Mundu osoko komunitate palestinarrak, BDS mugimenduak eta izen handiko hainbat artistak aurtengo Eurovision festibalaren edizioari boikot egitera deitu dute. Tel Aviv hiriburuan izango da eta dena prest dago. Finala larunbatean izango da. Ez da saltsarik falta.
"1980ko hamarkadan, Hegoafrikako Sun City festibalean parte hartzeari uko egin zioten artista kontzientziadunek inspiratuta, artista eta kultur eragile palestinarrek eskatu dute Israeli boikota egitea, presio egiteko modu ez biolento gisa. Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzeko obligazioa bete arte hala egitea da proposamena. Israel apartheidaren estatu bilakatu zen 2018an 'Estatu Nazio Juduaren legea' onartu zuenean. Herritar palestinarrei konstituziotik bertatik eskubide berdintasuna ukatzen diete. Eurovisionen 2019ko edizioa Israelen egiteak apartheida zuritzen du".
Horrela azaldu du BDS mugimenduak zergatik eskatu duen Israelgo edizioari boikota egiteko. Salatu dute iaz, 2018ko maiatzaren 14an, Netta Barzilai israeldarrak Eurovision jaialdia irabazi eta bi egunera, Israelek 62 palestinar hil zituela Gazan, adin txikiko sei lagun barne. "Gau hartan, Netta Barzilai Israelen ordezkariak, Tel Aviven ospakizun kontzertua eman zuen, hiri israeldarreko alkateak aurkezturik, eta zera esan zuen: 'Zoriontsu izateko arrazoi bat dugu'".
Barzilai "Israelgo enbaxadorerik onena" zela esan zuen herrialdeko Lehen ministro Benjamin Netanyahuk. Orduz geroztik, ordea, hiltzera edo mutilatzera tiro egiteko politika aplikatu dute Israelgo frankotiratzaileek Gazako mugan. Guztira, armarik ez zeukaten 117 manifestari palestinar baino gehiago hil dituzte, hamahiru haur barne; eta guztira 1.300 lagun baino gehiago zauritu dituzte, horietako asko bizi osorako desgaitasunekin utziz. Amnesty Internationalek israeldarren politika hori gaitzetsi du eta Human Rights Watch elkarteak hilketa hauek honela deskribatu ditu: “Legez kanpokoak eta kalkulatuak”. Azken asteetan, bi eguneko enegarren erasoek 27 hildako utzi dituzte Gazako Lerroa bonbardatu dutenean.
Festibaleko gala nagusia maiatzaren 18an izango da. Gauzak horrela, BDS mugimenduak indartu egin du musika eta politikaren arteko loturak salatzeko kanpaina. 2019ko Eurovision honi boikota egiteko nazioarteko kanpaina zabaldu du, argudiatuz, “festibal hau boikotatu egin behar litzatekeela Israelen egiten badute, palestinarren giza eskubideen urraketa larriek jarraitzen duten bitartean”. Mundu osoko artista ugarik bat egin du kanpainarekin, zerrenda honetan ikus daitekeenez. Bertan da Fermin Muguruza euskal musikaria ere.
19 urteko abeslaria eta sare sozialetako izarra da Bilal Hassani. Roi izeneko abestiarekin ordezkatuko du Frantziako Estatua. Frantziako BDS mugimenduak indar egin du boikot kanpainarekin, eta txapelketaren aurreaukeraketa galan agertokira igo eta beren mezua telebistaren bidez zabaltzea lortu zuten hainbat kidek. Hedabideetan oihartzuna izan zuen.
Abeslariari zuzendutako komunikatuetan, LGBTI mugimenduetako kideek, bere izaeragatik eskerrak emateaz gain, Eurovisionen ez dezala parte hartu eskatu diote. Facebooken kanpainarako duten orrian irakur daitekeenez, Israelgo estatuak palestinarrei azken urteetan egindako guden errepaso bat egin ostean, ondorengoa esan diote: "Palestinarrek eskatu dute Israeli boikot egiteko arlo ekonomiko, kultural eta unibertsitarioan. Europa osoan kanpaina indartsua abian da Tel Aviven egingo den Eurovision dela eta. Jarraitu libre abesten, baina palestinako herritarren duintasuna eta askatasuna errespetatuz! Bilal Hassani, ez abestu apartheid israeldarrarentzat".
Kanpaina indartsua egin arren, Hassani Tel Aviven izango da, Eurovisionen webgunean ikus daitekeenez.
