Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 492 pertsona hil dituzte eta 1.645 zauritu, Libanoko osasun ministerioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek Beiruten, eta Libano hegoaldea bonbardatu du asteburuan. Hezbollahk dozenaka suziri bota ditu Israelgo lurretara, urriaren 7az geroztik milizia xiitaren eraso handienean. “Gerraren erdigunea” Gazatik Libanora mugituko dela adierazi du Israelgo Defentsa ministroak. Hezbollah eta Israel arteko gerrak Iranen parte hartze zuzena ekar dezake, eta eskualde mailako gerra piztu.
Hezbollahri eta bere aliatuei erabateko gerra hasteko arrazoi gehiago ari da ematen Israel azken egunotan. Astelehenean eraso zabala egin du Israelek Libanon eta milaka herritar beren etxeak utzi eta ihesean hasi dira, hirietan izugarrizko auto-ilarak eraginez. Astelehen gauean emandako datuen arabera, gutxienez 492 pertsona hil eta 1.645 zauritu ditu Israelek, Libano suntsitzen jarraitzen duen bitartean. Hildakoen artean 35 haur, dozenaka zibil eta bi mediku daude.
Libanoko Osasun ministro Firass Abiadek adierazi du Israel bonbardaketak zuzentzen ari dela ihes egiten saiatzen diren pertsonen etxeetara, osasun etxeetara, anbulantzietara eta jendearen autoetara, Al Jazeerak jaso duenez.
Israelek 400 aire-eraso inguru egin ditu Libano hegoaldeko dozenaka hiritan pare bat orduan. Israelgo armadak adierazi zuen Hezbolaren aurkako erasoak "sistematikoki zabaltzen" ari zela. Horren ondorioz, Libano suntsituta geratu da, Libano hegoaldean bonbardaketetatik ihesi doazen dozenaka libanoarrekin.
Ostiralean Hezbollahren bi komandante garrantzitsu hil dituzte sionistek Beiruten, antolakunde xiitak berak aitortu duenez, beste hamabi kiderekin batera. Zibilez betetako zonalde batean bi eraikin eraitsi ditu Israelek bonbardaketekin. “Zehaztasun handiko erasoa” dela ziurtatu badu ere, gutxienez 45 pertsona hil dituzte bonbek, tartean hiru haur. Eraikinen hondakin artean gorpuak bilatzeko lanetan dabiltza oraindik. Libanoko Garraio ministroak ohartarazi du gerra krimena dela zibilen etxebizitzak bonbardatzea, eta Israel “eskualdea gerrara eramaten” ari dela salatu du.
Beiruteko erasoaz gain, Israelek Libano bonbardatzen jarraitu du asteburuan, batez ere hegoaldean. Al Jazeeraren arabera, larunbatean 400 eraso egin dituzte sionistek Libanon. Hezbollah prestatzen ari zen “eskala handiko” erasoa oztopatzeko egin dute azken operazio hori, Israelgo Armadaren esanetan.
Hala ere, ez dute saihestu Hezbollahk aurrekaririk gabeko erasoak egitea Israelen aurka. Libanon “zibilak hil izanari erantzunez”, larunbatean bertan dozenaka suziri jaurti ditu milizia xiitak Israelen kontrolpeko lurretara. Haifa hiriaren ingurura ere heldu dira, eta bertako Ramat David base militarra jo dute. Gatazka honetan Hezbollahren suziriak urrutien heldu diren aldia izan da, eta Israelgo hiri handi baten ingurua jotzeak zalantzan jarri du sionisten segurtasun sistema. Urriaren 7tik sionisten eta Hezbollahren arteko eraso handienak izan dira asteburukoak.
“Ez badute oraindik mezua ulertu, laster ulertuko dute”
NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresek iragan asteko walkie-talkie eta bilagailuen leherketa kritikatu du, gogorarazita helburu militarretarako “objektu zibilak” erabiltzea nazioarteko legearen aurkakoa dela. Israelek eragindako leherketek ez dituzte bereizten borrokalariak eta biztanle zibilak. Leherketetako asko espazio publikoan gertatu dira, eta zibil ugari zauritu eta hil dituzte.
Israelgo Armadak ohikoa du halako erasoak bere gain ez hartzea, baina igande honetan Netanyahuk berak erreferentzia egin die agerraldi publiko batean, esanez “azken egunetan Hezbollahri irudikatu ezin zituen kolpeak” eman dizkiotela. Lehen ministro sionistak mehatxu egin dio Jainkoaren Alderdiari: “Ez badute oraindik mezua ulertu, laster ulertuko dute”.
Eskualde mailako gerra arriskua
Iranen parte hartzea da orain airean gelditzen den galdera nagusietakoa. Iranek hainbatetan adierazi du Israel Hezbollahrekin gerran hastekotan esku hartuko duela gatazkan. Hala ere, Israel marra gorriak gainditzen ari da bata bestearen atzetik, eta momentuz Iranek ez du tamainako erantzunik eman. Uztaila amaieran sionistek Teheranen bertan hil zuten Ismail Haniyeh, Hamas Erresistentzia Islamikoko buru politikoa, eta orduan ere “kalkulatutako erantzuna” hitzeman zuen Iranek, “momentu egokian” egingo zutela esanez, baina ez da halakorik heldu oraingoz.
