Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin gogor segitzen du Israelek, eta 73 palestinar hil ditu akordioaz geroztik.
Hamasen eta Israelen artean adosturiko akordioaren bozketa gibelatu egin du Israelgo Segurtasun Kabineteak. "Azken orduko krisi bat" sortzea leporatu diote sionistek Hamasi, adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatu dela argudiatuta. Adierazi dute ez dutela testua izenpetuko Hamasek akordioaren puntu guztiak onartu dituela ziurtatu arte. Informazio hori gezurtatu egin du Hamaseko ordezkarien artean den Izzat el-Reshiqek, berretsiz akordioarekin bat egiten dutela.
Urtarrilaren 15 arratsaldean heldu da aste hastapenetik espero zen albistea: Hamas erakundea eta Israelgo Gobernua su-eten akordio batera arribatu dira. Qatarko Lehen ministro Xeikh Mohammed bin Abdulrahman al-Thanik baieztatu du informazioa. Igandean abiatuko litzateke menia, eta bizkitartean, eraso bortitzekin segitzen du Israelgo armadak: 73 palestinar hil ditu su-etena adostu dutenaz geroztik.
Nahiz eta mesfidantza ere sentitu, karrikara atera dira palestinarrak, su-etena ospatzeko. Israelen, berriz, zatiketa handia dago herritarren artean: akordioa salatzeko manifestazioetan dabiltza ehundaka israeldar, baina bahituen senideek txalotu egin dute akordioa, nahiz eta horiek ere mesfidati dauden.
Joe Biden AEBetako presidenteak zein astelehenean haren kargua hartuko duen Donald Trumpek ere berehala eman dute su-etenaren berri. Biek daukate beraien burua akordioaren lorpenaren oinarrian. Oro har, argi dena da paper inportantea daukatela AEBek –su-etenean zein orain arteko genozidioan–. Iragan maiatzaren 31n Joe Bidenek proposatu zuen akordioarekin antza handiak ditu urtarrilaren 15 honetan onarturikoak.
Akordioa osoki publiko ez bada ere, hurbileko iturriek zabaldurikoari segi, 42 eguneko hiru fase lituzke Israelen eta Hamasen arteko su-etenak.
Lehenengo fasean, Hamasek 33 bahitu israeldar askatuko ditu –emakumezkoak, haurrak, adindunak, kolpaturik edota eri daudenak–. Parean, bahitu zibil bakoitzeko 30 preso palestinar utziko ditu aske Israelek, eta bahitu militar bakoitzeko 50. Orotara, ia mila preso askatu beharko lituzke Israelek, horiek 2023ko urriaren 7az geroztik preso sarturiko 19 urtetik beherakoak edota emakumezkoak izanik.
Israelgo armada aterako da "eremu jendetsuetatik" –tartean, Gaza bitan zatitzen duen Netzarim pasabidetik– eta etxera itzultzen ahalko dira bizitokia utzi behar izan dutenak. Hala ere, Israelekilako mugan –hegoko Rafahtik hasi eta iparreko Beit Hanunera arte–, 800 metroko zabalera duen babes-eremu batean presente egonen da israeldar armada. Laguntza humanitarioa sartzen uztea ere adostu dute –egunean 600 kamioi, horietatik 50 erregaiarekin–.
Lehenengo fasea "ongi baldin badoa aurrera", 16. egunean hasi beharko lituzkete bigarren eta hirugarren faseari buruzko negoziazioak –eta beranduenez bosgarren asterako bukatu beharko dituzte–. Bigarren faseak "gerraren erabateko bukaera" ekarriko luke. Israelgo armadaren tropa guztien lekutzea eta bizirik diren bahitu guztien askatzea ere ekarriko lituzke.
Hirugarren eta azken fasean, borroken erabateko etenaldiari eutsi beharko diote. Gaza berreraikitzeko plan bat ontzen hasiko dira, zeinetan Egiptok, Qatarrek eta NBE Nazio Batuen Erakundeak eginen lituzketen bitartekari lanak. Bestalde, Hamasek hildako gatibuen gorpuak emango dizkio Israeli; eta, Israelek, hildako gudari palestinarrenak Hamasi.
Ezadostasunak
Negoziazioetan, AEBak, Qatar eta Egipto aritu dira bitartekari lanetan eta aitzinamenduaren jarraipena ere beren esku izanen dute. Hala eta guztiz ere desadostasun potoloak daude bi aldeen artean: Israelek ez du onartzen israeldar armadaren erabateko lekutzerik, ezta Gazaren gobernamendua Hamasen edota Palestinar Aginte Nazionalaren esku gelditzea.
Datu ofizialei segi, 46.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek Gazan 2023ko urriaren 7az geroztik. Baina The Lancet adizkariaren arabera, %40 gehiago dira hildakoak: 64.200 baino gehiago dira. Urriaren 7an Hamasek bahituriko 251 israeldarretatik 94k segitzen dute gatibu.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]
Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.
Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]
500 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 130 baino gehiago adin txikikoak, su etena apurtu eta bigarren egunean. “Hasiera baino ez” dela ohartarazi du Netanyahuk.
Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.
Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]