La Directa hedabideko Guille Larios kazetariak oso gertutik jarraitu ditu Espainiako ordezkariak abestuko duen kantaren nondik norakoak. Honela dio: "Orain gutxi publiko egin du ohar bat La Pegatina musika talde kataluniarrak, adieraziz ez dela Eurovisionera joango eta Palestinako giza eskubideen urraketak gaitzesten dituela. Hala eta guztiz ere, taldeak ez du aipatu Espainiako ordezkaria izango den Miki interpreteak La Venda kanta –taldeko abeslari Adrià Salasek konposatua– abestuko duela. Abestia erretiratzeko asmorik ez dute, Palestinako herriaren eskubideen defentsan ari diren hainbat plataformak eskatu gisan".
La Pegatina taldeak ohar bat publikatu zuen Twitterren joan den apirilaren 25ean, Palestinaren Okupazioaren Aurkako Elkartasun Sareak Adrià Salasi gutun bat helarazi ostean. La Directak jaso duenez, bertan eskatu zioten Espainiako parte-hartzearekin duen kolaborazioa berplanteatzeko. "Nahiz eta Pegatina taldea posizionatu, BDS mugimendua ez da pozik agertu oharrarekin –dio albisteak–, eta ez zaie nahikoa iruditu. 'Hilabeteak dira kanpaina egiten ari garela eskatuz Miki eta La Pegatinako Adrià Salasi apartheid israeldarrarekin dituzten loturak eteteko (…). Ez La Pegatinak ezta Mikik ere, ez dute 2019ko Eurovisioni boikota eskatzeko kanpainarekin bat egin, Palestinaren elkartasun mugimenduekin zeukaten bilera bertan behera utzi zuten, kide palestinarrei bizkar emanez. Hainbat artista israeldar eta nazioarteko posizionatu da eta boikota eskatu dute festibalarentzat', adierazi dute Kataluniako BDSko iturriek. 'Guretzat garrantzitsuena konpromisoa da, posizionatzeko saiakera egin izana edo abestia erretiratu izana. Mikik eta La Pegatinak lotura zuzena dute hautagaitza honekin eta abestiarekin dirua irabazi dute', dio mugimenduko ordezkari batek atsekabetuta".
Ikusi Mikiri ez joateko eskatuz egindako bideoa.
Nazioartean indar handia hartu du BDS mugimenduak azken urteotan. Horren adierazle, Eurovisionen aurkako kanpainarekin bat egin duten herritar eta artisten kopurua. Erresuma Batuan, BBC zuzenean interpelatuz, artista oso ezagunek –Ken Loach, Peter Gabriel eta Wolf Alice adibidez–, Eurovision jaialdiari boikot egiteko eskatu zitoen. Bere aldetik, Islandiako herritarren %8k Eurovisionen edizio honi boikot egiteko eskatu zuen. Suedian, Australian edo Maltan kanpainak egin dituzte.
"Pinkwashing Israel" kanpaina abiatu zuten 2010ean queer ekintzaile arabiarrek, beren webgunean azaldu dutenez. "Helburua da informatzea nola saiatzen ari den Israel nazioartean apartheid zapaltzaile gisa ikusia izatetik, aurrerakoi eta gay-en lagun gisa ikus dezaten lan egiten, Palestinaren eta gizarte arabiarren irudi faltsuak estereotipatuz", diote.
Dena ez da ordea boikot deialdia. Aurrez aipatu dugun kanpainari aurre egiteko, hainbat musikarik eskatu du ez boikotik egiteko Israeli. Hor daude Marina Abramovic, Betty Missiego, Mónica Naranjo, Gene Simmons, Kiss, Al Murray, Carlos Baute edo Marta Sánchez gisako artistak.
Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Urtebete pasa da palestinar erresistentziak burua altxatu eta Israelek inoiz egin duen ofentsibarik bortitzena hasi zuenetik. Tamalez, egoerak okerrera egin du, Israelek bere ofentsiba areagotu baitu palestinar lurrez harago, Libano, Siria, Yemen edota Iranen aurkako eraso... [+]
Herriko supermerkatuetan salgai dituzten produktu eta saltokiei eskatu diete Israelen ekoitzitako produktuak saltzeari uztea: Arrasateko Eroskik eta Alcampok eskaria onartu dute; Lidl eta BMk ez. Elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Lidl supermerkatu aurrean.
Asteburuan Espainiako Estatuko hiri ugaritan egindako mobilizazioen harira, Israelgo Atzerri Gaietarako Ministerioak eta Israelen Espainiako Enbaxadak "terrorismoa goraipatzea" egotzi diote Espainiari.
Israelgo armadak bortizki egin du eraso igandetik astelehenerako gauean, Hamasen urriaren 7ko erasoaldiaren urtemugarekin bat eginez. Libanoko Beirut hiriburuaren hegoaldea bonbardatu du, eta Gaza erdiguneko beste ospitale bat ere bai.
"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]
Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]
Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]
Mondragon Korporazioak bost proiektu ditu esku artean erakunde israeldarrekin Ahoztar Zelaietak El Salton salatu duenez. Horren bidez hiru milioi euro inguru irabaziko ditu Mondragonek.