Israelek bost kolonia gehiago legeztatuko ditu Zisjordanian, “Palestina errekonozitu duen herrialde bakoitzarengatik”

  • Nazioartean Palestinako Estatua aitortu izanari erantzunez hartu dute neurria, Israeleko Finantza ministroaren esanetan. Zeukan botere administratibo urria kendu diote Palestinako Aginte Nazionalari Zisjordaniako lurren laurdenean.

Kolonia bat Zisjordaniako lurraldean. Argazkia: Ammar Awad / Reuters

2024ko uztailaren 03an - 06:11
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zisjordanian kolonoen bost kokaleku gehiago legeztatuko dituela iragarri du Israelgo Finantza ministro Bezalel Smotrichek. Nazioarteko legediaren aurkakoak izateaz gain, orain arte legez kanpokoak ziren Israelgo legearen arabera ere, nahiz eta urteak daramatzaten kolono sionisten kontrolpean, horietako bat 2002. urtetik. Hainbat herrialdek Palestinako Estatua aitortu izanari erantzunez hartu dute neurria, Smotrichen esanetan, baina erabakia bat dator Zisjordania anexionatzeko aspaldiko asmoekin. Smotrichek berak hainbatetan adierazi du bere asmoa dela Zisjordania eta Gaza guztiz menperatu eta palestinar guztiak kanporatzea. Bestalde, Palestinako Aginte Nazionalari boterea kentzea ere erabaki dute, lege israeldarra aplikatuz orain arte PANaren administraziopean zeuden hainbat zonaldetan, eta palestinar aginteari botere exekutiboa kendu diote Belen ekialdean eta Jerusalem hegoekialdean.

Bost koloniak ‘Israeletik’ isolatutako lurretan daude eraikita, Zisjordania barnealdean. “Aitzindariak” deitzen diete halakoei, bidea zabaltzen doazenak kolono sionista berriei. Beste kolonietatik urrun daude legeztatuko diren bostak, Nablus, Ramallah, Belen eta Hebrongo zonalde palestinarretatik gertu, Osloko akordioa urratzen duten kokalekuetan. Kasu guztietan palestinarren jabetzako lurrak lapurtuz eraiki dira koloniak, askotan apropos aukeratuak palestinar herriak isolatzeko eta Zisjordania barruko bideen loturak oztopatzeko.

“Duela hilabete iragarri genuen Palestinako Estatua aldebakarrez aitortzen duen estatu bakoitzeko kokaleku bat ezarriko genuela. Bost herrialdek egin dute akats hori, beraz, bost kolonia ezarriko ditugu" (Israelgo Finantza ministroa)

“Duela hilabete iragarri genuen Palestinako Estatua aldebakarrez aitortzen duen estatu bakoitzeko kokaleku bat ezarriko genuela. Bost herrialdek egin dute akats hori, beraz, bost kolonia ezarriko ditugu, eta Palestina errekonozitu duten herrialde bakoitzaren izena izango dute koloniek. Hau da gure erantzuna. Palestinako Estatuak mehatxatu egiten du Israelgo Estatuaren existentzia, beraz, ez da inoiz ezarriko. Aurrerapausoa da, milioi bat kolono ekarriko ditugu hona, hau da etsaiari ematen diogun erantzuna”. Hitz horiekin jakinarazi du Smotrich Finantza ministroak Israelgo kabinetearekin hartutako erabakia, eta Yossi Fuchs kabinete buruak onartu du gerora, Netanyahuk oraindik ofizialki ezer esan ez badu ere.

Halako neurriekin pixkanaka Zisjordania anexionatzen doaz sionistak, lurralde okupatuetan kolonia gehiago sortuz. Nazioartean legez kanpokotzat jotzen dira Zisjordaniako kolonoen kokalekuak, eta horietako asko legez kanpokoak dira Israelgo legediaren baitan ere. Gobernuak, baina, onartu egiten ditu, eta legez kanpo sortutako kolonietako asko ondorenera legeztatzen joan da, estatuaren parte gisa aitortuz, eta eskura jarri dizkie ura, elektrizitatea, eraikitzeko baimenak eta finantzazioa.

Koloniak nazioarteko legearen aurka

1967tik 130 kolonia eraiki dira Israelgo Gobernuaren baimenarekin. Horiez gain, legez kanpoko 100 kokaleku “aitzindari” eraiki dira 1990. urtetik hona, eta Israelek legeztatu egin ditu horietako batzuk. Netanyahuk iaz azkartu zuen kokaleku berriak legeztatzeko prozedura, eta Smotrich ministroari eman zion koloniak kudeatzeko ardura.

NBEko Batzar Orokorrak, Segurtasun Kontseiluak berak eta Nazioarteko Justizia Auzitegiak askotan adierazi dute Israelen koloniek Genevako Laugarren Hitzarmena urratzen dutela. Bertan, indar okupatzaileari debekatzen zaio bere biztanleak mugitzea okupatutako lurretara. Nazioarteko Zigor Auzitegiak gerra krimen gisa hartzen ditu halako ekintzak.

Aginte palestinarrari botere administratiboa kendu diote Zisjordania okupatuko %25ean, 440 palestinar herrixka hartzen dituen zonaldean, eta boterea Kolonien Administrazioari eman

Botere murrizketa Palestinako Aginte Nazionalari

Aginte palestinarrari botere administratiboa kendu diote Zisjordania okupatuko %25ean, 440 palestinar herrixka hartzen dituen zonaldean, eta boterea Kolonien Administrazioari eman, Smotrichek berak kontrolatzen duen erakundeari. Orain, Israelek agintzen du bertan eraikuntza eta lurralde plangintzari dagozkion auzietan, orain arte PANaren boterea mugatua bazen ere.

