen ditu, eta horretan ari diren pertsona horiei ez baitzaie beti ezinbesteko ekarpena aitortzen". Pertsona guztien ongizaterako eskubide hori, dirudienez, gipuzkoarrena baizik ez da, Gipuzkoako Aldundiak ez-ikusiarena egin baitu Arizkorreta buru duen enpresaren negozio handienetakoak arraza-diskriminazioa duela oinarri.
Enpresarien lobbya
Andres Arizkorreta, CAFeko presidente izateaz gain, enpresarien elkarte nagusietan parte hartutakoa da: Adegin eta Confebasken. Irailetik Círculo de Empresarios Vascos EAEko enpresarien lobbyko burua da. Talde horrek urtero banatzen du Espainiako Erresumako Saria, Espainiako monarkiarekin elkarlanean. Haien ibilbide enpresarialagatik saritu dituzte armagintza sektoreko Sener enpresako burua eta, independentzia erreferendumari aurka egiteko, Kataluniatik alde egin zuen Freixenet enpresako buruzagia, besteak beste.
Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatu zuen protesta, CAFek "palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatzeko". Berriz exijitu diote enpresako zuzendaritzari ez dezala parte hartu Jerusalemen tren arina eraikitzeko proiektuan.
Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.
Ez dago gure esku Israelek atzera egitea palestinar herria suntsitzeko helburuan. Eta ez gara gu izango denen begien aurrean egiten ari diren genozidioa geldiaraziko dugunak. Hala bada ere, ezin bestera aldera begiratu. Eta hala izanagatik ere, ezin gure eskutan dagoena egiteko... [+]
GKSk argitaratutako bideo batean ikus daitekeenez, CAFek Beasainen daukan egoitza eta ekoitzitako hainbat tren margo bidez seinalatu dituzte, enpresak sionistekin dituen negozioengatik.
“Euskal enpresek ia 200 milioi euroko produktuak saldu zizkioten Israeli 2022an, Australia edo Kanadaren mailan”. “2023an 300 milioi inguruko negozio-bolumena aurreikusi dute” (Eustat). "Ekialde Hurbilean, Israel lehentasunezko bazkidea da... [+]
Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]
Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.
2020an itxi zuten kontratua. 258 milioi eurokoa da, eta 31 tren dira eraikitzekoak.
Beasaingo CAF Palestinako lurralde okupatuetan tren proiektu bat egiteko kontratu israeldar batean ari da lanean, eta horrek Europako esparruan euskal enpresari boikot egiteko eskaerak ere eragiten ditu. Eusko Jaurlaritzari ere proiektuok baztertzeko eskatu diote CAFeko... [+]
Israelek okupatutako lur palestinarretatik pasako den trena eraikitzen ari da CAF, eta obretan bertan ekintza egin dute hainbat aktibista israeldarrek, enpresa euskaldunari eskatzeko proiektua bertan behera utz dezala: hondeamakina batean igo dira astearte goizean; polizia... [+]
Enpresak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian jarritako helegitea kendu du eta indemnizazio osoa ordaindu beharko dio 2008an amiantoagatik hil zen langilearen familiari.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin dira. CAF enpresa euskaldunari Jerusalemgo trena eraikitzeko erabakian atzera egin dezala exijitu diote.