Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

  • Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.

Gatibu israeldarren itzuleraren alde eginiko manifestazioa. Michelle Sahar (מישל סהר) (CC BY-SA 3.0)

2025eko otsailaren 27an - 11:11
Azken eguneraketa: 12:15
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gazako menia kinka larrian jarri zuen Israelek joan den larunbatean: su-eten akordioan adostutakoa betez, Hamasek sei gatibu israeldar askatu zituen; Benjamin Netanyahu lehen ministroa buru duen Israelgo Gobernuak, ordea, ez zuen berdina egin, eta ez zituen 600 preso palestinar aske utzi. Al Jazeera hedabideari eginiko adierazpenetan, Basem Naim Hamaseko kideak adierazi zuen talde palestinarrak Gazarako menia baliogabetuko zuela Israelek larunbatean askatu beharreko preso palestinarrak aske utzi arte.

Tentsio uneak baztertzeko asmoz, bi aldeak negoziatzen aritu dira azken egunetan Kairon, Egipto bitartekari gisa. Elkarrizketa horietatik ateratako fruituen berri eman du Hareetz Israelgo hedabideak asteazkenean, Israelgo iturri ofizialak aipatuz: hitzartua zuten zazpigarren trukea erdietsiko du Israelek 642 preso palestinar aske utzi ostean, eta Hamasek lau gatibu israeldarren gorpuak itzuliko ditu. Horrela, Gazarako meniarako lehen fasean adostutako preso truke guztiak beteko dituzte bi aldeek: Hamasek guztira 33 gatibu israeldar itzuliko ditu eta Israelek gutxienez 2.000 preso palestinar utziko ditu aske.

Urtarrilaren 19an sinatu zuten Gazarako su-etena Hamasek eta Israelek, eta 42 egun igaro ostean amaituko da meniaren lehen fasea. Bigarren fasea indarrean sartzekoa da ondoren, eta bi aldeek adostutako betez gero, Israelgo armadak guztiz etengo lituzke Gazaren aurkako erasoak eta zerrendan dituen tropa guztiak aterako lituzke. Israelgo hedabidearekin hitz egin duen iturri ofizialak adierazi du martxoaren 8rako Hamasek gatibu gehiago askatzen ez baditu, Israelek gerrari berrekingo diola Gazan.

Gaza oporretako egonleku bihurtzeko asmoa, bideoan

Etxe Zuriko maizter izendatu zutenetik, behin eta berriz aipatu du Donald Trump AEBetako presidenteak Gaza "oporretarako egonleku" edota "Ekialde Hurbileko Riviera" bilakatzeko asmoa. Asmo horiek irudikatzen dituen bideo bat argitaratu du sare sozialetan asteazken goizean, adimen artifiziala erabilita. Besteak beste, bideoan Trumpen urrezko estatua bat eta Elon Musk dirua airera jaurtitzen agertzen dira guztiz berreraikitako eta modernizatutako Gazan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Karlos Zurutuza
“Idaztean, lehentasuna da elkarrizketatua bizirik ateratzea”

Karlos Zurutuza (Donostia, 1971), kazetari ezaguna da ARGIAko irakurlearentzat, elkarrizketa eta erreportaje ugari egin baititu aldizkari honetan. Atzerriko gatazka guneetako bizipenak ekarri ohi ditu berarekin: Kurdistan, Balutxistan, Iran... hamaika leku landu ditu, batez ere... [+]


Eguneraketa berriak daude