Finantza ministroaren ordezkariek adierazi dutenez, bost koloniak legeztatu eta administrazio boterea kentzearen “ordainetan”, Smotrichek “askatu” egingo ditu Palestinako Aginte Nazionalari dagozkion zerga bilketa batzuk. Izan ere, PANaren zerga bilketaren zati handi bat Israelek kudeatzen du, eta ondoren helarazten dio Mahmud Abbasek gidatutako erakundeari. Urriaren 7tik hona zerga bilketa horien gehiengoa izoztuta izan du Israelek, palestinarrak ekonomikoki itotzeko asmoz, salatu dutenez.

40 sarekada egunean Zisjordanian

Ia bederatzi hilabete igaro dira Israelek azken oldarraldia abiatu zuenetik eta, Gaza suntsitzeaz gain, Zisjordaniako palestinarren aurka etengabeko presioa eta indarkeria eragin du armada sionistak. 533 palestinar hil ditu gutxienez, horietako 137 haurrak, eta 5.300 baino gehiago zauritu. Ehunka sarekada egin dituzte Zisjordaniako hiri eta herrietan, eta milaka palestinar atxilotu dituzte azken hilabeteetan, Gazako iturrien arabera.

Zisjordaniako biztanleen bizi baldintzak okertzeko egindako ekintzen artean, Nida Ibrahim kazetari palestinarrak nabarmendu ditu, heriotza eta atxiloketez gain, ehunka eraikin eraitsi izana eta errepideak eta lurrak suntsitu izana hondeamakinen bidez. Ibrahimek adierazi du 40 sarekada egin dituela Israelek egunero, batez beste.

Uztaileko lehen egunean bi hildako eta beste hainbat zauritu eragin ditu Israelgo armadak Tulkaremgo errefuxiatu kanpalekuan. Hamabost urteko Mohammed Sarham tiroz hil zuten sionistek, bere etxeko atean geldirik zegoela, bideo batean ikus daitekeenez. Kolono sionistek ere eraso ugari egin dituzte, palestinar lurrei su eman diete bi herritan. Haaretz hedabide israeldarrak jakinarazi du juduen atxiloketa administratiboa debekatzeko legea aurkeztu duela Israelgo Gobernuak eta, honenbestez, Zisjordanian palestinarren aurkako erasoak egiten dituztenak babestuta geldituko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-07-02 | Gedar
Bidasoko suhiltzaileak Palestinako bandera kentzera behartu ditu Gipuzkoako Aldundiak

Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.


2024-07-02 | Axier Lopez
Palestinaren eta islamaren aurkako margoketak egin dituzte Azpeitian

Azpeitian Palestinari elkartasuna adierazteko mural batean mezu islamofoboak margotu dituzte. "Palestina Akatu" eta Islama minbiziarekin parekatzen duten pintaketak dira. Elkar-ekin mugimenduak salatu du ekintza.


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


2024-06-28 | Gedar
Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira Sanferminetan ere

Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.


Gazako erasoek ez dute etenik, 60 palestinar hil dituzte gutxienez azken 24 orduetan

Bost errefuxiatu kanpalekuri egin diete eraso sionistek 48 orduan, eta dozenaka lagun hil. NBEk ohartarazi du Israel nahita ari dela muturreko gosea sortzen Gazan, eta gerra krimena dela adierazi du.


21.000 haur falta dira Gazan, Save the Children GKEaren arabera

Marka gabeko hilobietan lurperatuta, hondakinen artean harrapatuta edo Israelek atxilotuta daude milaka ume. 17.000 haur umezurtz gelditu dira sionisten erasoen ondorioz.


2024-06-19 | Axier Lopez
EHUk ez du akordio berririk sinatuko CAFekin, giza eskubideak urratzen dituen Jerusalemgo tranbia utzi arte

Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]


Nazio Batuen Erakundeko 193 kide hil ditu Israelek urritik, inoizko gehien

Palestinar errefuxiatuei laguntzeko UNRW agentziako kideak dira hildakoak. NBEko langileen heriotza tasa altuena dela jakinarazi du agentziak. Israelek momentu oro jakin du non zeuden laguntzaile humanitarioak, eta “berariaz” egin die eraso, salatu duenez. 122... [+]


Dozenaka senideko familia ugari desagerrarazi dituzte sionistek

Gutxienez 60 familiak galdu dituzte 25 kide baino gehiago, Associated Press agentziaren ikerketa baten arabera. “Inoiz ikusi gabeko mailan” ari dira sionistak familia osoak hiltzen.


Israelek “zehaztasun handiz” ezagutzen zuen Hamasen u7-ko plana, Kan irrati publikoak informatu duenez

Erasoa baino hiru aste lehenago inteligentzia zerbitzuek banatutako txostenean agertzen da Hamasek “200 eta 250” pertsona artean bahitzeko asmoa zuela. Aldi baterako bertan behera utzi du urriaren 7ko segurtasun akatsei buruzko ikerketa Israelgo Auzitegi Gorenak.


Armada sionistak “geldialdi taktikoak” hasi ditu Gazako errepide nagusian, Netanyahuren iritziaren aurka

UNRWAk salatu du erasoek jarraitzen dutela Rafah-n eta ez direla aldatu operazio militarrak. Netanyahuk gerra kabinetea desegin du, dimisioen ondorioz.


2024-06-17 | Gedar
Protesta egin dute CAFeko akziodunen batzarrean, Beasainen

Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatu zuen protesta, CAFek "palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatzeko". Berriz exijitu diote enpresako zuzendaritzari ez dezala parte hartu Jerusalemen tren arina eraikitzeko proiektuan.


Eguneraketa berriak daude