Hezbollahren aurkako sionisten oldarraldiak gora egingo duela aurreikusten da. Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak jakinarazi du “gerraren erdigunea” iparraldera mugituko dela, Gazatik Libanora. “Gure etsaiak jazarriko ditugu gure hiritarrak defendatzeko, eta Beiruten ere egingo dugu”, adierazi du. Beiruti eraso egitea Hezbollahk jarritako marra gorrietako bat zen, baina hiru aldiz bonbardatu dute jada hiriburua.
Israel eta Hezbollahren arteko gatazkan aditua den Gilbert Achcar irakasleak Berria egunkariari adierazi dio AEBen baimena behar duela Israelek Hezbollahren aurka gerra osoa abiatzeko, Iran gatazkan sartuz gero Estatu Batuen laguntza beharko lukeelako. Achcarren hitzetan, Israelek gerra betea hasten badu milizia xiitaren aurka, “Iranek erantzun egin beharko” du, bestela “sinesgarritasun oro” galduko lukeelako. Apirilean frogatu zuen Iranek Israel bonbardatzeko gaitasuna baduela. Sionistek Sirian bi agintari iraniar hil izanari erantzunez erasoaldi handia egin zuen Iranek Israelen aurka, huthiekin eta Hezbollahrekin batera.
Gaza bigarren planora?
Ikusteko dago sionisten indar militarrak Libanora bideratzeak zenbateraino ekarriko duen Gazako egoera leuntzea. Israelgo agintari militarrek hainbatetan adierazi dute Israelek ezin duela bi frontetan borroka egin aldi berean, eta indarrak iparraldera mugitzen ari dira orain. Hamasek adierazi du borrokan jarraitzeko gai dela, kalte handiak jasan baditu ere.
Orain arte, 41.400 pertsonatik gora hil dituzte sionistek Gazan, ia 100.000 zauritu, eta hondakin bilakatu dute Gazako Zerrenda gehiena, bizigarria izateko aukerak asko zailduz. Adituen arabera, laguntza humanitarioaren 1.000 kamioi inguru sartu behar dira Gazan egunero, genozidioak utzitako egoerari aurre egiteko, eta UNICEF erakundearen arabera Israelek egunean hamabost kamioiri besterik ez die sartzen utzi irailean.
Tel Avivek Irango programa nuklearra erasotzea hipotesia baino gerta litekeen zerbait dela esateko, atzera begiratu du hedabide ugarik: 1981ean Iraken eta 2007an Sirian, ehiza-hegazkin israeldarrek erreaktore bana birrindu zuten. Baina aurrekari horiek ez dute zer ikusirik... [+]
Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]
“Gerraren hurrengo fasea” hasi duela iragarri du Israelgo Armadak. Beirut hiriburuan, Gazan eta Sirian ere egin ditu bonbardaketak, eta Iran mehatxatu du berriz ere. AEBek jakinarazi dute soldadu gehiago bidaliko dituztela Ekialde Hurbilean dituen baseetara, Israeli... [+]
Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]
Israelek Hezbollahri egotzi dio larunbatean Golango gainetan gutxienez hamabi pertsona hil dituen bonbardaketa, baina milizia xiitak ez du bere gain hartu. Israelek Libanoko gune ugari bonbardatu ditu jasotako azken erasoaren ondoren.
Estatu palestinar bat, bi estatu edo batere ez. Horiek dira Palestinako gatazkaz aritzean irudikatzen diren irtenbideetakoak. Egungo Gazak eta Zisjordaniak osa dezakete Palestinako Estatua; edo izan daiteke Zisjordaniako A eremua bakarrik –Palestinako Agintaritzako... [+]
Azken asteetan zabalduz zihoan mehatxua geroz eta errealagoa da: Gaza erabat suntsitzen dabilen gerra Ekialde Hurbilera hedatu daiteke. Hiru lurralde dira tentsio gorenean –Hezbolaren bidez Libano, Iran eta Itsaso Gorria– eta beste batzuk ere sartu daitezke dantza... [+]
Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]
Ekialde Hurbila, K.o. II.-III. mendeak. Erromatar Inperioak 1.000 kilometro inguruko defentsa lerro bat osatu zuen ekialdeko limes edo muga zaindu eta persiar armadaren nahiz tribu nomaden erasoei aurre egiteko. Lerro hura iparraldetik hegoaldera luzatzen zen, Palmiratik egungo... [+]
Nature aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, duela 14.000 eta 2.400 urte arteko 3.500 indibiduoren hezurrak aztertu dituzte, indarkeria seinaleen bila, egitura politikoen garapenak gizakien arteko indarkerian nolako eragina izan zuen aztertzeko.
Frantziako Barne ministroak Palestinaren aldeko protesta oro debekatu du, ordena publikoa aztoratu daitekeelakoan. Macron presidenteak adierazi du, “Palestinako kausa eta terrorismoaren justifikazioa nahasten dituztenak akats moral, politiko eta estrategikoa egiten... [+]
Israelgo Energia ministroak txiokatutako mezua da hori. Milaka hildako dira dagoeneko Palestina eta Israelen arteko oraingo gerra honetan. Lurreko erasoaren prestaketan, Israelgo Armadak aire erasoekin jarraitzen du oraindik, lege eta araurik gabeko gerra geratzeko NBEren eta... [+]