Israelgo Armadak Tel Aviv-etik hiru misil jaurti ditu mugaz beste aldera asteazken goizaldean, ordu batzuk lehenago eta Banderen Martxaren harira Gazatik botatako su puxikei erantzunez. Maiatzaren 21ean bi aldeek adostu zuten su-etenaren ondoren egin den lehen erasoa da.
Banderen Martxa izeneko mobilizazio sionistaren biharamunean, Israelek eraso egin dio Palestinari, bart manifestazioko istiluen harira Gazatik jaurtitako su puxikei erantzunez. Bi misil Maan inguruan erori dira, eta beste bat Gaza hirian. Wafa albiste agentziak azaldu du Israelen erasoak kalte materialak utzi dituela, baina ez dituela biktimarik utzi.
Gertakariak astearteko istiluen ondotik jazo dira. Izan ere, astearte arratsaldean antolatutako Banderen Martxa mobilizazio sionistak istiluak eragin zituen Israelen eta Palestinaren artean. Jerusalemko Damaskoko Atearen inguruan: auzo arabiarrekoei oldartu zitzaizkien manifestariak, eta Poliziak hamazazpi palestinar zauritu zituen. Gazako aldetik, berriz, su puxikak jaurti zituzten, 20 sute eraginez Israelgo lurretan.
Naftali Bennett aukeratu berria den Israelgo ministroak baimendu zuen Banderen Martxa, ustez Hamasek egindako erasoaldi batengatik maiatzaren 10ean atzera bota eta gero. Mobilizazioan eskuin muturreko hainbat eragilek hartu zuten parte. Tartean, Bezalel Smotrich Alderdi Sionista Erlijiosoko liderrak eta Shlomo Karai Likudeko diputatuak. Poliziaren datuen arabera, 5.000 manifestari ere hurbildu ziren; hedabideek 3.000 lagun inguru zenbatu zituzten.
Israelgo Poliziak 2.000 agente deitu zituen egoera kontrolatzeko. Bestalde, Damaskoko Atetik kanporatu egin zituzten arabiarrak, eta hurbiltzea lortu zuten arabiarren aurka oldartu ziren Israelgo segurtasun indarrak. Horrez gain, Israeleko mugara gerturatutako manifestari palestinarren aurka ere egin zuten segurtasun indarrek, negar gasa eta suzko armak erabiliz. Palestinar bati hankan tiroa jo zioten.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.
Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]
Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.
Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]
Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".
Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]
Gazako herritarrei arma kimikoarekin eraso egin izana salatu du NBEren Giza Eskubideen Bulegoak ostiralean argitaratutako txosten batean. Fosforo zuria nazioarteko legedian debekatuta ez dagoen arren, debekatuta dago populazio zibilaren aurka erabiltzea.